Narrazioak

Irudiak: Kristina Fernandez
Irudiak:Kristina Fernandez
Irudiak:Kristina Fernandez
Luma berrien eleak 10.zenb.
Luma berrien eleak 10Zenb.
Irudiak:Kristina Fernandez
ZAZPIKA GARAren aldizkaria
ZAZPIKA GARAren aldizkaria

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 
Amatasunaz eme eskuz idatzitako hitza

7k1234Ilustrazioa: Kristina Fernandez

Politagoa zen mundua zuk ni maite ninduzularik, zu nirekin zoratzeraino maitemindurik zinelarik. Zentzua zuen munduak zu nire seme-alaben aita zinela irudikatzen nuelarik, eta irudikatu nuen zu nire barnean sartu zinelarik duela bost urteko irailean Roten Tor (Ate Gorria) aldameneko eraikin berri bateko laugarren solairuan. Mundu honetan faltan zaitut nik zu hainbeste maite zaitudalarik. Inor ez da perfektua, «ezer ez da betiko», dio kantuak, baina nire inperfektutasunean maite ninduzun; zeure askatasunaren askatasunean maite zaitut. Ni eta zu gehiagorik ez dago; gu bat garela sentitzen dut egun euritsuetan eta eguzkitsuetan, baina batez ere ametsetan. Eta ametsak amets huts dira, «bizitza amets hutsa da», poeta hark esan zuen bezala; oharkabean pasatzen da dena. Jaiotzen garenetik bizitzan murgiltzen gara. Ziurtasunik gabeko izenekin betetzen dugu ahoa, etiketa tristez janzten gara, hitz ponpoxo anitz darabilgu egunero, bai zuk eta bai nik, munduaren argiak ozeanoaren batasuna duen arte, osotasun emankor bat, lurrin goxo bat. Izen gehiegi gordetzen ditugu geure bihotzotan, eta nik zure izana dut ene erraietan.

Badakit jendeak erraz uzten diola pertsona bat maitatzeari, eta ohartu orduko ni zurekin maitemindu nintzelarik, neureganako interesa eta lilura desagertu zitzaizun. Izan ere, hain laburra da maitasuna, eta hain luze ahanztura!

Ene bizitza osoan izan dudan bikotekiderik leialena bakardadea izan da, ez nau inoiz ere abandonatu eta ez du zuk bezala etsi, eta eutsi dio gutarteko maitasunari, bizitzaz haratago doan maitasunari. Ez bazara inoiz ere gehiago itzuliko, ongi doakizula zure bizitzan desio dut; baina, zu joanez gero, ene barneko zure maitasun-sugarra itzuliko zait gauero ene besoetara eta zu zauden tokira iritsiko naiz.

Galtzen badakit, eta badakit galtzea metodo kontua dela, baina irabaztea ere bada metodologia jakin bati jarraitzea, eta nik itzuli nahi nuke zure besoetara. Orain arte beti egia esan dizut, ene maitasunezko eskutitzetan eta olerkietan, eta poesiak salbatu nau, hitz poetikoekin aurrera joan naiz bizitzan eta ez dut neure buruaz beste egin. Ez dut neure buruaz beste egin, zure esperoan nagoelako.

Bien bitartean, zuria tinta beltzez margotzen dut, zure-zurea den nire beltz honekin. Arrosa maitasuna da eta behin bakarrik loratzen da; eta gorostia, berriz, adiskideta- suna, hurrengo negura arte negu osoa irauten baitu. Behin bakarrik loratzen den maitasuna mespretxatzen dut, eta gorostia maite dut, hurrengo negura arte irauten due- lako. Nik gorostia eman dizut, eta arrosa eman diezadazun desio dut, ez bainago etsita, nik itxaropena dut noizbait elkarrekin bizituko garela.

Ene zuganako pasio isil hau zugana iristea nahi dut, eta ate gorriaren (Roten Tor) ondoan bizitu genuen gau hura gaur egitea nahi nuke, zeure egitea berriro ere. Bes- teek sentitzen dutena sentitu nahi nuke, baina ez da hala. Galduta nago zu gabe. Poesia nire kontsolamendua da inguratzen gaituen mundu honetan, eta entzun iezaiozu zeure bihotzari, otoi.

Ez badiogu bihotzari kasurik egiten, atzean uzten dugu maitasuna, beste gauza batzuk bezala eta kaxoi batean gordetzen dugu modaz pasatutako gauza edo objektu bilakatzen den arte, aitona-amonek eramandako trajeen antzera. Zergatik idatzi behar dizut ez baduzu irakurri behar?

Idazten dizut idazte hutsak zugana biltzen nauelako, eta besarkatzen nauzulako zureak diren ene hitz hauekin. 2017ko irailaren 16ko larunbat gau hura polita izan zen, eta neure barnean gelditu zinen; baina nik zure etxetik kanpo ihes egin nuen, nahiz eta zure besoetan gelditu nahi nuen gau osoa. Ez nekien zer erran amari biharamunean, eta horregatik itxaron nuen zuk niri zurekin ezkontzeko eskatu arte.

Ai, zenbait kalte ekarri dituen geure euskal gizartera Eliza katolikoaren hierarkia gogor maskulinoak, eta ahantzarazi horizontaltasunean eme eta goxo gelditzea!

Hori desio bainuen: zurekin horizontaltasunean besarkaturik gelditzea eta maitasuna biharamunean ere egitea, neure barnean bion hazitik bat sortzeko; ezkondu beharrik gabe. Horretaz berandu ohartu naiz, ez dudala ingurukoen esanei kasurik egin behar, eta ene bihotzari soilik entzun: ez dut zurekin ezkondu nahi, ene seme-alaben aita zarela sentitzen bainuen!

Irabaztea metodo kontua da, eta oraingoan ez dut galdu nahi; oraingoan ez dut bakarrik ene itzalarekin eta poesia idazten gelditu nahi, neure buruaz beste egiteko beldurrez. Galbidetik ikasbidea ateratzeko metodoa da, eta ikasten dugunean, beti irabazten dugu aurrerantzean galtzaile ez izateko aukera. Beharbada galtzen segituko dut, bizitzea etengabeko galera bat baita, baina oraingoan sentitzen dut merezi dudala gauzak ongi ateratzea, gutarteko maitasunak aurrera egitea, eta oraingoan sentitzen dut gu honetatik ez garela berriro ere ni bat eta zu bat izango. Hala izango al da? Irakurriko ote duzu hau? Erantzungo al didazu, zure bihotzari entzun ondoren?

 

Idazleari buruz...

Ainara Maia Urrotz —Ainara Maya izen- deiturez ere ezaguna— (Irunen sortua, 1976ko ekainaren 6an) euskal idazlea eta itzultzailea da. Euskal Filologiako lizentzia eskuratu zuen 2002an, eta Euskal Herriko Unibertsitateko Hizkuntza, Informazioa eta Komunikazioa masterra 2004an. Idazle Eskola bi urteko graduondokoa egin zuen 2006-08an. Euskara du ama hizkuntza, eta berak esana da «euskarak nau ni egiten»; horrez gain, gai da gaztelaniaz, frantsesez, alemanez, ingelesez eta txekieraz komunikatzeko.

Kristina Fernandez Irudiak

kristina fernandez

BABESLEAK

Laguntzaileak:

orkli

 

Mesedez! Webgune honek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen. Informazio gehiago