Rita urakanak eragindako olatuek gogor astindu zuten Habanako malekoia./eoc |
HABANA ,ITOTAKO HIRIA
“Rita” urakanaren oldarra nozitu zuen bidaiariak, irailean Kubara eginiko bidaian
Bidaia iraila baino hilabete batzuk lehenago mamitzen hasi zela esango nuke. Onarrian bi izan ziren nolabaiteko aurrelana eginez garrantzia hartu zuten elementuak. Lehenbizi, Benito Zambranoren "Habana Blues" izeneko film indartsua eta bizia izan zen. Bigarrena, Kuban egondakoek aipatzen zutena; alegia, hara joatekotan Fidel desagertu baino lehen joateko.
Aurrekariak horrela irudikatuta, irlara bidaiatzeko gogoa aspaldidanik nerabilen buruan. Noizean behin gertatzen den bezala, ezerezetik sortzen hasi zen bihozkada, pixkanaka pixkanaka, forma hartzen joan zen, bat-batean nire begi aurrean aukera gisa azaldu arte, biribil eta distiratsu, era bizian erakarriz.
Horixe, ba, niri , apiril aldera gertatu zitzaidana. Izan ere, garai hartan jaso nuen gure elkargo profesionalaren informazio erabakigarria. Horretan, gure lanbidearen III. Nazioarteko Batzarraren berri ematen zuen, eta aurtengoa Habanako hirian ospatzekoa zen.
Hura ikusi bezain pronto zirrara sentitu nuen: «non eta Habanan!». Ezinbesteko aukera bezala zabaldu zitzaidan amets galduaren irla ezagutzeko, bai horixe; benetan paregabea nire begien aurrean azaltzen zen aukera hura. Gauzak biribildu nahian eta nolabaiteko ofizialtasun itxura ematearren, komunikazio bat aurkeztuko nuela erabaki nuen. Pentsatu eta egin. Benetan pozez zoratzen sentitu nintzen batzorde zientifikoaren komunikazioaren onespena jaso nuenean; bidea libre nuen, ba, hara bidaiatzeko bedeinkazio guziekin. Uztailean, oporretako aisialdia aprobetxatuz, irailean aurkeztu behar nuen lanari gogor ekin nion eta, emeki-emeki, bidaia egiteko eguna etorri zen.
Bidaia
Irailaren 19an ateratzekoa zen hegazkina, arratsaldeko l8:30ean, Madriletik, "Cubana de Aviación " konpainiarekin. Zorteko hegaldia suertatu zen, hori pentsatu nuen behintzat aireportuan bidaia bulegoko andrearen eraginez turista klaseko txartelarekin business klasean bidaiatuko nuela esan zidatenean. Artista baten antzera hegazkinera igo, eta, goxo-goxo, eserleku zabal batean eseri nintzen, aldamenean tripulazioko kide bat nuela.
Eseri eta gutxira Perugorria aktore kubatarraren antza zuen laguntzaile bat, etorri zitzaidan, belarra zuen edaria eskaintzera. Gerora jakin nuen belar hori menda zela eta edaria «mojitoa» zela, kubatarren edari nazionala, ron eta azukrearekin egina dagoena. Bidaian zehar beste pare bat aldiz hurbildu zitzaigun, ia dena ongi zegoen galdetzera, hitzak biribil ahoskatuz. Ni bitartean erregina moduan, lurretik hamar mila kilometrotara, zerua ukitzen.
Hegazkina lurreratuko zela esan zutenen , zerua utziz, errealitatera bueltatu nintzen, eta horrekin batera, aireportura maleta hartzera. Hura jaso arte pasa zen denbora kontuan hartuta, horren irudia desio bizia irudikatu zen nire baitan, batez ere zinta nire maletaren arrastorik gabe gelditu zenean. Baina, hara, itxaropena ez dela inoiz galdu behar, eta gutxienez Kuban, handik hiru ordura beste zinta batetik azaldu baitzen ene objektu desiratua. Baina gu, Habanan ginen.
