Narrazioak

  • RUIZ SARRIAS, Odei" 3,4 edo 5"(Narrazioak)

    RUIZ SARRIAS, Odei" 3,4 edo 5" ZAZPIKA GARAren aldizkaria 864zk.24-25or. Meatzetako hauts pozoitsuen artean pasatutako haurtzaroagatik zuten azala hain urratua, halere ez ziren gurasoen etsipen erlijiosoan abaildu, haren aurka oldartu ziren ameslarien era lañoan. «Ke gandorretan ezkutatu den ortzi urdina baino honatago kausitzen da paradisua», esan ohi zioten elkarri...

  • RUIZ SARRIAS, Odei" Matriuska" (Narrazioak)

    RUIZ SARRIAS, Odei" Matriuska" ZAZPIKA GARAren aldizkaria 916zk.32-33or.Leihoko kristalak izotzezkoa dirudi ukimenean. Anak eskuaz marraturiko zirkuluetan desegin du gandua. Begiratu du zuloan zehar eta ikusi ditu lehenbiziko maluta dantzariak jausten “Txaikovski” konfiteri atarian. Klikklak, klik-klak, klik-klak, eragin dio manibelari eta metalezko malko jauzkariak urburu fantastikoetatik jaio dira, maitagarriaren ballet mugimenduaz miniaturazko San Petersburgo hiria biziaraziz.

  • SANTAMARIA ANDONEGI, Tessa " Mendekua"

    SANTAMARIA ANDONEGI, Tessa "Mendekua" ZAZPIKA GARAren aldizkaria 1019zk 28-29or. Esaten dute denok bizitza honetara misio bat betetzera etorri garela. Nik aurkitu dut nirea, zure bizitza infernu bilakatu, zuk nirea jasanezin bihurtu duzun bezala...

  • SANTIAGO ARIZAGA,Mikel "Amildegia zeharkatu,ezin" (Narrazioak)

    SANTIAGO ARIZAGA,Mikel "Amildegia zeharkatu,ezin" Mugalari.  GARA 2006-2-29 8.or. Inoiz irakurriko ez duzula dakidan arren, ez zait erraza gertatzen zuri idaztea. Hala ere, egin behar dudala sentitzen dut, honek askatuko bainau, ziurrenik, barru-barruan daramadan pisu astun honetatik. Egian esan, benetako askatasuna hitz hauek irakurriko bazenitu lortuko nukeela iruditzen zait, baina badakizu, koldarra denak bizitza guztia pasatzen duela beldurrak jota, benetan bizi gabe...

  • SARASUA LASCARAY, Maddi"Ardi euskaldun baten historiak"

    SARASUA LASCARAY, Maddi"Ardi euskaldun baten historiak"  ZAZPIKA GARAren aldizkaria 1126zk 16-17or. Mo ondoko pentzeko behiak eman dit ideia, hark memoriak idatzi omen zituen, eta nik ere idatzi nahiko nuke zer edo zer. Ardi gaztea naiz eta ez ditut Mok bezainbat istorio bizi izan, baina idatziko ditut egunean lauzpabost lerro, beste ardiak jaten dauden bitartean, pentze zolako harri azpian gordeko ditudan paper hauetan, noizbait irakurriko dituzuenontzat...

  • SEGARRA BASTERRE, Iraitz"Azpiko errota"

    SEGARRA BASTERRE, Iraitz"Azpiko errota" ZAZPIKA GARAren aldizkaria 1173zk 14-15or. Egunsentiaren lehen errainuak. Obrako beharginak ez dira oraindik iritsi. Garabi erraldoiaren ingerada metalikoa Azpiko Errotako eraikin zaharraren on- doan ageri da, mehatxari. Eraiste bola bere beso lu- zetik zintzilik, haizearen menera kulunkan, Damoklesen ezpata esferikoa bailitzan...

