Gai sozialak ditu gogoko idazle barakaldarrak. Haur literatura landu duenean eguneroko egoerei lotu da, eta helduentzako argitaratu dituen bi nobeletan ere bide berari eutsi dio. Aurrekoan (“Lehorreko paterak”, Susa, 2001) Mendebaldeko herrietara pateraz datozenen errealitate gordina islatu nahi izan zuen. Oraingoan, berriz, emakumeen kontrako bortizkeria hartu du gaitzat, kalean eta komunikabideetan puripurian dagoena...
Atzo Kurt Cobainekin egin nuen topo. Bertsioak jotzen dituen musika talde bat ikustera joan nintzen Gatuzain aretora. Hurbildu zitzaidanean, ez nuen ezagutu. Ilea motz, astebeteko bizarrarekin, aurpegi zurbila zuen, baina begiradari, aldiz, lasaia iritzi nion. «Kaixo lagun, surik bai?» galdetu zidan ingelesez. Eskainitako zigarroa onartu eta, kontzertua hasi bitartean, hizketan hasi ginen...
Aspaldi amaitu dira marrazki bizidunak. Telebistari begira jarraitzen du oraindik, ezin esan ordea telebista ikusten ari denik. Burua beste nonbaiten duela dirudi. Bihar ikastolara joan behar du eta dagoeneko lo behar luke. Ohera joateko ordua dela errepikatu diozu hamaikagarren aldiz, lorik egiten ez badu ez dela mutil handia izango. Baina berak ez du lotara joan nahi aitari gabon esan eta bizarrez jositako masail latzetan musu bi eman gabe...
Sortu Tamaina Deskargak
2016-03-02 274.05 KB 484
ODRIOZOLA SUSTAETA, Inaki "Buruhausteetatiko zaharkaldia" HOT
ODRIOZOLA SUSTAETA, Inaki "Buruhausteetatiko Zeharkaldia"Mugalari. GARA, 2007--7-28, 8.or. Urrezko ardi-larruaren bila denok gara Jasonen argonauta. Inoiz lortuko ez den urrezko utopiak, besteekiko lehian, lupus, otso bihurtu gaitu; elkarrekiko aurkakotasunaren baleak gaitu irensten, Jonasen lagun zen jainko juduak askatuko gaituen itxaropenik gabe...
Txalo hotsa. Etenunea. Txaloa. Orpoketa geldiezina. Oholtza gainetik azkeneko zokoraino heltzen den zapaten oihartzun gorgarria. Begirada zurruna, tinkoa, begiak kliskatzeko ere astirik gabea. Betozkoa zimurtuz, kopetilun azaldu da, flamenkoa artedun dantzaldia dela sinetsarazteko, emakume urde bizarduna...
Zenbait hilabete lehenago, egoitza aldatze prozesuak ekarri ohi duen deserosotasuna nozitu zuen gure lantokiak; aldaketa, itxura batean behintzat, onerako zela jakiteak jasangarri bilakatu zuen aldaketa egun haietan bizi izandako zalaparta. Izan ere, Deba ibaiak bustitzen duen haran hertsi eta sakonetik Donostiako Miramongo talaia eguzkitsura egin baikenuen, gauetik goizera, jauzi. Leihorik gabeko eraikin zaharkitutik, uneoro Igeldo, Urgull, eta, zerumugan, itsasoa ikustera, alegia...
ROJO TOLOSA,Fernando " Festa globala" Mugalari GARA , 2009-8-7, 59or. Bart gauean beste mundu bat irudikatu dut nire ametsean. Jai erraldoi bat ikusi dut. Ilargiaren babesean Negrileko hondartza batean, su handi baten inguruan. Mundu osoko festa zen eta bakoitzak berea zekarren, han guztiek zutelako tokia...
Sortu Tamaina Deskargak
2016-03-02 135.91 KB 509
ARANBURU BARRENETXEA,Eneko "Memoria arnasestuka" HOT
Eserlekuan eseri da pozik. Aurrera begiratzeko gogoz. Denerako prest. Errealitate gordina aurrez aurre topatzeko beldurrik gabe. Poltsa eserleku gainaldean utzi eta leihora begira jarri da. Euria ari du. Udazkeneko euria...
Sortu Tamaina Deskargak
2016-03-02 146.06 KB 504
ARANBURU BARRENETXEA,Eneko "1940, amodio beltz baten kronika HOT
Hasierako soinu finaren ondoren suziriaren danbatekoa entzun zen. Ez ziren festak baina guzti hura festen hasierako ospakizun usaina hartzen ari zen. Ezer ospatzekorik ez dagonean etxera pastelak ekartzen direneko egoera estrainioa nabari zen. Kaleak hutsik. Baita hondartza bera ere. Dena hutsik zegoen, estazioa ezik...