Narrazioak

  • GOMEZ SARASOLA, Itziar "Ez nago konforme"(Narrazioak)

    GOMEZ SARASOLA, Itziar "Ez nago konforme" Luma Berrien Aztarnak 7K GARAren aldizkaria, 757 zk. 2013-07-28, 20-21or.

  • GOMEZ SARASOLA, Itziar "Txakurrak guau guau" (Narrazioak)

    GOMEZ SARASOLA, Itziar "Txakurrak guau guau" Txakurra nahi duela eta txakurra nahi duela. Haurrak txakurra lehenengo aldiz eskatzen duenean, pentsatzen dugu aurki ahaztuko duela, adin horretan guztiok eskatu genuela. Haurra handitzen ari da, ordea, eta txakurra eskatuz jarraitzen du... 

  • GOMEZ SARASOLA, Itziar "Txokolate tartaren tentazioa" (Narrazioak)

    GOMEZ SARASOLA, Itziar "Txokolate tartaren tentazioa"L.Luma berrien eleak ,5.zenb. 15 or. Atea itxi dut. Sukaldean bakarrik! Ordubete, eulirik gabe inguruan. Ez dago gaizki. Lehenengo gauza; irratia piztu. Ea non... Euskadi irratia? Elkarrizketak interesgarria dirudi. Hementxe bada!...

  • GOMEZ SARASOLA, Itziar "Zein alua den bizimodua!"(Narrazioak)

    GOMEZ SARASOLA, Itziar "Zein alua den bizimodua!" Luma Berrien Aztarnak 7K, 705 zk. 2012-7-29, 28-29or.Jota geratu nauk! Ez nian berehalakoan espero! Zer den kasualitatea, ezta? Ez nauk sekula sartzen aparkaleku horretan eta beitu! Normalki, zera, bidaian doazen autoak eta geratzen dituk.

  • GOMEZ SARASOLA,Itziar " Hemen eta orain: bizkor irakurtzeko gogoetak" (Narrazioak)

    GOMEZ SARASOLA,Itziar " Hemen eta orain: bizkor irakurtzeko gogoetak" Mugalari  GARA 2008-6-21, 8.or. Esnatu da presaka. Egun osoan egin behar duenaz ia nekatuta. Ohetik jaiki eta zabaldu du leihoa gelako oxigenoa berritu dadin. Joan da sukaldera eta jarri du kafe makina martxan. Jantziko duena erabaki eta sartu da bainugelan. Dutxa azkarra; besapean desodoranteari bost pasaldi eman dizkio egun osoan usain ona izateko. Ilea lehortu, jantzi eta sukaldera. Kafe beroa eta ogi xerra jan orduko bidean da...

  • GOROSTARZU ETXEBESTE, Ione"Demagun" (Narrazioak)

    GOROSTARZU ETXEBESTE, Ione"Demagun" Luma Berrien Aztarnak 7K GARAren aldizkaria, 709 zk. 2012-08-26, 26-27or.Erdi irekia utzi du atea, badaezpada ere. Inguratzen denean inguratu, ikus dezala lanean ari dela; indarrez sakatzen ditu teklak, fundamentua eta amorrazioa iradokitzen dituen erritmoan.

  • GOROSTARZU ETXEBESTE,Ione" Nire esku" (Narrazioak)

    GOROSTARZU ETXEBESTE,Ione" Nire esku" Mugalari. GARA, 2009-5-29 , 68 or.Nire esku zaude. Botoitxoari behera sakatu diot, gero gora berriz. Besteari orain, ezkerrekoari. Zuregana zuzendu dut fokua eta berdea zara. Begi berdeak, aurpegi berdea, zure kamiseta zuria ere berdea.

  • GOROSTIZA BASTERRETXEA, Amaia "Bustiko al naiz?"

    GOROSTIZA BASTERRETXEA, Amaia "Bustiko al naiz?" ZAZPIKA GARAren aldizkaria 1069zk 28-29or. Aste Santuko oporrak. Aurten ere Mediterraneo aldera, eguzkiari bisita egitera. Egunsentiko izarrak ez du-eta asmatzen Durangaldeko Suitza txikian burua nondik atera. Anboto gainean da txapela. Mari txizalarri ote da? Pello Zabalak halaxe du iragarri...

