Narrazioak

  • MITXELENA LARRETA, Olatz" Karlos" (Narrazioak)

    MITXELENA LARRETA, Olatz" Karlos" 7K ALDIZKARIA, Zenb: 814, 28-29 or.Kalean behera autobusa datorrela ikusi du .Atzera begiratu du. Ez datoz. Korrika hasi da autobus geltokirantz. ltsu-ltsuan errepidea gurutzatu dm Kotxeen borzinak entzun ditu. Bertan du autobus geltokia; bertan da autobusa ere. Atzera begiratu du, berriro. lnor ez. Ez zaio asko falta autobusera heltzeko. Ez dator inor atzetik. Gutxi falta zaio. Atzera begiratu du, berriro. Justu-justu sartu ahal izan da autobusean ateak itxi aurretik. Ez dute ikusi. Eserita doazen bidaiari lasaiak begira-begira geratu zaizkio. Arnasestu eta izerdi, autobuseko izakirik kuriosoena da oraintxe. Baina Karlosek errepidearen beste aldean ditu begiak; atzean sumatzen ditu oraindik Belarrimotxak.

  • MOÑUX TXINTXURRETA, Ana" Hitzen ohiartzuna" (narrazioak)

    MOÑUS TXINTXURRETA, Ana" Hitzen ohiartzuna" 7k GARAren aldizkaria Zenb: 756, 20-21 or.Eguna haste da eta begiak ireki ez ditudan arren, berehala ohartu naiz alboan inor ez dudala. Konturatu gabe alde egin didan beste gorputz bat; goizaldeak izututa bizi den beste printze urdin bat esnatzen naizenetan patetikoki faltan sumatzen dudana. Baliteke gizon-otso bihurtzearen beldurrez hanka egin izana, agurtze musu deseroso bat aurreztearren edo norbait etxean zain izango zuelako Batek jakin.

  • MOÑUX TXINTXURRETA, Ana"Bihotzeko adiskide" (Narrazioak)

    MOÑUX TXINTXURRETA, Ana"Bihotzeko adiskide"  Luma berrien eleak  zenb: 11, 9 or.

  • MORENO MUJIKA,Deiane" Argazki artetik"(Narrazioak)

    MORENO MUJIKA,Deiane" Argazki artetik"ZAZPIKA GARAren aldizkaria 870zk.26-27or. Argazki artetik Atea zeharkatu baino lehen, betiko zalantza, aterkia hartu edo ez. Leihotik begiratu dut eta tantatxo batzuk besterik ez. Bai, ez… Ba ez, ez dut hartuko. Etxeko atetik hogei pauso aldendu orduko inguruko guztiak aterkiak zabaltzen hasi dira, tantatxoak tanta bihurtu dira eta korrika hasi naiz, ekaitzak harrapatuko ez ninduelakoan eta blai-blai eginda liburutegian sartzea erabaki dut, etsita, total, minutu bateko kontua izango delakoan.

  • MORENO MUJIKA,Deiane" ez du ulertuko" (Narrazioak)

    MORENO MUJIKA,Deiane" ez du ulertuko" ZAZPIKA GARAren aldizkaria 917zk.32-33or.Itsasoa zimurtu eta olatuz erditu; olatu bortitzak eta leunleunak, behetik arnasa barru-barruan gordez zulatzen ditugunak eta flotatuz, gorputzaren ertzak zabalduz, laztanduz, eskuetatik ihes egiten dutenak, kresalezko musuak emanez.

  • MUGERTZA UNANUE, Juan Luis "Orduko zinemak"(Narrazioak)

    MUGERTZA UNANUE, Juan Luis "Orduko zinemak" Mugalari . GARA . 2006-2-11 , 8.or. Gure ohiko jantziak praka motzak zirenean, ez bat, ez bi, hiru zinema genituen herrian. Bata, herriaren goialdean zegoen eta “Odeon” zuen izena. Harroena, zalantzarik gabe, bere neonezko argikeinukariak piztuta gaueko saioetan. Bestea, erdialdean errekaren ondoan aingirez eta barboez inguraturik. Honek izen bat baino gehiago izan zituen. Oso aspaldian, “Parroquial” esaten zioten eta Serafino parrokoak izaten zuen zinemaren ardura...

  • MUNARRIZ ERASO, Juan Miguel " Bazkaria prest dago!" (Narrazioak)

    MUNARRIZ ERASO, Juan Miguel " Bazkaria prest dago!" L.Luma berrien eleak. 5.zenb.10-11.or.Haizezko-garbigailua sakatu dut. Euria gogor ari du eta, berehala, kalea hustu da. Ospitalera iritsi naiz eta, bestetan ez bezala, sarreraren bertze aldean aparkatzeko lekua aurkitu dut. Autoan geratu naiz euri jasa noiz amaituko. Alferrik dela erabaki dut eta aitaren batean atariraino egin dut korrika...