“Rita”
Aireportutik ateratzean gauak ongietorria eman zidan, hezea eta beroa, leun ferekatuz. Hotelera eraman ninduen autobusera igo bezain pronto, benetako kontrastea sentitu nuen kanpoko tenperaturarekin alderatuz; izan ere, aire girotuak bortitz freskatu zituen nire pentsamenduak. Hamar minutura martxan jarri zen, eta hiria zeharkatuz zuen , beste bidaiarik hoteletan banatzen zituen bitartean.
Kilometro batzuk egin eta gero nire hotelera ailegatu ginen. Maleta jaisten ari ginela hurbildu zitzaigun hoteleko harretako langilea, iragarrita zegoen zikloia zela medio Habana alerta egoeran zegoela esanez. Karibean ginen eta garaiari zegozkion zikloiak. Holako kasuetan, ohi bezala, Gobernuak agindutako plana martxan jartzen zela eta, beste neurrien artean, Malekoiko hotelak hustu egiten zituzten eta barrualdeko hoteletara eramaten. Eta, hain zuzen, hori gertatu behar niri nik erreserbatutako gelarekin. Beste hotel batera eramango nindutela esan zidan langileak, baina autobus gidariak kontrakoa esaten zuen, beste hura ez zegoela bere ibilbidean eta ezetz. Ni harrituta, nekatuta, izerdituta. Bati eta besteari so, eztabaidaren garaile nor izango ote zen, maletari eusten nion bitartean. Egoera San Fermin santuaren irudia baino beltzago azaltzen nire aurrean. Baina bigarren aldiz, esperantza ia galdua nuenean, gidaria nitaz errukitu eta eramango ninduela esan zuen. Ongi, ia bost orduko atzerapena izan arren hamar orduko bidaia egiten eta gero, dutxa bat hartzeko beta eta tokia izango nuelako. Habanan nintzen.
Hurrengo egunean, gosaldu eta gero, holeleko harreratik abisua pasa zidaten, esanez nire bila etorriko zirela beste hotelera eramateko. Nire bila etorri bitartean hoteleko harrerara joan nintzen. Hori euri jasa kanpoan ikusten zena;kaleak igerilekua zirudien, palmondoek dantzari eroak, zerua mehatxuzko irudiarekin, gris ilunaren kolorekoa. Malekoian, bitartean, olatuek bortitz astintzen zuten. Haizearekin eta euriaren eraginez, ura barreraino sartzen zen beste gelan telebista ikusten ari ginen bitartean. Esatariak, isobarak lagundurik, aholkuak ematen zituen, emandako neurriei kasu egiteko esanez eta Rita laurak aldera Habanatik pasako zela iragarriz. Gu, Rita-ren zain eta menpe. Eta halako batean taxilaria ailegatu zen
Eguerdian hurbildu nintzen batzarraren egoitzara. Egin beharreko tramitazioa egin eta gero, areto nagusian eseri nintzen. Hura bukatutakoan,egin beharreko ekintza guztiak bertan behera gelditzen zirela esan ziguten, Irlako Gobernuaren aginduz, prebentzio plana martxan jarrita zegoela, dena kontrolpean,baina hoteletara bueltatu beharrean ginen. Ez genuen beldurrik pasa; izan ere, hango biztanleria oso ohituta omen dago halakoekin eta ongi dakite zer egin behar den, lasaitasun osoz. Haiek lasai, gu ere bai, hoteleko leihotik kanporantz begira.
Eta Rita etorri zen, baita Irla gainditu ere, arazo handirik sortu gabe. Pasatzerakoan bateko indarra zuen. Kubatik aldendu eta Mexikoko golkora hurbiltzen hasi zen heinean indartzen hasi zen. Baina gu Habanan ginen.
Hiria
Batzarra bukatuta, egun batzuk libre Habana ezagutzeko. Kontraste handiko hiria. Etxe dotoreak, etxe pobreak. Eraikin kolonialak, epe aberats baten testigantza mutuak. Iragana antzematen da. Colonek deskubritutako mundu berria, mundu zaharraren historiaren aztarnak altxorra modura gordetzen dituen hiria.