  • SOLABARRIETA BADIOLA, Miren Jone"Zapatak noiz erantziko" (Narrazioak)

    -Benetan diotsut andrea, etxeko zapatilekin zabiltzala pentsatuko duzu uneoro. Erantzi ere ez dituzu egin nahiko! Horixe baino ez dut gogoan, oinetakook noiz erantziko desiratzen nago… Orpo biak odol gorritan dauzkat, eta eskumakoan gainera ukabila besteko baba atera zait..

  • SOLABARRIETA BADIOLA,Miren Ione"Horoskopoa"(Narrazioak)

    SOLABARRIETA BADIOLA,Miren Ione"Horoskopoa"ZAZPIKA GARAren aldizkaria 655zk. 2011-8-7, 26-27 or.Udaberriko goiz eder bateko zortziak eta hogei pasatxo dira. Agian kasualitatea baino ez den arren, emakume izeneko kafetegi batean, Maddi-n, hiru andrazko, lagunak, kafesnea hartzen ari dira:

  • TELLERIA MUJIKA, Amaia" Odol hotzekoak" (Narrazioak)

    TELLERIA MUJIKA, Amaia" Odol hotzekoak"ZAZPIKA GARAren aldizkaria 966zk.28-29or.Jakina da sugegorriek maite dutela eguzkitan egotea. Topatzen dute txoko bat, jartzen dira bertan geldigeldi, eta halaxe egoten dira suge arrek paella prest dagoela esaten dieten arte. Sugegorri on guztiek bezala, Terek ere ezkata distiratsuak erakutsi nahi ditu uda aurretik, errekaduak egitean edo jai eguerdiko txuria hartzean...

  • TELLERIA MUJIKA,Amaia" Uda gau bateko ametsa?"

    TELLERIA MUJIKA,Amaia" Uda gau bateko ametsa?"ZAZPIKA GARAren aldizkaria 1016zk 28-29or.Bizilaguna esekitako arropa jasotzen hastearekin batera heldu zaio Nagoreri laguna atari parera. Ez du tinbrerik erantzun eta etxea inguratu du lagunak, gora begira. Gurasoekin afaltzen ari da, balkoian...

  • UGARTE Arantzazu "Olatuek gazitutako ametsetan blai"

    UGARTE Arantzazu "Olatuek gazitutako ametsetan blai"  ZAZPIKA GARAren aldizkaria 1123zk 14-15or. Amore eman duzu, Abdul, arraioa!– Hakimek ezin zituen begiak bere lagunaren gainetik kendu. Beldurraren ispilu bilakatu zitzaizkion begi lausotuak, eta malko otzan batek ihes egin zion masailetik behera. Inork ez zion malko hori lehortuko, ordea; itsasoaren gazitasunean galtzera zihoan...

  • UGARTE ZUBIA, Aran "Amaren dantza"

    UGARTE ZUBIA, Aran "Amaren dantza" ZAZPIKA GARAren aldizkaria 1176zk 16-17or. - Denbora agortzen ari zait, Leire. - Baina ama, –kafe-katilu hutsak baztertu eta eskuak heldu nizkion– arriskutsua izan daiteke. Hegaldiak agian ez dizu onik egingo. - Ez daukat horren beldurrik. Eta nirekin eraman nahi zaitut. - Ez dakit ama, ez da hain erraza... Imanoli estudioan lana pilatuko zaio. - Aste bat besterik ez da, laztana. Moldatuko da...

  • ULAZIA AGIRRE Ehari "Ametsen paradisutik"(Narrazioak)

    ULAZIA AGIRRE Ehari "Ametsen paradisutik" 7K ALDIZKARIA Zenb: 815, 26-27 0r.Hor zaude. Iritsia zara azkenean. Joan nintzenetik hartzak neguan kobazuloetan gordetzen diren bezala ezkutatuta egon zara zure baitan, mundutik isolatzeko zure izanari griltzarrapoa botata. Harrezkero, biluztu dira zuhaitzak, loratu bazterrak, eguzkiak idortu ditu baratzak eta arropa koloretsu apainez jantzi dira mendiak... Baina zuk preso jarraitu duzu.