  • MUNDUATE ORUESAGASTI, Lierni "Liliren liliak"

    MUNDUATE ORUESAGASTI, Lierni "Liliren liliak" ZAZPIKA GARAren aldizkaria 1071zk 30-31or.  –Lasai, ardoa ere mindu egiten da batzuetan –xuxurlatu diozu, goxo, argazkiko haurrari...

  • ODRIOZOLA LACARRA, Ainhoa" Ene oroitzapen minena"(Narrazioak)

    ODRIOZOLA LACARRA, Ainhoa" Ene oroitzapen minena" Luma berrien eleak 2005, 3 zenb. 18 or.Ilea solte agertzen zait bera, ene oroitzapen minenean, zitara azaldu zen bezalaxe, egunero, eskolarako egiten zuen txirikorda lodia kenduta. Bakerodun printzesa hark baleki zenbat eskola ordu aspertuk amestu zuten ile haren askatasuna! Agur keinua egiteko besoa jaso zuenean, ikus ahal nuen non amaitzen zitzaion: ukalondoaren azpitik, ipurdi aldera eskaileran ahitzen zitzaion mataza jolastia. Ni, anaiari kendutako alkandoraz, handiegia aukeran, urdina, gustukoen nituen panazko galtzekin ados, beroegiak ziur udako gau sargori hartarako.

  • ODRIOZOLA LACARRA, Ainhoa"SMS-a paradisutik"(Narrazioak)

    ODRIOZOLA LACARRA, Ainhoa"SMS-a paradisutik" Luma berrien eleak 2005, 2 zenb. 10-14or.Oinak amildegiaren ertz-ertzean jarrita, basamortuaren goritasuna osoki ikus zezakeen, zabal zeru marraraino. Bere basamortua zen hura, bere zerua, baina aldi berean arraroa, ezohiko zeru eta basamortua. Supituki, oinutsen azpian lurraren sostengua falta zuela eta ikaraz, amildegian behera zihoala ohartu zen, garrasika begi-ahoak zabalduz. Atzera egin nahian astinduta esnatu zen, eta buruarekin osteko harri tontorra jo. Kokoteko minak baino gehiago, ipurdia lurrean jesarrita sentitzeak lagundu zion ametsetik ateratzen. Eskuaz burua igurtziz, baretu gabe oraindik bihotz taupadak, Ngiyak izpia ikusi zuen. Tribuko gizonezkoek goian jarritako ohol eta harritzarren artetik, lotsagabe sartzea lortu zuen argi izpi bakar filigranazkoa.

  • ODRIOZOLA SUSTAETA, Inaki "Buruaz beste"(Narrazioak)

    ODRIOZOLA SUSTAETA, Inaki  "Buruaz beste" . Buruaz beste egin nuen egunean heldu zitzaidan Amerikako osabaren herentzia. Benetan penagarria. Nik ez nekien, jakin, Amerikan seniderik nuenik, eta ez nuen asmatu -nola bada?-, ondo jantzitako legegizona bidaliko zutela, sina nazan. Bi ordu lehenago heldu izan balitz, zor guztiak ordain nitzakeen; baina bizitza, eta heriotza horrelakoxeak dira, kontrolaezinak, gugandik kanpo dauden entitate ikusezin bezain eraginkorrak; nahi dutena, nahi dutenean, nolanahi egiten dutenak.

  • ODRIOZOLA SUSTAETA, Iñaki " Flasha" (Narrazioak)

    ODRIOZOLA SUSTAETA, Iñaki " Flasha" L.Luma berrien eleak. 5.zenb. 12-12.or. Flash argiak itsutu nau, bat-batean. Segundo bakoitzeko zazpi sastada gutxienez. Ia eskaileratik jausi naiz, azken maila ez baitut ikusterik izan. Eskuinaldean, Iñaki, diskjokey-a, berera, ile artean burua balantzaka; noizbehinka, erritmoa eraman nahian dabilela ematen du. Ez da erraza: Led Zeppelin. Diska osoa, jarraian -Black Dog, Rock and Roll, Baby, I´m gonna live you-...

  • ODRIOZOLA SUSTAETA, Iñaki " Jainkoaren bila"(Narrazioak)

    ODRIOZOLA SUSTAETA, Iñaki " Jainkoaren bila"L.Luma berrien eleak 5.zenb.19-20.or. Herenegun goizetik maitea zen hila. Kalera irten nintzen jainkoaren bila. Etsiturik nenbilen. Maitea ohean, zuri-zuri, gogorturik; eta, jainkoa, auskalo. Telefonoen listinean begiratzen aritu nintzen, ordu pare bat bai, eta ezer ere ez.

