• Idazle Eskola
  • Idazle Eskola 2021-2022
  • Ilunabar Literarioa Aretxabaletan
  • Idazle Eskola
  • Ilunabar Literarioa Aretxabaletan
  • Ilunabar Literarioa Ataunen 2008
  • Ilunabar Literarioa Senperen 2010
  • Idazle Eskola 2008
  • Oñatiko ibilbidea literarioa 2016
  • Luma berrien eleak
  • Luma berrien eleak
  • Luma berrien eleak
  • Idazle Eskola 2013-14

Karmele Igartua beka 2019 Goiena: Sarituak, Idazle Eskolako ordezkariak eta Karmele Igartuaren senideak.Sari-banaketan epai-mahaiaren ebazpenaren berri eman zuten Ainhoa Cavero, Udaleko kultura zinegotziak, eta Tere Irastortza, Bergarako Idazle Eskolako zuzendariak.

Lan guzti horiek irakurri eta baloratu ondoren, epai-mahaiak aho batez erabaki zuen 2019ko KARMELE IGARTUA SORKUNTZA BEKAren SARIA Mikel Gartziarena San Polikarpori ematea , “ Harrak” izeneko ipuinagatik. Epai-mahaikide guztiek berretsi dute lan hau irakurtzea plazer handia izan dela. Bai hizkuntza mailagatik eta baita tentsioari eusteko modu biziagatik eta baita oinarrian darabilen metaforagatik ere. Maleta, izerdia, ikuskaria, txartelak topatzen ez, sekretak… Misterioa eta originaltasuna nabarmendu nahi izan dira. Sari honen irabazleak 2.500 euroko saria jasoko du, eta lana www.idazten.com orrian argitaratuko da, aurreko urteetako lan irabazleena bezala.

Bestalde, lanaren kalitatea baloratuz, epaimahaiak bi aipamen egitea proposatzen du. Lanaren kalitateari begira Itxarongela eta Elur gorrituaren egunak nabarmendu nahi ditu epai-mahaiak. Itxarongela lanaren egilea Andrea Losada Garate da eta Elur gorrituaren egunak lanaren egilea, berriz, Amaia Telleria Mujika.

Irabazleei eta aipamena jaso dutenei Bergarako IDAZLE ESKOLAK eskaintzen dien sariak dira bere lanak www.idazten.com orrian argitaratzea, alde batetik, eta bestetik 2020 urtean IDAZLE ESKOLAK antolatutako edozein modulutan parte hartzeko aukera, matrikularik ordaindu gabe.

Bertan bildutakoek AHO BATEZ AKTA hau berresten dute.

1.- Hamasei lan aurkeztu dira 2019ko ediziora, gehienak hamaseitik 20 orriko lanak.

2.- Aurkeztu diren lanen maila oso ona da epai-mahaikide guztien iritzian.

3.- Saritu edo bereziki aipatuak izan diren lan gehienak ere argitaragarriak dira, eta horren berri adieraztea eskatu du epai-mahaiak. Aretxabaletako udalak eta Bergarako Idazle Eskolak laugarren aldiz antolatu dute elkarrekin Karmele Igartua Sorkuntza Beka. Aurreko urteetako irabazleak izan dira 2016an Alaitz Olaizola, Sugegorriak izeneko haurrentzako antzerkiarekin, eta Uxue Arzelus , 2017an Paris izeneko gidoi-lanarekin. 2018an Miren Peñagarikanok jaso zuen saria, Nik kontrolatzen dut makina poema-liburuarekin.

Epai-mahaiko izan dira Iñaki Zubeldia, Pako Aristi eta Itziar Gomez.

Gehiago irakurri...

Kristina Fernandez Irudiak

kristina fernandez

BABESLEAK

Laguntzaileak:

orkli

 

Mesedez! Webgune honek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen. Informazio gehiago