Narrazioak

Irudiak: Kristina Fernandez
Irudiak:Kristina Fernandez
Irudiak:Kristina Fernandez
Luma berrien eleak 10.zenb.
Luma berrien eleak 10Zenb.
Irudiak:Kristina Fernandez
ZAZPIKA GARAren aldizkaria
ZAZPIKA GARAren aldizkaria
Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
 
goienetxea_mugalari1.gif
pdf
 
The End
The End” denek ikusi dute. Berak, hori baino ez: film bukaera. Gainontzekoak hasieratik daude pantailaren aurrean, eta bera beti iristen da berandu. Beste guztiek oso-osorik ikusten dute pelikula, eta bera ez da ezertaz jabetzen. Koadrilaren lokalean hautsontziak mutxikinez beteta daude narrazioko gure protagonistak lanetik irten osteko lehen kanutoa biltzen duenerako.

Eta horrek amorratu egiten du.
 
Narrazioko gure protagonistak beti erreproduzitzen du galdera bera. (Rec) «Zertaz zihoan pelikula?». (Rewind) Eta hurrengoan berdin. Lokalekoek ere, galdetzen duen bakoitzean, berdina erantzuten diote (playback). «Hobe zuk zeuk ikustea hasieratik, lagun». Normala. Hainbeste kanuto erre ostean, edo ez dira ezertaz jabetu, edo etxera joateko gogoa dute erotismodun eszenak oroimenetik ezabatu baino lehen, fast forward-i eragitera (harrapatu al du norbaitek?). Narrazioko gure protagonista jakingura uzten dute, ikusminez.

Amaierek oso gutxi argitzen diote filmen nondik norakoaz narrazioko gure protagonistari (gauza bat, narrazioko-gure-protagonista oso luzea da idazteko, beste izen bat ipiniko diogu: Peio). Bueno, ba, Peiori azken guztiak berdintsuak iruditzen zaizkio. «The End» denak igualak. Aktore desberdinak antzeko eszenak antzezten.

Irakurleak jakin behar du Peioren lokalekoak BirHaize Flins bideoklubera joaten direla, hurbilen dagoena delako, eta komedia erromantikoen atalean begiratzen dutela, beti, zein film alokatuko duten, eta, beti, Ztik hasita, beherantz (nik zer dakit, bakoitzak bere maniak ditu). Hau da, kultuzko film arrarorik ez, mesedez, zertarako?

Baina, Peiok ez daki non-zer-nola alokatzen duten. Peiok ez daki ia ezer. Filmak igualtsu finitzen direla baino ez.

Gauzak horrela, bukaera ez da interesgarriena (narrazio honena ere ez; abisatuta). Peio nazkatzen hasita dago. Peiok beste zerbait nahi du. Gehiago. Hasieratik. Osorik!!! Oraingoz, ezin du ezer egin. Lanetik koadrilakoak baino ordu bi beranduago irteten da, eta, lokalera heltzen denean, zintaren hirulaurdenak pasatu dira jada. Gutxienez. Ez bada dagoeneko zinta osoa bukatu. Hori ere pasatu zaio Peiori.

Aldi baterako lan enpresa batekin du kontratua, egunean hamar orduz lan egiteko, diru apur baten truke. Autoari salda botatzeko gastatzen du gehiena. Kanuto eta zerbezetarako beste zati handi bat, eta asteburuko kimikarako justu-justu heltzen zaio. Eta gainera ez dio astirik uzten lagunekin kanuto batzuk lasai erretzeko; pelikulak osorik ikusteko.

Joder-tio-puta-mierda-no?

Ilunpetan sartzen da lokalera. Zaratarik txikiena moteldu guran ibiltzen da. Ematen dio ostiko zeozeri edo zapaltzen du batetakizer identifikatu gabea. «Ssssh!». Barkatu. Izkinaren baten esertzea lortzen du; batzuetan, ez beti. «Aupa…». Kexa lehor batek agintzen dio isiltzeko berehala, joder, ya, ez duzu ikusten filmaren momentu interesgarriena galduko dugula?