Habana Zaharra, hiriaren bihotz nekatua baina bizia. Puskatutako hiria, asfaltorik gabeko kaleak, usain goxoko kaleak, kale txikiak algaraz eta kolorez beteak. Bertako jendea, turistak, nahasmena. Arraza guztietakoak, sinesmen desberdinetakoak: santeroak , elizazaleak. Orainaldia irudikatuz .
Habana berria, berrikuntzaren seinale ikusgarria. Gune zabaletako eremuak, Iraultza plaza, obeliskoa. Geroaren seinale adierazgarria, aurrera begiratzeko arrazoia.
Guztietan jende irekia, berriketarako gogotsua. Jende prestatua, ikasitakoa, baina oinarrizko beharrak asetzeko gogor lan egin behar duena. Analfabetismoa baztertu duen herria, osasun beharrak ase dituen herria, bizi-itxaropen handia duen herria, Lehen Munduko hainbat herrirekin parekatuta (78 urtekoa), baina hala ere itotako hiria. Bere izaeraz eta lorpenaz harro daudenak, baita etsita daudenak ere. Mutur batekoak eta bestekoak . Bizitzak ematen dizkion aukera ñimiñoak ustiatu egiten duen jendea.
Buelta
Airea atzetik datorrela, bueltako bidaia, bestearekin alderatuta, azkarrago doa. Turista klasea egokitu zait oraingoan. Nekaldia, hotza, loa.
Kontraste handiko sentipen eta gertaerak ene baitan. Puskatutako ametsaren zurrunbiloak. Mundu berritik, , esperientzia berritik at. Aireportua. Maleta zintan azaltzen da berehala. Mutu, nire bihotza bezala. Nire burmuina dardar.
Kanpoan, atearen beste aldean, ene mundu ezaguna, nire betiko bizimodu planifikatua. Aurrean, kontraesan handiko mundua gurea ere, oinarrizko beharrak bete-betean gainditua duen mundua, askotan nora ezean galduta egon arren.
Atzean gelditu da Habana, itotako hiria, kontrasteko hiria, amets iraultzaile baten gotorleku bizia.
Bidaia iraila baino hilabete batzuk lehenago mamitzen hasi zela esango nuke. Onarrian bi izan ziren nolabaiteko aurrelana eginez garrantzia hartu zuten elementuak. Lehenbizi, Benito Zambranoren "Habana Blues" izeneko film indartsua eta bizia izan zen. Bigarrena, Kuban egondakoek aipatzen zutena; alegia, hara joatekotan Fidel desagertu baino lehen joateko.
Aurrekariak horrela irudikatuta, irlara bidaiatzeko gogoa aspaldidanik nerabilen buruan. Noizean behin gertatzen den bezala, ezerezetik sortzen hasi zen bihozkada, pixkanaka pixkanaka, forma hartzen joan zen, bat-batean nire begi aurrean aukera gisa azaldu arte, biribil eta distiratsu, era bizian erakarriz.
Hamlen izeneko kale txikian ateratako irudiak dira. Kultura afrokubatarraren topagunea. Igandero kontzertuak egiten dituzte./Carmen Valois |
Hura ikusi bezain pronto zirrara sentitu nuen: «non eta Habanan!». Ezinbesteko aukera bezala zabaldu zitzaidan amets galduaren irla ezagutzeko, bai horixe; benetan paregabea nire begien aurrean azaltzen zen aukera hura. Gauzak biribildu nahian eta nolabaiteko ofizialtasun itxura ematearren, komunikazio bat aurkeztuko nuela erabaki nuen. Pentsatu eta egin. Benetan pozez zoratzen sentitu nintzen batzorde zientifikoaren komunikazioaren onespena jaso nuenean; bidea libre nuen, ba, hara bidaiatzeko bedeinkazio guziekin. Uztailean, oporretako aisialdia aprobetxatuz, irailean aurkeztu behar nuen lanari gogor ekin nion eta, emeki-emeki, bidaia egiteko eguna etorri zen.