  • IGARTUA BENGOA ,Karmele "Badator autobusa" (Narrazioak)

    IGARTUA BENGOA ,Karmele "Badator autobusa" Luma berrien eleak. Zeb: 7,  2009 14-15 or. Ordaintzeko dirua ateratzen hasi naizenerako akordatu naiz txartel-bono berria dudala eta, “i, itxaron” esanda karteratik ateratzen hasi naiz, baina, hara! ez dut ba pelukeriako tarjetatxoa atera! eta harekin aktibatu nahi izan dut “piiit”

  • IGARTUA BENGOA, Karmele "Ehunduz igual" (Narrazioak)

    IGARTUA BENGOA, Karmele "Ehunduz igual" Luma berrien eleak  2008. 12 or.Gaur haria etenda bezala sentitzen naun, eta hutsetik ehuntzen hasi beharrean nagoela pentsatzeak nekatu egiten nain. Eta hirekin akordatu naun, gure etxe atzeko balkoian, behin eta berriz sarea ehuntzen dun armiarma horrekin eta hik ehundu ahala nik, hautsak ganoraz astintzen ditudan bakoitzean, suntsitzen dudan bizi-sarearekin.

  • IGARTUA BENGOA,Karmele "56.eguna "(Narrazioak)

    IGARTUA BENGOA,Karmele "56.eguna " 2005-12-24 “ – Aitta, ze egun zen hura, artua txiortuta, artua txiortuta baratxuriarekin, nahikoa egin genduan eguna? - A! nire semea, Gabon zuan hura, Gabon! “ Gure amak gabonetan, urtero kontatzen duen pasadizua da; lehen bere borondatez, orain guk eskatuta...

  • IGARTUA BENGOA,Karmele "Agur"(Narrazioak)

    IGARTUA BENGOA,Karmele "Agur" Administrazioa euskaraz, IVAP 2007ko urtarrila. Kristalezko ate bikoitzetik sartu da Maria, beroki gorri-gorrian bilduta, mila koloretako eskularru eta lepokoaren babesean; poliki, irribarretsu. Atezaina egunon lasaiaz agurtu du. Ez ditu Jonek, baina, begiak ordenagailuaren pantailatik altxatu. Ez dute betaurreko txikien atzeko begi urdin langileek mostradorearen beste alderaino iritsi den Maria begiratu. Mariak badaki, ordea, Jonek badakiela han dagoela; izan ere, lau hilabete pasatu dira, astero-astero leihatila berdinera hurbiltzen denetik, aste bakoitzean hurrengo asterainoko bizi baimena bailitzan, Joni hitzordua eskatzen dionetik...

  • IGARTUA BENGOA,Karmele "Arruko Martin Aranbururi" (Narrazioak)

    IGARTUA BENGOA,Karmele "Arruko Martin Aranbururi"   ...Badakit, aita, idatziz baino, ahoz aho esan beharrekoak direla hemen irakurriko dituenak. Baina gure etxean, eguneroko jardunean beharrezkoak ziren elkarrizketetatik at, soberan ziren berbak. Nik horiek paperean gordetzen ikasi nuen eta idatzian trebatu nintzen ahozkoaren aldean ondo. Horregatik, oraingoan ere, gutuna aukeratu dut berorrekin hitz egiteko; horregatik eta esateko dauzkadanak gurean soberan leundeken berbak eskatzen dutelako...
     
  • IGARTUA BENGOA,Karmele "Gaur arte" (Narrazioak)

    IGARTUA BENGOA,Karmele "Gaur arte" Gutun liburua. Argitaratu gabea. 2006ko IDAZLE ESKOLAko BEKAn saritua...Urtarril hasierako aurkezpenean ezagutu zintudan, gainerako ikaskide guztiekin batera, eta, bai, erreparatu nuen zure erakargarritasunean; gutxitan gertatzen zait eta, aspaldian, ez. Goitik behera aztertu zintudan; segundo gutxi batzutan irudikatu nuen zure izatea eta...

