Narrazioak

  • BARANDIARAN MUNDUATE, Doltza " Hintzena" (Narrazioak)

    BARANDIARAN MUNDUATE, Doltza " Hintzena" Mugalari GARA 2007-2-27, 8 or. Goizero bezala, Patxi mutilzaharraren etxe aurretik igaro haiz eguneroko paseotxoa emateko asmoarekin. Gaur ordea, ezusteko batekin topo egin duk, zerbaitek eten dik hire pausoa. Begiak tinko jarri dituk atariko BH gorrian. Bat-batean begirada lausotu eta hire burua Tourmalet-eko gainean irudikatu duk, Bahamontes, Galdeano, Otano, Suarez eta Luis Perez-en alboan. Gogoan dituk urte zoragarri haiek...

  • BAZTARRIKA OTEGI, Unai " Bizitzaren usainak" (Narrazioak)

    BAZTARRIKA OTEGI, Unai " Bizitzaren usainak" 7k GARA ren aldizkaria zenb: 764, 24-25 or. Itxarongelako leihotik begira dago. Laino da kanpoan. Gelako argi zuriak kontraste egiten du kanpoko iluntasunarekin. Garhitzaileren batek gelako bazter batean utzitako ontziari lixiba usaina dario, eta giroa narrasten du. Korridoreetako argiak itzalita daude; alta, itxarongelari bizkar ematen kafe makinak bakarrik hausten du iluntze urduria. Erretzeari uzteko gonbita egiten dute horman han-hemenka itsatsitako kartelek.

  • BAZTARRIUKA OTEGI, Unai"Marrak" (Narrazioak)

     BAZTARRIUKA OTEGI, Unai"Marrak"  7K ALDIZKARIA Zenb: 811 , 20-21 or.Axota eskuan zutela aurkitu zuten poliziek. Lurrean zetzan, koadrozko pijama bat soinean, idaz-mahaiaren azpian gordean bezala. Ez zegoen bortxa arrastorik inon. Agortutako boligrafoak zientoka agertu ziren. Paperezko orriz betea zegoen gela. Ez zuten, ordea, idatzitako testurik aurkitu, guztiak marraturik baitzeuden; marratutako borobilak eta marratutako kaiolak. Ez zegoen heriotzaren arrazoia azaltzen zuen ezer. Kafe orduan, miaketa burutu zuten poliziek elkarri aitortu zioten inoiz ikusi zuten krimen eszenarik erogarriena zela.

  • BEGIRISTAIN AIZPURUA, Joxe"Argentinatik" (Narrazioak)

    BEGIRISTAIN AIZPURUA, Joxe"Argentinatik" Tandil, 1883ko Gabonak Ez zekinat karta hau ailegatuko zainan, baina gure etxekoandrearen anaia omen dena dinagu bisitan etxean, gizon ona ematen din eta hark bultzatu nain eskribitzera. Berak lagundu zidan karta egiten, baina badakin, ni oso abila ez naizelako, labur arituko naun, esan beharrekoa omen dun eta inporta duena. Hala zion Julianok. Gu ondo gauden. Pare bat hilabete izango ditun Bordelen Patagonia izeneko barkutzarrean sartu eta nik zer zekinat ba zenbat denbora itsasoan ibili, eta Argentinara ailegatu ginela.

  • BEGIRISTAIN AIZPURUA, Joxe"Motz"(Narrazioak)

    BEGIRISTAIN AIZPURUA, Joxe"Motz" 7k aldizkaria zenb.812, 26-27 or.Motz Jo eta bertan garbituko duela erabakita esnatu da izerdi patsetan. Kostatu zaio bere onera etortzea, nola arraio den posible, garai hartako kontuak ibili izana buruan jira-bira ametsetan. Nahita ere idazten asmatuko ez lukeen detaile txikienez bizi izan du amesgaiztoa. Gainera, oso denbora laburrean izan da guztia: komuneko buelta egin eta artean ordubete behinik lo segi zezakeela pentsatuz oheratu da, elizako kanpaiek goizeko zortziak jotzen zituzten bitartean, eta, zortziak eta laurden dira izututa ohetik jaiki denean.

