Binbilinbordarako bidea
Binbilinbordarako bidean ez dago ezer. Kasik. Harri koxkorrez egindako bidastia, larreak bi aldeetara eta norabidea markatzen duen gezi itxurako kartel txikia baino ez: “Binbilinborda, 4 Km”.
Seinale-fabrikatik atera zuten egunetik bertatik, Pariserako bidea, edo Londresekoa, edo New Yorkekoa seinalatzearekin amestu zuen karteltxoak. Baina ez. “Binbilinborda bezalako herrixka ezdeusa eta zozoa tokatu behar”.
Urteak zeramatzan paraje mortu horretan, lantzean behin igarotzen ziren autoei Binbilinbordarako bidea umilki erakusten. Baina nazkatu zen. Bere patuaren kontra borroka egitea otu zitzaion. Erreboltari izan. Matxino. Sistemaren aurka oldartutako proletarioa.
Eta geziari buelta eman zion.
“Ja! Orain Binbilinbordara doazen guztiak bertze norabaitera bideratuko ditut”, pentsatu zuen gezidun karteltxoak. Eta seinalatzen zuen tokia zein izango ote zen amesten eman zituen hurrengo egunak.
Handik gutxira, artzain bi pasatu ziren, artaldearekin. Biak ala biak, karteltxoaren erruz, okerreko bidetik abiatu ziren.
Artzainen atzetik, hiru familia auto-karabana batean. Eta hauek ere artzainen bidea hartu zuten.
Zortzi mendizale gero, eta, horiekin batera, saltzaile ibiltariak.
Eta jubilatuz betetako autobusak.
Eta postariak, suhiltzaileak eta medikuak.
Eta Bortollini Zirku Mundiala.
Guztiak bide okerretik abiatu ziren, gezidun kartelaren erruz.
Den-denak bildu ziren karteltxotik lau kilometrora zegoen paraje ezezagun horretan. Oso toki atsegina begitandu zitzaien. Horren atsegina, ezen bertan geratzea erabaki zuten. Eta bizileku berriari Binbilinborda izena eman zioten.