Peio gaixoa. Gure Peio. Oi, Peio, Peiooo… Ezin hitzik esan, ezin enteratu ezertaz, ezin konpartitu tarte bat lagunekin, ezin bizi baztertua sentitu gabe, ezin esan laster bukatzen zaiola zabor kontratu madarikatua, eta hobe horrela, ez baitauka esplotatzaile horiei ipurdia miazkatzen jarraitzeko batere asmorik. Ni de palo.

«Ikusi zenuen atzoko filma?». Gainera, lanera joan eta hori izan behar entzuten duen lehenengo gauza lankidearen ahotik. Peiok: «…» –ezetz esan nahi du horrek, baina isiltasunarekin–. Eta lankidea hasten zaio Peiori pelikula laostia izan zela kontatzen eta barrez lehertzekoa zela. «…» –ez zait interesatzen, alegia–. Bestea ez da enteratzen baina. Pazientzia. Lasai, azken eguna da. Egia! Azken eguna da!! «Aizu, zer izen du filmak?». Peiok langabearen lehen eguna horretarako erabiliko du, filma ikusteko. “Dos tontos muy tontos”. Oharra hartuta.

Iritsi da eguna. Lokalean bera bakarrik. Sofa osoa beretzat. Hautsontziak hutsik (zabor poltsak gero aterako ditu; gero). Mahai gainera atera ditu: BirHaize Flins bazkide txartel distiratsua; gusanitoak, bi pakete; doneteak, eta lagunik ez egun osoan; birra; metxeroa; papera; tabakoa; belar poltsa. Zinta atera du karkaxatik. Sartu bideo aparatuan. Plop! kanporatzen du trasteak zinta atzera, botaka, oka eginez bezala. Bigarrenean sartu da. Klausk. Play. Karrank. Bzzz …

Kredituak. Abisua. Ez pirateatzeko. Zelakoak irentsi behar. Enfin. Baina, Peiok erabakita dauka, oso-osorik ikusiko du zinta! Bere amaren loriagatik!!! Eta hiru euro ordaindu ditu, aizu… Oh, oh! Hastera doala! Txatxantxatxan… Itxaron!

(Pause) …

Peio, une honetan, mundu zabaleko izakirik boteretsuena sentitzen da.

Komunera berehala. Hustu du. Bueltan da. Salto sofara (play).

Ez! (Pause).

Kanutoa egingo du lehenago... Tira, badaki pantailara begira eta eskuei so egin gabe kanuto bat biltzen. (Play) Hor goaz…

Lilurarik handiena erakusten dute haren begiek. Harri eta zur geratu da, paralizatuta, zirrara betean. Eskuetan oraindik kanutoa biltzen hasteko duela ere ahaztu zaio. Ordu laurdenera-edo konturatu, bildu eta piztu. Plazera. Unibertsoko patxada zabalena…

Ordu betera-edo bigarren kanutoa bildu. Piztu. Barre algara betean dago orain Peio. «Ostia, zein ona dagoen Bartoloren belarra!». Filma ez, ezin kaskarragoa da. Baina, e! Harro dago Peio. Hasieratik ikusi du, eta badaki zertaz doan. Aspergarria dela? Eta, zer! Filmaren laburpena edonori kontatzeko kapaz da Peio.

Halako batean eztul egin du Peiok. Eztultul-tul-tul-tul!!! Ez da posible. Ezin liteke. Bai, ez dago zalantzarik. Aurretik ere ikusita dauka. Badaki nola bukatuko den. «The End» denak bezala. Haizea hartzera, hiru euro.

(Stop)

(Eject)

Kristina Fernandez Irudiak

kristina fernandez

BABESLEAK

Laguntzaileak:

orkli

 

Mesedez! Webgune honek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen. Informazio gehiago