Narrazioak

Irudiak: Kristina Fernandez
Irudiak:Kristina Fernandez
Irudiak:Kristina Fernandez
Luma berrien eleak 10.zenb.
Luma berrien eleak 10Zenb.
Irudiak:Kristina Fernandez
ZAZPIKA GARAren aldizkaria
ZAZPIKA GARAren aldizkaria

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 

Ameslari

luma23    

Irribarrez zoaz plazan aurrera. Oraindik ere gogoan dabilkizu aurrekoan entzun zenuen esaldi hura: “Pena bizkarrean dugun elefantea da”. Zein esaldi potoloa... eta zer nolako egia. Igerilekutik irten berri zarelako akaso baina bizkarra arin-arin sumatzen duzu. Ez ote duzu penarik? Ene... zer nolako burutazioak goizeko bederatziak izateko! Tira, ez dakizu “penametroa” bizkarrean pilatzen duzun baina gustuko duzu esaldia.

Etxera bidean esaldia aztertzen jarraitu duzu eta zure penak, une horretan behintzat, non dauden ez badakizu ere, argi daukazu sentimenduak eta hitzak usu lotu izan dituzula zure barnean. Penaren eta elefantearen loturari egoki iritzi diozu. Horre kin batera, zure buruan dituzun beste hainbat aztertzen hasi zara, entzun duzuna, nolabait, zure egin nahian. Telebistan lan egiteak izango du eragina, baina saiatzen zara gauzei irudiak jartzen, mapa kontzeptualak baina eraginkorragoak baitzaizkizu. XXI. mendearen eragina ote?

Bizkar-zorroa etxean utzi eta laneko trasteak bildu dituzu. Bazoaz eskailetan behera, korrika txikian. Kotxea hartu eta presa hitzarekin hasi zara pentsatzen. Presak estres handia eragiten dizu. Osa dezazun esaldia zeuk ere: "Estresa lantegietako tximiniek botatzen duten ke itogarria da". Esaldi luzea da eta ez zaizu gehiegi gustatzen baina esaldiarekin berarekin erabat ados zaude. Estresak ito egiten zaitu eta ez dizu haratago dagoena argi ikusten uzten. Lantegietako keak antzeko sentimendua eragiten dizu, higuina.

Barrez hasi zara. Pertsona baikorra zara eta estresarekin pentsatzen ari zara. Pentsatze hutsak kalte egiten dizu, ziur. Kotxea zure territorioa da eta bertan beste burutazio batzuk izatea nahiago duzu. Ez diozu goizeko jolasari izkin egin nahi. Pentsa ezazu beste esaldi bat: "poza marrubi koloreko hodeia da”. Nolakoak ote dira lainoak? Eta, marrubizkoak badira, jan ote daitezke? Letretakoa zara, ez dakizu zein elementu dituzten lainoek baina, uraren zikloarekin lotuta daudenez gozoak behar dute izan, edo hala uste duzu zuk behintzat.

Kotxea aparkatu duzu eta telebistan sartzear zaude. Lanean hasiko zara segituan baina ariketarekin jarraitu nahi duzu pixkatxo batean. Lantokiari begiratu eta halaxe etorri zaizu esaldia: “Itxaropena basoko ibilaldien usain lasaia da”. Mendian egon nahiko zenuke, lasaitasunarekin hizketan. Bake pertsonala eragiten dizu egoera pentsatze hutsak, eta, gainera, oso umore oneko jartzen zaitu. Lana eta itxaropena lotu dituzu, bai ateraldi bitxia. Zure lana beste modu batekoa izatea nahi zenuke, askeagoa. Horregatik jarri ote zara itxaropenarekin pentsatzen? Baliteke.

Atea zeharkatzen ari zara. Irudimena ezinbestekoa omen da zure lanean. Hala ere, bertan zaudenean ezinezkoa zaizu jolasten jarraitzea, makina bihurtzen zara. Horixe nahi dute zure nagusiek: zu hankak dituen makina izatea. Lana bukatzean, ordea, jarraituko duzu zure bizitzari zertzelada ederrak ematen. Diotena diotela, koloretako bizitza bat bizi nahi duzu, estresarekin zein pozarekin osatutako koloretako bizitza. Eta zure aisialdian bada ere, halaxe egingo duzu.

Tira, azken bat lanean jarri aurretik: “Zoriontasuna desorekan egindako bidaia da, desorekan baitago oreka".

Miryan Irastorza

Kristina Fernandez Irudiak

kristina fernandez

BABESLEAK

Laguntzaileak:

orkli

 

Mesedez! Webgune honek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen. Informazio gehiago