Narrazioak

Irudiak: Kristina Fernandez
Irudiak:Kristina Fernandez
Irudiak:Kristina Fernandez
Luma berrien eleak 10.zenb.
Luma berrien eleak 10Zenb.
Irudiak:Kristina Fernandez
ZAZPIKA GARAren aldizkaria
ZAZPIKA GARAren aldizkaria

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 
Biletea,mesedez! 
7k9    
Marrazkia: Kristina Fernandez    
     

Gehienetan erabakiak hartzea ez da batere erraza; baina, hala ere, nahi eta nahi ez, tamalez, hartu egin behar dira.

Asteazkena zen. Billetea erosita nuen hurrengo egunean “etxera” joateko. Ez neukan handik alde egiteko gogo handirik; edo, beharbada, bai. Egun osoa pasa nuen horri bueltak ematen: “Geratuko naiz ala ez naiz geratuko?”.

Goizean goiz hasi zitzaizkidan zalantzak eta horiekin batera frustrazioak, estutasuna, larritasuna eta mina, batez ere mina, min ikaragarria. Hain garrantzitsua ote zen pentsatzen nuena? Ziur ezetz; edo, agian, bai.

Bakarrik pentsatzea oso ariketa osasuntsua izan daiteke; baina, eten gabeko pentsaera ez da ona inorentzat; ziur baietz, edo agian ez. “Ez da ona hainbeste pentsatzea, ez da ona hainbeste pentsatzea, ez da ona hainbeste pentsatzea...”. Eta, berriro ere, esaldi horiek nire buruari errepikatzen ninkion, beraz, atsedenik hartu ezinik, “Geratuko naiz ala ez naiz geratuko?”.

Hil ala biziko gauza izango balitz bezala, burua behin eta berriro zigortzen nuen, behin eta berriro, behin eta berriro... “Geratuko naiz ala ez naiz geratuko”. Hain garrantzitsua ote zen pentsatzen nuena? Ziur ezetz; edo, agian bai.

Egun erdia pasatu zen, eta egoera horretan, gela ilun hartan nengoen, ez aurrera, ez atzera. Ordurako konturatua nintzen ordu biak pasa zirela. Erosia nuen hurrengo egunean “etxera” joateko billetea. Ez neukan handik alde egiteko gogo handirik; edo, beharbada, bai. Ordu biak pasata ziren, ordurako banekien.

Atsedenik hartu ezinik jarraitzen nuen. Hala ere, buruan banerabilen zer edo zer berri: ideia berriak pentsatzen: “Erabakia gaur hartu behar dut, erabakia gaur hartu behar dut, erabakia gaur hartu behar dut...”.

Erabakiak hartzeko momenturako ez da komenigarria bakarrik pentsatzea, nahiz eta oso ariketa osasuntsua izan daitekeen. Ez da ona, ez, ala bai?. “Zer gertatuko ote zait baldin banoa?” nik etengabe neure buruari. Berdin-berdin jarraitzen nuen. Ordurako arratsaldeko seiak ziren. Jakin, banekien seiak pasa zirela, ordurako banekin.

Neka-neka eginda nengoen. Egun osoa gela ilun horretan, batere mugitu gabe. Neka- neka eginda nengoen. Pentsatze hutsak etsita uzten ninduen. Neka-neka eginda nengoen.“Zer gertatuko zait baldin banoa?”. Erantzuna ez da erraza izaten, batez ere hil ala biziko gauza dela pentsatzen denean.

Ez zen momentu ona siesta egiteko, ez zen momentu ona pentsatzeari uzteko, ez zen inolaz momentua; baina, etsita, buruak, arren, atsedena hartzeko eskatu zidan. Ohean etzanda, “Hemen nagoen bitartean, ez dut ezertan pentsatuko; hemen nagoen bitartean, ez dut ezertan pentsatuko; hemen nagoen bitartean, ez dut ezertan pentsatuko...”. Loak hartu ninduen.

Ez dakit zenbat denbora eman nuen han etzanda; denbora asko, akaso. Giharrak luzatzeko denborarik ere ez nuen, pentsatzen jarraitzeak lehentasun osoa zuelako. Pentsatu egin behar da erabaki ona hartu ahal izateko; edo, akaso ez; ez dakit.

Goizean goiz hasi zitzaizkidan zalantzak eta horiekin batera frustrazioak, estutasuna, larritasuna eta mina, batez ere mina, min ikaragarria. Hain garrantzitsua ote zen pentsatzen nuena? Ziur ezetz; edo,

Siesta egin ostean, ez nengoen askoz hobeto, goizeko zalantzak berriro zetozen. Hala ere, ideiak apurtxo bat argiagoak ziren: “Lasai egon, ez eman buelta gehiagorik, har ezazu jada erabakia, ez da ezer gertatuko bata ala bestea aukeratuz gero, lasai egon, ez eman buelta gehiagorik, har ezazu jada erabakia, ez da ezer gertatuko bata ala bestea hartuz gero...”.

Azkenean, geratuko nintzela erabakia izango nintzen; baina, biharamunean bus-geltokira abiatu nintzen. “Zer gertatuko zait baldin banoa?”. Erantzuna ez da erraza izaten, batez ere hil ala biziko gauza dela pentsatzen denean.

Autobusean nengoen, gidaria aurrean nuela eta ihes egiteko momenturik aproposena zela iruditu zitzaidan, baina ahots zorrotza entzun nuen: “Billetea, mesedez!” Betiko joatea erabaki nuen; edo, beharbada ez.

ISABEL MARTIN HERNANDEZ

Barakaldo, 1985-07-04
Lanbidea: Irakaslea eta hezitzailea
Ikasketak: Lehen Hezkuntza eta
Gizarte Hezkuntza
Idazle eskolako maila 1.maila

 

 

 

 

 

 

Kristina Fernandez Irudiak

kristina fernandez

BABESLEAK

Laguntzaileak:

orkli

 

Mesedez! Webgune honek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen. Informazio gehiago