AZALA
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Super User
- Kategoria: AZALA
- Bisitak: 1756
Aretxabaletako Udalak eta Bergarako Idazle Eskolak antolatu dute Karmele Igartua Sorkuntza Bekaren bederatzigarren edizioa. Saria 2.500 eurokoa da. Epai-mahaikide arituko dira Pako Aristi, Itziar Gomez, eta Iñaki Zubeldia, idazle, gidoilari eta Bergarako Idazle Eskolako kideak. Aurtengo edizioan narrazioari eskainiko zaio. 16 urtetik gorako edozein pertsonak har dezake pare lehiaketan eta aurkezten den lanak ez du 12 orri baino gutxiago izango eta ezta 20 orri baino gehiago.
Karmele Igartua Idazle Eskolako gradu-ondokoaren ikasle izan zen lehenik eta gero koordinatzailea. Azken bederatzi urteotan bere lana gogoratze arren deitzen zaio KARMELE IGARTUA SORKUNTZA LEHIAKETA.
Abenduaren 9an ospatu zen Aretxabaletako Kultur-etxean, aurtengo COVID-19ak elkartzeko muga guztiak gainditu ondoren. Bertan izan ziren epai-mahaikideko bi kide ( Pako Aristi eta Itziar Gomez), Udaletxeko kultura zinegotzia, Ainhoa Cabero, Karmele Igartuaren familiako kideak, Idazle Eskolako kideak, eta bere ordezkaria ( Tere Irastortza).
Aurtengo edizioan hamasei lan aurkeztu dira, eta azken lehian zazpi lan geratu dira, guztiak oso maila onekoak.
Juan Jose Pellejero nafarra izan da aurtengo irabazlea, " Aldameneko gelan" lanarekin. Lan honek gaztetxo artean pilota-partida artean gertatzen den jazarpenaren gaia tratatzen da. Epai-mahaiak tentsio narratiboa, eta hizkuntz-maila azpimarratu nahi izan ditu.
Idazleak 2500 €ko saria ( Aretxabaletako udalak emana) eta bere lana www.idazten.com orrian argitaratzea eta hurrengo ikasturteetan IDAZLE ESKOLAko moduluetan dohain parte hartzeko saria jaso ditu ( Bergarako IDAZLE ESKOLAk emana). Juantxo Pellejero ingeniaria da eta IDAZLE ESKOLAko bigarren mailan ari da.
Sari ematea poema-irakurketa eder batekin amaitu zen, eta bertan parte hartu zuten Idazle Eskolako hainbat kidek.
KARMELE IGARTUA SORKUNTZA BEKAK. AZKEN URTEETAKO IRABAZLEAK
2016ko edizioan Haurrentzako antzerkiak idazteko baliatu zen, eta irabazle suertatu zen Alaitz Olaizola, Sugegorriak lanarekin 2017ko edizioan Film Laburren Gidoiak aurkeztu ziren. Uxue Arzalusen Paris izeneko gidoiak irabazi zuen. 2018ko edizioan, poesiak aurkeztu zuren. Miren Peñagarikanok irabazi zuen Nik kontrolatzen dut makina liburuarekin, eta beste bi egilek ere aipamen berezia izan zuten Marian Porcellek eta Eneko Barberenak. 2019an Mikel Gartziarenak irabazi zuen saria " Harrak" ipuinarekin.
KARMELE IGARTUA, Aretxabaletako idazlea
Karmele Igartua Idazle Eskolako gradu-ondokoaren ikasle izan zen lehenik eta gero koordinatzailea. Azken zazpi urteotan bere lana gogoratzen eta zabaltzen jarraitzeko deitzen zaio KARMELE IGARTUA SORKUNTZA Beka.
X. edizio hau, Bergarako Idazle Eskolaren Bekaren 17. edizioa da, izan, eta lehen edizio hartako irabazlea Karmele Igartua Bengoa izan zen, Gaur arte narrazioarekin. Ondoren Karmele Igartuaren Hitzak orbainetan liburuak Euskaltzaindiako Felipe Arrese Beitia saria jaso zuen. Handik berehala argitaratu zuen Denbora enaren hegaletan poema liburua, Pamielan, eta Espainiako Sari Nazionalerako hautagai izan zen Itsaso Kontra bat izan da argitaratu den bere azken liburua.
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Super User
- Kategoria: AZALA
- Bisitak: 1828
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Super User
- Kategoria: AZALA
- Bisitak: 1660
Hernanin jaio eta hil zen, eta bertako txistulari bandako zuzendaria zen. Gainera, musikara ere eraman zuen bere arte eszenikoekiko lotura eta pasioa, Ttarla Dantza taldean parte hartzera eraman zuena Bergarako Idazle Eskolan aritu zen ikasten 2013 eta 2014 ikasturteetan.
Narrazioa eta antzerkia idatzi zuen batez ere. Nobela bat utzi du argitaratu gabe.
Beti gogoratuko ditugu bere sormena, indarra eta irudimena.
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Super User
- Kategoria: AZALA
- Bisitak: 1812
Aurten bosgarren aldiz deitu dute Aretxabaletako Udalak eta Bergarako Idazle Eskolak elkarlanean antolatu duten lehiaketa. Hasieran Bergarako Idazle Eskolak ikasle artean antolatutako Sorkuntza Beka izatetik , Karmele Igartuaren omenez jarraitu du bere bidea lehiaketak. Aurten KARMELE IGARTUA SORKUNTZA LEHIAKETA gisara bere 10. edizioa burutuko du.
Aretxabaletako udalaren laguntzaz antolatzen den lehiaketa honen irabazleak 2.500 €ko saria jasoko du, eta irabazleak 2020ko Idazle Eskolako edozein modulutan parte hartu ahal izango du, inolako matrikularik ordaindu gabe. Gainera, www.idazten.co orrian argitaratua izango da. Egile eskubideek idazlearenak izaten jarraituko dute urtebete pasa ondoren. 2019ko irabazlea Mikel Gartziarena izan zen Harra ipuinarekin.
Aurtengoan ere Narrazioak aurkeztu ahal izango ditu 16 urtez gorako edozein idazlek. Narrazioak euskaraz idatziak izango dira, ez da inolaz ere itzulpenik onartuko. Eta narrazio bakarra aurkeztu ahal izango da edo baita narrazio-bildumak ere.
Aurkezten den lanak 10-15 orrialde arteko luzera izango du. Eta gaia librea izango da. Lana aurkezteko epea 2020ko irailaren 30ean amaituko da. Lanak postaz edo elektronikoki bidali ahal izango dira.
Informazio gehiago eta oinarriak www.idazten.com orrian aurkitu ahal izango dira.