  • BEGIRISTAIN AIZPURUA, Joxe"Zapata estuak" (Narrazioak)

    BEGIRISTAIN AIZPURUA, Joxe"Zapata estuak" Inoiz baino gehiago eta sakonago egin dut lo. Gainera, gaurko hitzaldia, prestatuta bakarrik ez, buruz ikasia ere badut hitzez hitz. Behin hizketan hasi orduko, bat-batean nahi adina aldaketa egiteko ausardia ere izan dezaket. Gaia niri, berez sortua balitzait bezala bizi dut. Joan zen hilabetean Londresen erositako zapata berriak jantziko ditut gaur. Dotore janztea tokatzen denerako erosiak. Gaur da, beraz, horiek estreinatzeko aukerarik aproposena.

  • BERGARETXE MUGURUZA, Gorka "Kalkidan"

    BERGARETXE MUGURUZA, Gorka "Kalkidan" K7 Aldizkaria . Zenb: 809, 26-27 orKALKIDAN Etiopiako iparraldean, Eritreako mugatik hurbil dagoen Adygat hiria bisitatzen bazabiltza, beste edozein turistak egingo lukeen bezala, erdialdeko merkatua ikustera joango zara. Bertan, iskin batean, zutik oihuka ari den gizon batek atentzioa deituko dizu ziurrenik. Hagin gutxi dituen gizona, argala etiopiar gehienak bezala, ziurrenik zu baino altuagoa, ile kizkur luze narras baten jabe eta gorrotoz beteriko begirada duena.

  • BUTRON KAMIRUAGA, Gotzone"Gorte kaleko postaria"

    BUTRON KAMIRUAGA, Gotzone"Gorte kaleko postaria" ZAZPIKA GARAren aldizkaria 1223zk 16-17or. Alaiago dago Abel azkenaldian. Lehenen heltzen da postetxe bulegora, egunero-egunero. Lankideek burla pitin bat egiten diote, ea lana bera duen gus- tuko ala zerbitzuaren erabiltzaileek eguna pozten dioten, ea oraingo kaleko bizikideak lehengoak baino ale- geragoak diren eta umore ona kutsatu dioten. Isekak iseka, ez da haserretzen.

  • CAMINOS IKAZURIAGA,Haizea "Gutuna" (Narrazioak)

    CAMINOS IKAZURIAGA,Haizea "Gutuna" Hogei urte pasatu dira Portugaldik, Euskal Herrira alde egin nuenetik eta desagertu nintzen egunean bertan hildakotzat jo ninduzun. Umezurztegiko haur denen sendiak ezagutzeko aukera izan nuen baina sekula ez nirea. Sekula ez zenidan ezer aitatu. Gorroto nuen nire burua inork maite ez ninduelako. Bakardadean negarrez pasatu nituen urteak, labana bat sehaskako burkoaren azpian loak hartzen ninduelarik, zainak mozteko behar nuen adorea ilunetan lortuko ote nuen itxaropenez. Baina hurrengo goizean begiak ireki eta pareta biluzi eta arrailduen artean esnatzen nintzen beti, zure agindupean.

  • CAMINOS IKAZURIAGA,Haizea "Zapata dantza" (Narrazioak)

    CAMINOS IKAZURIAGA,Haizea "Zapata dantza" Mugalari.GARA , 2010-5-14, 59 or.Txalo hotsa. Etenunea. Txaloa. Orpoketa geldiezina. Oholtza gainetik azkeneko zokoraino heltzen den zapaten oihartzun gorgarria. Begirada zurruna, tinkoa, begiak kliskatzeko ere astirik gabea. Betozkoa zimurtuz, kopetilun azaldu da, flamenkoa artedun dantzaldia dela sinetsarazteko, emakume urde bizarduna.

  • CAMINOS IKAZURIAGA,Haizea "Zilar-ezteiak" (Narrazioak)

    CAMINOS IKAZURIAGA,Haizea "Zilar-ezteiak" Luma berrien eleak 8 Zenb. 26 or. Desagertu da egun hauetan haize jelatuak sudurzuloetan iltzatu izan didan garagar usaina. Sumendiaren magalean ezkutatzen den gaztelutik ikusten nuen erdi aroko hiri grisa, gorituta jaiki zen azken egunean. Zure ondoan esnatu nintzen azken egunean.

  • CARRASCOSA ,Eli "Gaurko lehen bezeroa"

    CARRASCOSA ,Eli "Gaurko lehen bezeroa" ZAZPIKA GARAren aldizkaria 1018zk 28-29or. Iragarpenek ez dute asmatu oraingoan ere; sargoriak zanpatu du eguna goizean goizetik eta narrasti bihurtu
    ditu ibiltari guztiak...

