Herrixka batean bizi zarenean ez duzu pentsatzen euskaraz egin nahi duzun edo ez, gehienek hala egiten dute eta zeuk ere bai, horixe da naturala. Hiri batean bizi zarenean, aldiz, aldatu egiten da kontua, gazteleraz hitz egiten dute gehienek, batez ere nerabeek. Eta zuk, igoal, hamabost urte dituzu eta atsegin duzu euskara, zeure izatea baita, txikitatik bizi izan zara euskaraz, hala ikasi duzu eskolan, etxean ere egiten duzu euskaraz gurasoekin, neba-arrebekin...
|
|
Sortu Tamaina Deskargak |
2016-03-03 318.19 KB 566 |