Bidaia
Irailaren 19an ateratzekoa zen hegazkina, arratsaldeko l8:30ean, Madriletik, "Cubana de Aviación " konpainiarekin. Zorteko hegaldia suertatu zen, hori pentsatu nuen behintzat aireportuan bidaia bulegoko andrearen eraginez turista klaseko txartelarekin business klasean bidaiatuko nuela esan zidatenean. Artista baten antzera hegazkinera igo, eta, goxo-goxo, eserleku zabal batean eseri nintzen, aldamenean tripulazioko kide bat nuela.
Eseri eta gutxira Perugorria aktore kubatarraren antza zuen laguntzaile bat, etorri zitzaidan, belarra zuen edaria eskaintzera. Gerora jakin nuen belar hori menda zela eta edaria «mojitoa» zela, kubatarren edari nazionala, ron eta azukrearekin egina dagoena. Bidaian zehar beste pare bat aldiz hurbildu zitzaigun, ia dena ongi zegoen galdetzera, hitzak biribil ahoskatuz. Ni bitartean erregina moduan, lurretik hamar mila kilometrotara, zerua ukitzen.
Plaza Revolución “Jose Marti”n ateratako argazkia /Carmen Valois |
“Rita”
Aireportutik ateratzean gauak ongietorria eman zidan, hezea eta beroa, leun ferekatuz. Hotelera eraman ninduen autobusera igo bezain pronto, benetako kontrastea sentitu nuen kanpoko tenperaturarekin alderatuz; izan ere, aire girotuak bortitz freskatu zituen nire pentsamenduak. Hamar minutura martxan jarri zen, eta hiria zeharkatuz zuen , beste bidaiarik hoteletan banatzen zituen bitartean.
Kilometro batzuk egin eta gero nire hotelera ailegatu ginen. Maleta jaisten ari ginela hurbildu zitzaigun hoteleko harretako langilea, iragarrita zegoen zikloia zela medio Habana alerta egoeran zegoela esanez. Karibean ginen eta garaiari zegozkion zikloiak. Holako kasuetan, ohi bezala, Gobernuak agindutako plana martxan jartzen zela eta, beste neurrien artean, Malekoiko hotelak hustu egiten zituzten eta barrualdeko hoteletara eramaten. Eta, hain zuzen, hori gertatu behar niri nik erreserbatutako gelarekin. Beste hotel batera eramango nindutela esan zidan langileak, baina autobus gidariak kontrakoa esaten zuen, beste hura ez zegoela bere ibilbidean eta ezetz. Ni harrituta, nekatuta, izerdituta. Bati eta besteari so, eztabaidaren garaile nor izango ote zen, maletari eusten nion bitartean. Egoera San Fermin santuaren irudia baino beltzago azaltzen nire aurrean. Baina bigarren aldiz, esperantza ia galdua nuenean, gidaria nitaz errukitu eta eramango ninduela esan zuen. Ongi, ia bost orduko atzerapena izan arren hamar orduko bidaia egiten eta gero, dutxa bat hartzeko beta eta tokia izango nuelako. Habanan nintzen.
Hoteletik ateratako argazkiak, 2005-9-20. Aurrean itsasoa dago. Arratsaldeko 16:00ak. / Carmen Valois |
Eguerdian hurbildu nintzen batzarraren egoitzara. Egin beharreko tramitazioa egin eta gero, areto nagusian eseri nintzen. Hura bukatutakoan,egin beharreko ekintza guztiak bertan behera gelditzen zirela esan ziguten, Irlako Gobernuaren aginduz, prebentzio plana martxan jarrita zegoela, dena kontrolpean,baina hoteletara bueltatu beharrean ginen. Ez genuen beldurrik pasa; izan ere, hango biztanleria oso ohituta omen dago halakoekin eta ongi dakite zer egin behar den, lasaitasun osoz. Haiek lasai, gu ere bai, hoteleko leihotik kanporantz begira.
Eta Rita etorri zen, baita Irla gainditu ere, arazo handirik sortu gabe. Pasatzerakoan bateko indarra zuen. Kubatik aldendu eta Mexikoko golkora hurbiltzen hasi zen heinean indartzen hasi zen. Baina gu Habanan ginen.
Itsasoa harrotzen denean, arriskutsua da malekoira gerturatzea. / Alejandro Ernesto /EFE |