Karmele Igartua Sorkuntza Bekaren zortzigarren edizioan Miren Peñagarikano suertatu da irabazle. Nik manejatzen dut makina poema-liburuak irabazi du saria, liburuaren aniztasunagatik eta poesien egituraketa eta irudien indarragatik kontuan izan da. Miren Peñagarikanoren lehen poema-liburua da, eta orri honetan bertan irakur dezakezue. Miren eñagarikano Bergarako Idazle Eskolako ikaslea izan da.
Aipamen bereziak jaso zituzten baita Marian Porcell eta Eneko Barberena arrasatearrek. Epai-mahaikide izan ziren Pako Aristi, Itziar Gomez, Iñaki Zubeldia eta Tere Irastortza
Aretxabaletan, Karmele Igartuaren jaioterrian, egin zen sari-banaketa, eta bertan izan ziren Udaletxea eta diruz-lagundu zuten kooperatiben ordezkariak.