  • ODRIOZOLA SUSTAETA, Iñaki " Lehenengo hortza"(Narrazioak)

    ODRIOZOLA SUSTAETA, Iñaki " Lehenengo hortza" Mugalari.GARA 2008-2-16, 8. or. Lehenengo hortza erori zitzaionean, konturatu zen, ispilu aurrean, hortz gehiago zeuzkala. Ia denak zuri-zuriak. Halere, bat edo bi ilunagoak zituen. —Bi horiek laster eroriko zaizkizu, seme -esan zion amak. Baina berak ez zuen nahi horrelakorik. Bereak ziren, eta ez zituen galdu nahi...

  • ODRIOZOLA SUSTAETA,Iñaki "Agur, Galileo Galilei, Maisu ohoretsua"(Narrazioak)

    ODRIOZOLA SUSTAETA,Iñaki "Agur, Galileo Galilei, Maisu ohoretsua" Luma Berrien Aztarnak 7K GARAren aldizkaria,  712 zk. 2012-09-16, 28-29or.Erromako kartzelatik idazten dizut, azken zazpi urteetan ez baitaukat zure berri. Honezkero jakingo zenuen, ondo jakin ere, Inkisizio Santuak Veneziako...

  • ODRIOZOLA SUSTAETA,Iñaki "Aldi Hartan" (Narrazioak)

    ODRIOZOLA SUSTAETA,Iñaki "Aldi Hartan" Beterriko Liburua Aipamenaren Aldizkaria, 2009ko Ekaina 42.zenb. Aldi hartan, bazihoan Jesus asfaltatu gabeko bide batetik. Dena harri eta hautsez beteta zegoen: lurra, aspaldian euririk egin gabe baitzegoen, baita Jesus bera ere, aldean zeraman jantzia belaun azpirainokoa baitzen, eta sandalia zahar batzuekin zebilenez, hauek, pauso bakoitzean harrotzen baitzuten bide desegoki hartako lokatz lehorra.

  • ODRIOZOLA SUSTAETA,Iñaki "Hiru ordu" (Narrazioak)

    ODRIOZOLA SUSTAETA,Iñaki "Hiru ordu" Luma berrien eleak 8 Zenb. 24-25 or.Orain hiru ordu norbaitek neure ama hil du. Kalean zihoan, bastoi eta guzti, eta semaforoa gorriz pasatzen hasi da: batera eta bestera begiratu, inor ez zegoela iruditu, eta pasatzea erabaki duenerako, autoa aurrez aurre etorri zaio. Baita etorri ere, azkar, gainera automobila.

  • ODRIOZOLA SUSTAETA,Iñaki "Mendekua"(Narrazioak)

    ODRIOZOLA SUSTAETA,Iñaki "Mendekua" Luma berrien eleak . Zenb: 10,2012, 18-19 or.Eta dena, ez diodalako sinatu nahi etxea berea dela. Gaizto ari da jokatzen, eta horregatik ekarri nau hona, emagalduen artera. Ez nekien, ba, nik, emagalduek zuzendutako barnetegiak zeudenik. Oso maitagarriak dira, gainera. Baina mendekua izan dela ezin ahaztu.
  • ODRIOZOLA SUSTAETA,Iñaki "Santa Bata"(Narrazioak)

    ODRIOZOLA SUSTAETA,Iñaki "Santa Bata". SANTA BATA. Santa Bata baselizako aldare aldeko horma zen zutik geratzen zen zati bakarra. Ezkerraldean, metro eta erdiko harresi irregularra besterik ez zegoen; eskuinaldeko zatia, aurrekoarekin lotuta, garai hasten zen, baina, zenbat eta erdialderantzago, orduan eta jausiago, jauskorrago eta arriskugarriago; atzean, noizbait sarrera nagusia izan zenaren aldean, ez zegoen ezer.

  • OLAIZOLA GORROTXATEGI, Itziar" Ventura"

    OLAIZOLA GORROTXATEGI, Itziar" Ventura" ZAZPIKA GARAren aldizkaria 1124zk 14-15or. Erramu-hezurra zartatua zuela eta, Venturak ezin zuen gerezirik bildu urte hartan. Gaztetan Miamin bizi izan zen, zestalari joan baitzen hemezortzi urterekin. Itzulitakoan Ameriketan irabazitako diruarekin Keixeta-Berri eraiki zuen. Gero, etxekoneko Maritxurekin ezkondu eta itsasoaren beste aldetik ekarritako gereziondoa landatu zuten etxe berriaren aurrean. Orduan bai, sasoia… Baina orain ezinak gaina hartua zion...

BABESLEAK

Laguntzaileak:

orkli