Irudia: Kristina Fernandez |
RASHID
Rashiden eskuak handiak ziren. Handiak eta marmola bezaingo gorrak, baina eztiki ferekatzen zituzten Aisharen masailak, begien aitzinetik erortzen zitzaizkion ile xerloak orraztuz. Noizean behin, atzamar puntak neskaren ahoan sartzera ausartzen zen eta honek ezpain mamitsuen umeltasuna mutilaren hatzetan sustraitu zedin uzten zuen. Batzuetan, mihia lagun, bere egiten zituen Rashiden hatz-markak, atzamarrak banan-banan miazkatuz. Gero, hatzak heze zituela, neskaren bisaia poliki-poliki zeharkatzen zuen mutilak, eta handik, beherako bidexka hartzen zuen. Lepoan gelditzen zen lehenik. Behatzak nahikoa ez, eta ahoa ere eramaten zuen Aisharen idunera. Desiraren danbatekoak neskaren gorputza bortizki tenkatzen zuen Rashiden arnas Indartsua belarrondoan sentitzen zuen bakoitzean. Deskarga horrek garondoko bilo txikiak zut jartzen zizkion, eta ditiburuak gogortu, sabelaldeko berotasunean amatatu baino lehen. Neska gaztearen zirrara nabaritzean, mutilak koskada tipia eman ohi zion belarriko gingilean. Aishak, ezpainetan irribarre maltzurra marraztuta zuela, burua atzeratu eta Rashiden aho lotsagabea bultzadatxo batez aldentzen zuen orduan. Istant labur batean elkarri so gelditzen ziren gero. Begiz begi. Bizpahiru segundo besterik ez ziren; nahikoa, alta, bata bestearen begi-nini ubeletan galtzeko, bestearen bisaiaren ñabardura tipietan nahiaren garra topatzeko. Rashiden aurpegia zuri-beltzean dakusa Aishak. Beltzak eta sugartsuak lehen, mutilaren begiek argazki txar baten leiho mortutik egiten diote so orain. Zaharragoa dirudi. Sudur azpian harroxko hazi den bibote beltza izanen da,edo txima luze eta orraztu gabeak. Aishari zaila egiten zaio bere mutil-lagunaren izaera alaia potret horren ertzen artean aurkitzea. «Non zaude, Rashid?».Al-Kilidar burdindegiko biltegia txikia zen, eta iluna. Eta zikin zegoen beti. Baina Aisha eta Rashiden beharretarako ezin hobea zen. Leku sekretua, herriko jendearen begiradengandik at. Euren lekua. Dendako giltzak, Rashidek aitari deskuiduan hartutakoak, lurrean zehar bilatu behar izaten zituzten beti; muxuen, laztanen eta besarkaden zurrunbiloan arroparekin batera desagertzen baitziren. Baina giltzak bakarrik ez, dena desagertzen zen: burdindegia, karrika, bizilagunak... mundu osoa zulotik behera joaten zen, mementoko berotasunaren Indarrak bultzatuta. Rashid, gogotsu, beti izaten zen arropa eranzten lehena. Azkar egiten zuen, zapatiletako lokarriak askatzeko astirik ere izan gabe. Arreta handia jartzen zuen, ordea, neskari beloa kentzen eta apal baten gainean uzten, izar formadun torlojuen eta 15eko iltzeen artean. Zeta oihala puskatzeko beldurra balu bezala, mutilak hashmi-a eranzten zion ondoren, irribarrez jarraitzen zuen Aishari. Neskak berak kendu ohi zuen soineko azpiko elastikoa, bular leun eta beltzaranak agerian utziz. Elkarren aitzinean biluztu ziren lehenbiziko aldian, Aishak lotsa sentitu zuen bat-batean, eta besoekin estaltzeko keinua egin zuen, baina Rashidek ez zion utzi. «Gustuko ditut zure titiak. Melokotoi umoak dirudite. Eta ditiburuak, berriz, kafe-aleak». Aishak zapladatxoa eman zion besoan mutilari, putz egiten zuen bitartean. «Bizitza osoan esan dizkidazun hitz eder bakarrak horiek izate ere... zu bai tipo zakarra!». Barre egin zuen gero, buruarekin ezetz egiten zuen bitartean, eta pot eman zion lagunari ezpainetan. Pot laburra, lagunartekoa kasik, baina aurreko guztiak baino gehiago esan nahi zuena.
Ukabilkadak beheko ezpainean min zorrotza eragin dio eta, gero, kokotsean zehar barreiatzen zaion bero sarkorra. Zauritik darion odola da. Tanta gorriak ikusi ditu elastiko urratuaren gainean banan-banan erortzen, tap-tap-tap. «Rashid Al-Kilidar, puta zikin hori! Non dago? Etxean gordetzen al duzu?Terrorista baten konplize izan nahi duzu? Badakizu zer egiten dugun terrorista zerri horien lagun direnekin?». Begi ubelduak nekez altxatu eta, laino artean, soldaduaren borra ikusi du Aishak, konortea berriz galdu baino lehen.
Burdindegian etzanda, sexu-jokoen euforiaren ostean, Rashiden bularreko kizkur beltzekin jostatu ohi zen Aisha oharkabean. Saihetsen marka guztiak hatz-puntarekin zeharkatzen zituen. «Argalegi zaude. Zirritan gabiltzan bakoitzean krask egingo duzun beldur naiz». «Zaude isilik. Ez nago argalegi; sasoiko nago. Behin baino gehiagotan ikusi nauzu, amerikarrei harriak botatzen. Sadr osoko neskak inbidiak jota daude, ni bezalako gizon puskarekin nobiotan zabiltzalako». Tamaina ezberdinetako erreminta eta sarrailen artean, elkarrizketa hutsalek arratsaldeko orenak betetzen zituzten, Rashidek lo hartzen zuen arte. Nahiz eta lotarako gogorik ez izan, Aishak ere begiak ixten zituen, mutil-lagunaren burua altzoan zuela.
Hankartetik bururaino hedatzen den oinazeak ez dio ulertzen uzten. Bulkada etengabeen erritmora, malko bat irristatzen zaio masailean behera bortxatzailearen pelbisaren kolpe bakoitzarekin. «Man, these iraqian sluts are really tight!», esan du soldadu batek. «Yeah. These bitches are as horny as hell. How do I taste, you terrorist trash?», erantzun dio neskaren gibelean zabuka dabilenak. Baina oinazeak ez dio ulertzen uzten. Buruz behera mantentzen dute, sudurra mahaiaren kontra estututa. Rashiden argazkia ikusi du aldamenean, baina desagertuz doa, apika. Malkoen artean dena laino bihurtu da. Bere mutilaren begi ubelak ere ezin ditu antzeman jada. Kostatzen zaio bere irudia gogoan mantentzea. Esku handiekin akordatzen da soilik. Esku handiak, eta marmola bezain gogorrak.