  • IGARTUA BENGOA,Karmele "Gutuna" (Narrazioak)

    IGARTUA BENGOA,Karmele "Gutuna"Mugalari. GARA. 2006-3-11,8.or. Parisen, 2006ko martxoaren 2an Urtarril hasierako aurkezpenean ezagutu zintudan, gainerako ikaskide guztiekin batera, eta, bai, erreparatu nuen zure erakargarritasunean; gutxitan gertatzen zait eta, aspaldian, ez. Goitik behera aztertu zintudan; segundo gutxi batzuetan irudikatu nuen zure izatea eta...

  • IGARTUA BENGOA,Karmele "Liburuetan..."(Narrazioak)

    IGARTUA BENGOA,Karmele "Liburuetan" Mugalari. GARA. 2007-2-10,8.or. Aspalditik datorren izotz beltzak “bere” egin ditu lurra eta arnasa, eta bihotz batzuk. Hala ere, goizean goiz, Amaia etxetik atera da, egunerokotik beste norabaitera. Ezkerreko besoaren barruko aldean, bihotz ondo-ondoan, Simon Karlinskyren “Marina Tsvietáieva” darama, hotzetik babestu guran bezala. Oraindik gaueko iluna gordetzen duen goizean, Amaia itsaso urrunean bakarrik nabigatzen duen ontziaren antzera doa, kalearen beste aldeko kafetegi barrutik kanpora datorren itsasargiak erakarrita...

  • IGARTUA BENGOA,Karmele "Mari Anbotoko edo Txindokiari,mugetatik at, edozein egunetan "(Narrazioak)

    IGARTUA BENGOA,Karmele "Mari Anbotoko edo Txindokiari,mugetatik at, edozein egunetan " Mari,amets egin dut gaur berriz, eta, badakizu? zu zeunden bizi-bizirik gaurko ametsean. Eta, hain zinen han, non, zu ni nintzen edo... ni zinen zu. Lur koloreko adatsez irudikatu zaitut nigan, hegan egiten zuen gorputz oparo bezain arinean. Ez zeneraman soineko luzerik, ez neraman soinekorik, naturaz jantzita biluzik nintzen zure izatean...

  • IGARTUA BENGOA,Karmele "Zelan barru horietan?" (Narrazioak)

    IGARTUA BENGOA,Karmele "Zelan barru horietan?"NABARRA, 2007ko iraila 78.zenb. 8-9.or. Ihintza Zelan, barru horietan? Bustita esnatu ditun arrosa hostoak eta arantzak behe lainotan, eta lore-begi gorriak, edo zuriak, bil-bil eginda, barruetan...

  • IGUARAN BARANDIARAN, Oihana" Guraizea begi"(Narrazioak)

    IGUARAN BARANDIARAN, Oihana" Guraizea begi"ZAZPIKA GARAren aldizkaria 863zk.22-23or. Kanpai hots bakarraren oihartzuna: bederatzi eta erdiak. Oraindik ez da ageri. Arraroa da, astero-astero meza aurretik pasatzen da orraztera guretik. Zerbait gertatu ote zaio? Bai zera, agian gaur ez zuen orraztu nahiko; edo akaso, bere lagun Pilirenera joatea erabaki du behingoz, hona etorri beharrean. Okerragoa da horretan pentsatzen aritzea, beste lanik ez bagenu bezala…

  • IGUARAN BARANDIARAN,Oihana" Galerna eskuetan"(Narrazioak)

    IGUARAN BARANDIARAN,Oihana" Galerna eskuetan"ZAZPIKA GARAren aldizkaria 921zk.36-37or. Sargori dago giroa. Eguzkiak bete-betean jotzen dio kopeta Mireni autoko leihotik. Gustura hartuko lukeen, berak nahi bezala hondartzara joango balira; Donostiara bidean doaz, bai, baina hondartzarik gabe geratu beharko dute momentuz...

BABESLEAK

Laguntzaileak:

orkli