Narrazioak

Irudiak: Kristina Fernandez
Irudiak:Kristina Fernandez
Irudiak:Kristina Fernandez
Luma berrien eleak 10.zenb.
Luma berrien eleak 10Zenb.
Irudiak:Kristina Fernandez
ZAZPIKA GARAren aldizkaria
ZAZPIKA GARAren aldizkaria
Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
 
Loreen artean 
        luma7_17
       
Bada lorategi bat distiratsua, eguraldi onak beti landareak loretan edukitzen dituena. Adi egonez gero, barre algara ezkutu bat entzun  daiteke lore artean. Han! Ume  bat saltoka! Ume ilehori irribarretsu bat da, saltari. Bere  burua loreen gainera botatzen du, behin eta berriro, petaloen itsasoan murgiltzeko,  eta, desagertzean entzuten dira barre algarak. Pozik dago.  Eguzkia ere bai, distiratsu.  Loreak ere bai, zabal-zabalik.

Bat-batean, ume ilehoriari  irribarrea ezabatu zaio ahotik, eta begirada goibeldu.  Zaldi bat ikusi du triste, handia, gurdi bati tiraka neka-neka eginda, buztinez goitik behera zikinduta. Begi negarberak ditu lurrera begira.  Umeari salto egiten jarraitzeko gogoa joan zaio, ezin du  gehiago barrerik egin. Zaldiarengana hurbilduz doa astiro, loreen artean bide eginez. Eskuaz lepoa laztandu  dio zaldiari ume ilehoriak, eta  zaldiak burua makurtu du,  fereka goxoak eskertuz. Buruak elkarrengandik hurbil  daude, eta bien kopetek elkar ukitu dute. Begiak itxi dituzte, lehendabizi umeak, gero zaldiak.

Hasperen bat elkarrekin.

Zaldiak, begiak ireki dituenean, hara! Kristalezko tantatxo bat dakusa ume ilehoriaren esku artean, tanta garden lodi borobil bat. Umeak  lore bat jaso eta bertan pausatu du tantatxoa, eta, apurka-apurka, urtu egin da petaloen gainean, eta... Hamaika koloreko ostadar bat!

Ostadarra goraka abiatu da  ziztu bizian, koloretsu zeru  oskarbian. Zaldiak gurdiko  loturak askatzen nabaritu ditu, astuntasuna soinetik kenduta, libre! Pozik, ume ilehoria bere gainera igo du, eta  galopean hasi dira, ostadarraren koloreen gainean gorantz, aske, irribarretsu, gero eta azkarrago, bihotzak  taupaka, danbaka, taupadanbaka, eta ostadarraren adarraren puntaren puntara iristean, ieup! Salto egin dute  biek airean, han goi-goitik,  begiak itxita eta irribarretsu,  beheraka beldurrik gabe, petaloen itsasoan murgiltzeko...

Orain, adi egonez gero, barre algara ezkutu bat entzun  daiteke berriro, eta baita irrintzi bat ere.

Ekaitz Goienetxea

Kristina Fernandez Irudiak

kristina fernandez

BABESLEAK

Laguntzaileak:

orkli

 

Mesedez! Webgune honek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen. Informazio gehiago