Iratzargailuak jo baino lehen esnatu da. Egonezinak itzartu arazi du, haur bat eguberri egunean bezala. Jaiki eta patxadaz gosaldu du lehenik: kafe beroa eta bi madalena. Gero dutxatu egin da. Patxada ederrean hori ere. Larruazala zimurtuta duela irten da dutxatik. Toailaz bildu du ilea eta beste toaila batez estali du gorputza. Bakarrik dago etxean, baina hotz egiten du...
Sortu Tamaina Deskargak
2016-03-03 1.02 MB 484
ZUBELDIA DE ESTEBAN,Leire"Zuhaitzaren adarrak" HOT
Zuhaitz batekin alderatu zuen Joan Mari Irigoien idazle altzatarrak orbetarren trilogia: “Bestea da mundua”lehen liburuan Orbe familiaren hastapenak kontatu zituen, sustraiak, beraz; “Haragiaren gauak eta egunak”bigarren liburuan, Nazario eta Reginaren familiaren garapenaren berri eman zigun, enborra, hortaz; eta honenbestez, “Norbere bidean”eleberriak zuhaitzaren adarrak irudikatzen ditu, Orbe familiaren azkena. Hala entzun diogu egileari:..
Sortu Tamaina Deskargak
2016-03-03 474.03 KB 544
ZUBELDIA DE ESTEBAN,Leire"Amaieratik hasierarako bidea" HOT
«Deus ez da amaitzen nork bere barruan hala sentitzen duen arte». Hori irakurri zuen “Deception Island”ipuineko protagonistak film baten kartelean. Bere bikote harremana amaituta zegoela sentitu zuen, mutil-lagunak Patagoniara eta Deception Island-era prestatutako bidaiari uko egin, eta K2-ra espedizioan joan zenean. Gaur, berriro sentipen bera loratu zaio Aneri bulegoan dei bat jaso duenean: Asier, biriketako edemak jota dago K2-n, 7.000 metrotik gora eta oxigenorik gabe. Anek IrunĚeko ospitalean egiten du lan...
Sortu Tamaina Deskargak
2016-03-03 484.8 KB 548
ZUBELDIA DE ESTEBAN,Leire"Epaltzaren irakaspena" HOT
Noan aitorpen batekin hastera: gure historiaz ezer gutxi dakidala jabetu naiz. Deskubritu dut, Nafarroako Erresuma ez zela 1512. urtean gertatutako konkistarekin bukatu; konturatu naiz, euskaldunok inoiz izan dugun estatu bakarraren historia Noaingo bataila eta Amaiurko gaztelua baino zerbait gehiago dela. Maiz hitz egiten dugu gure historiaz, baina ezer gutxi dakigu. Hipotesi horretatik abiatu zen Aingeru Epaltza Erresuma eta Fedea trilogia idazterakoan...
Sortu Tamaina Deskargak
2016-03-03 83.47 KB 516
ZUBELDIA DE ESTEBAN,Leire"Gezurrak Marina Suredari" HOT
«Adiskideen arteko laztan zuhur hura egin beharrean besarkada bat eman balio, batak bestearen gorputzaren usaina sentituz, ‘I-won’t-forget-you’ kriptiko hura esan beharrean ‘I-love-you’ garbi bat esan izan balu, euren arteko istorioa oso bestelakoa izango zatekeen». Baina Marina Sureda eta Fran Etxeberriak soilik begiradaz muxukatu zuten elkar. Biek irakurri zuten «maite zaitut» aurrean zituzten begietan. Hala ere ez zioten elkarri maitasunik aitortu...
Sortu Tamaina Deskargak
2016-03-03 83.16 KB 583
ZUBELDIA DE ESTEBAN,Leire"Postalen erroetaraino" HOT
Protesta ekintza baten argazkia ateratzerakoan, argazkilariak objektiboa non kokatu erabaki behar izaten du. Ez da erabaki hutsala, klisk egiterakoan bere ikuspuntuaren berri ematen baitu. Antzeko erabakia hartu behar izan du Gotzon Barandiaranek “Errotik”eleberria idazteko garaian. Argi utzi du bere ikuspuntua zein den: Bilboko Euskalduna ontziolako langileen aldean jarri da, 80ko hamarkadan bizi izan zuten egoeraren argazkia ateratzeko. Idazlea libre da garai horretako bere ikuspegia adierazteko...
nteres handiz irakurri dut “Arimen maisua” eleberriko gibel solasa. Olivier Philipponnat eta Patrick Lienhardt Irene Némirovskyren biografoek esku artean dugun eleberri hau egilearen literaturan kokatzen laguntzen dute. “Arimen maisua” liburuan agertzen diren ezaugarriak jatorri ukrainarreko idazlearen obraren ezaugarriak dira...
Elurraren bakea eta suaren garra nahasten dira “Elurra sutan” eleberrian. Izenburuak aditzera ematen duen moduan, sinbolismoz eta ideia moralez betetako istorioa kontatu digu Juan Kruz Igerabide adunarrak. Haur literaturan ibilbide oparoa egin badu ere, helduentzako idatzi duen bigarren eleberria da hau. 2005. urtean argitaratu zuen lehena: “Hauts bihurtu zineten”. Trantsizio garaian kokatutako istorioa idatzi zuen orduan. Hain garai labainkor eta nahasian bide baten bila zebiltzan pertsonaiak sortu zituen...
Gaur ere ez du etxean lo egin. Gauez lan egiten duen enegarren aldia da. Gehiegi, begiondorik gabe etxeratzeko. Sinesten jarraitu nahi du, baina senak ez dio uzten. Lanera garaiz iritsi eta lasai ibili nahi badu, berehala jaiki beharra dauka. Nahiago du ordea, gosariari muzin egin, eta Markelek desegin gabe utzi duen ohe zatiari begira geratu, bost minutuz bada ere. Pentsatzen zuen bezala, mugikorrak jo du...
Abuztuan hil zenetik hona, lagun askok omendu nahi izan dute Karmele Igartua, besteak beste, MUGALARIko kolaboratzaile ere bazena. Bihar, Idazle Eskolak antolatuta, omenaldia eskainiko zaio Bergarako UNEDen. Ekitaldian, beste ekintza askorean artean, bere bi poema liburuetako olerkiak irakurriko dituzte. Honako hau Tere Irastortzaren omenaldia da...