  • ULAZIA AGIRRE,Ehari" Zoriontasun kimuak"(Narrazioak)

    ULAZIA AGIRRE,Ehari" Zoriontasun kimuak" ZAZPIKA GARAren aldizkaria 869zk.22-23or.Zoriontasun kimuak Ohetik jaiki eta leihoa zabaldu duenean euririk egin nahi ez zuela ikusi du, zerua estaltzen zuten laino beltzen mehatxuari muzin eginez. Bere aldarte makurra bezala, azken boladan triste dago eguraldia.

  • URBIETA ARANZASTI,Arantza " Bost minutu" (Narrazioak)

    URBIETA ARANZASTI,Arantza " Bost minutu" Luma berrien eleak 2005, 3 zenb. 12-13 or. Metroa berandu zetorren. Xan Martingo geltoki heze eta ilunean bakarrik. Eskumuturreko ordularian hamarrak eta hamar. Carlak, noizbehinka, eskubikoari ere erreparatzen zion. Ez zuen argi gorririk erakusten. Isilik zegoen; lasaitasunaren seinale. Puntako teknologia eskumuturrean lotua. Beste pultsera Andresek zeukan, bere senarrak, atzo goizean, aterpetxetik atera aurretik, kentzen saiatu zena.

  • URBIETA ARANZASTI,Arantza" Anatomiazko lezioa"(Narrazioak)

    URBIETA ARANZASTI,Arantza" Anatomiazko lezioa" Luma berrien eleak 2005, 21-22 or. Zazpi bat ordu, besterik ez. Everesteko oinarrizko kanpamendua gertu dugu. Gibelean utzi dut hoteleko logela. Lehenik eta behin, ibaia gurutzatu behar. Eta zubirik ez. Azken egunetako eguzkiak goialdeko elurrak urtu ditu eta orain ura korrika dator, Sikim ibaian behera, ziztu batean, justu-justu zirauten zubi kaxkarrak eta guzti eraitsiaz.

  • URIARTE ATXIKALLENDE,Alex" Ze, itzuliko zara, ezta?"

    URIARTE ATXIKALLENDE,Alex" Ze, itzuliko zara, ezta? ZAZPIKA GARAren aldizkaria 1014zk 28-29or.Zure logelako leihotik idazten dizut. Utzi zenuen bezala, itzultzean aurkituko duzun bezala. Tira, orain trasteleku itxura hartu du eta zurekin mintzatzeko baino ez dugu erabiltzen...

  • URKIZA LEKUE, Lauri " Espirala" (Narrazioak)

    URKIZA LEKUE, Lauri " Espirala" 7K Aldizkaria zenb: 807 , 22-23 or. Espirala ¡Se morirá usted, sí, se morirá, aunque no lo quiera; se morirá usted y se morirán todos los que lean mi historia, todos, todos, todos sin quedar uno! ¡Entes de ficción como yo… Miguel Unamuno Aspergarrirantz jotzen duen arratsalde tarte honetan, kafetegira sartu da gizona. Gabana kendu eta pertxa batetan izeiz, hotzetik babesten duen berokia erantziz, barrara abitu da. - Hutsa mesedez. Bitartean gizonak erlojuari begiratu dio.

  • URKIZA LEKUE,Lauri " Sutan"

    URKIZA LEKUE,Lauri " Sutan" ZAZPIKA GARAren aldizkaria 865zk.20-21or.  Ze eternitate eta ze demonio! Orain –nahi eta nahi ez– popako zulotik bada ere, teknologia berriak sartuko dizkigute. Kontratuan jartzen ez zuen arren. Azkenaldi honetan nahasten joan dira kontuak. Konplikatu egin da merezimenduak lortzeko merituen neurria. Eternitatea eta enparauok... aspertuta naukate! Ez zidaten kontatu infernurako oposizioak gaindituta ere, gerora, zikloak aldatzen doazela, eta birziklatzen joan beharko nuenik. Inork ez zidan abisatu...

  • USANDIZAGA MANTEROLA, Miren" Ametsa" (Narrazioak)

    USANDIZAGA MANTEROLA, Miren" Ametsa" 7K ALDIZKARIA .Zenb: 760, 28-29 or.

BABESLEAK

Laguntzaileak:

orkli