  • CARRASCOSA VACAS,Eli " Paper zuria" (Narrazioak)

    CARRASCOSA VACAS,Eli " Paper zuria" ZAZPIKA GARAren aldizkaria 963zk.28-29or.Zerbait igarri du besoan. Autobusean doa, irratia lagun, buruz dakien paisaiari begira eta erreparatu gabe. Eta tupustean zerbait sumatu du. Hasieran ez du ikusi, beix koloreko jakan mimetizatu baitzaio...

  • DE ARBINA BERASATEGI, Gure Lopez"Amua irentsi, badaezpada"

    DE ARBINA BERASATEGI, Gure Lopez,"Amua irentsi, badaezpada" ZAZPIKA GARAren aldizkaria 1122zk 14-15or. Goizean goiz, arrandegira sartu eta hiru lagunek protokoloak betetzeko egina zuten ilara luzean azkena jarri naiz. Erakusleihoaz kanpora, pareko zuhaitzari lotuta zain zegoen txakur txiki bati begira, neure burua bisigu biren ondoan ikusi dut kristalean erdi islaturik...

  • DE ARBINA, Gure Lopez "Esperantzaz"

    DE ARBINA, Gure Lopez "Esperantzaz" ZAZPIKA GARAren aldizkaria 1179zk 22-23or. Karlos jauna: Barkatuko didazu atrebentzia. Duda- mudatan ibili naiz, eta azkenean, idaztea erabaki dut. Gure familiaren lagun bat Vanera joatekoa da datorren astean eta hark bidaliko dizu gutuna Tur- kiatik. Aitari baimena eskatu diot eta ados dago...

  • DE MATA ARAGONES, Adriano "Ameriketan artzain" (Narrazioak)

    DE MATA ARAGONES, Adriano "Ameriketan artzain" Luma Berrien Aztarnak 7K GARAren aldizkaria, 755 zk. 2013-07-14, 26-27or.Aspalditik nabil zuri idatzi guran. Nik baino hobeto dakizu, ostera, zelakoa den herrialde arrotz batera ailegatu eta bizirauteko egin beharrekoak egitea; eta kontuak horrela, aurki, etxekoei idaztea are gaitzagoa izaten dela.

  • DE MATA ARAGONES, Adriano "Dana eman biar yako matte dan azkatasunari" (Narrazioak)

    DE MATA ARAGONES, Adriano "Dana eman biar yako matte dan azkatasunari" Luma berrien eleak.Zenb:10, 2012, 11.or.Zeure buruari galdetuko deutsazu zertako idazten deutsudazan berbok. Bada, ene gutun au topeteko zoria euki badozu, bejondeizula. Errazoimena ta Jaungoiko Onaren guraria fanatismoari gallendu jakozan señale. Ez dakit noiz, ez dakit non, ezta zer ego eretan be leiduko dozun ene gutuna, leiduko dozunik be.

  • DE MATA ARAGONES, Adriano "Isiltasunaren zaindaria" (Narrazioak)

    DE MATA ARAGONES, Adriano "Isiltasunaren zaindaria" Luma berrien eleak Zenb:10, 2012 , 12-13 or.
  • DE MATA ARAGONES, Adriano "Regnum Navarrae, 2012 A.D."

    DE MATA ARAGONES, Adriano "Regnum Navarrae, 2012 A.D."  Luma Berrien Aztarnak 7K GARAren aldizkaria, 711 zk. 2012-09-9, 26-27or.

  • DE MATA ARAGONES, Adriano" Egun arrunta edo..." (Narrazioak)

    DE MATA ARAGONES, Adriano" Egun arrunta edo..." Luma berrien eleak zenb: 11, 8-9 or.Esnatu zenean ez zuen esnerik kaferako, Nola zen posible? Aurreko egunean litro bat esne erosi zuen. Baina aurreko eguna osteguna izan zenik ez zuen kontuan hartzen Eñautek. Eta egunak gaua ekarri zuela; eta apiril hasierako ostegun gauak, Gasteizen, Lizarrako astelehen gauak edo Baigorriko astearte gauak ez bezalakoak direla. Bestalde, ahaztua zuen unibertsitateko ikasle hatekin biziz gero ez dela hain bitxia ostegun arratsaldean erositako esnea, eta jakiak oro har., ostiral goizean leku berean ez egotea. Edo, are, inon ez egotea.

BABESLEAK

Laguntzaileak:

orkli