Arnaldur Indridason aukera dute Alberdania eta Erein argitaletxeek elkarren artean sortu duten Batera sailaren apalategia literaturaz hornitzen hasteko. Idazle islandiarra da, Reykjaviken sortua, eleberri beltzaren lagun eta sortzaile. “Hilobiko isiltasuna”2001ean argitaratuzuen eta bederatzi urte behar izan dira Islandiatik Euskal Herrirainoko bidea egiteko. Esan bezala, eleberri beltza dugu aurrez aurre, poliziakoa, Reykjaviken kokatua...
Ray Bradburyk esana da liburu hau zientzia fikzioaren apalategian kokatu behar dela; neurri batean, ez du arrazoirik falta, izan ere, soilik esparru horretan uler daitezkeen elementu eta izakiak agertzen dira orririk orri, esaterako, ehiza-zakur mekanikoa. Dena den, gaia bera guztiz errealista iruditzen zait. “Fahrenheit 451”Guy Montang pertsonaiaren ahotik egungo mendebaldeko gizarteari zaplazteko aparta emateko idatzi zuela esango nuke...
Kepa Altonagak idatzitako saiakeraren azalean, eskuinaldeari erreparatzen badiogu, Charles Darwin zaharra ikus dezakegu, eta haren azpian izenburu kitzikagarria, “Darwin gurean”. Lehen bulkada batek eramanda, pentsa dezakegu Darwin Euskal Herrian izan zela eta orrien segida honetan hark egindako egonaldiaren nondik norakoak eta bisitak gurean utzitako arrastoak gordetzen direla artez...
Ariel Dorfmanen bibliografiak agortezina dirudi, izenburu ugari ageri zaizkigu bere sorkuntzaren taulan 1968an “El Absurdo entre cuatro paredes”kaleratu zuenetik; arrasto ahula utzi dute batzuk, beste batzuk aldiz, dirdira egiten dute taula horretan, horren adibide da Fito Rodriguezek “Herio eta dontzeila”izenburupean itzuli duen lana...
Bakardadea aukeratu egiten da ala berez etortzen da? Garbi dagoena zera da, izan badela, eta gurekin bizi dela edo gugan; apika, bereizketa hori da bakardadea bakartasunetik bereizten duena, gurekin edo gugan. Horratx Paolo Giordanok proposatzen duen eztabaida. Horretarako, bi pertsonaia sortzen ditu, Mattia eta Alice, bakarrik izatera kondenatuak, bizimodu hori batak munduari uko eginez jaso du, besteak munduaren ukoa jasanez. Baina nola ukatzen da mundua? Eta nola ukatzen zaitu munduak?..
Nork esan gerraren izugarrikeria atzean uztea amesten duen ume bat eta soldadukasko baten azpian sartuta odola barreiatzea amesten duen ume bat senitartekoak direla? Are gehiago, nola sinetsi bata bestearen arbasoa dela? Jaiotze marka batek frogatzen du egia hori. Nancy Hustonek sei urteko lau umeren bizimoduak dakarzkigu, lau ume jaiotze markaz josiak, gorputzaren ezkerraldean (lokian, sorbaldan, ipurmasailean eta ukondoan) markatutako lau ume, aspaldi galdu zen adar bereko lau aldaxka...
Agustinek txiki-txikitatik maite zuen mendia. Gaztetan mendizale amorratua bihurtu eta jaiegun gehienetan bere kameratxo zaharra eta ogitartekoa motxilan, mendi alderantz abiatzen zen. Sekula ez zekien zer ekarriko zion egunak, baina ezjakintasun horrek eragiten ziona gustatzen zitzaion. Horretarako arreta behar zuen, arreta handia…
Ondarroako Udalak eta Elkar argitaletxeak antolaturiko IX. Augustin Zubikarai nobela laburrentzako saria irabazita izan dugu idazle donostiarraren berri. Baina ziurrenik, bestela ere helduko zitzaigun, handik edo hemendik, sortzaile honen oihartzuna. Ederra egin baitu bere lehenengoa eta, aldi berean, muga goian jarri. Kostaldeko hiri zehaztugabe batean kokatzen da honako eleberria. Uda amaitzear da eta istorioko protagonistentzat ere gauzak argitzeko garaia heldu da...
Bidaiatzeak eraman du Itxaro Borda honako liburua idaztera. Azken urteetan bisitatutako tokiek eta hauetan bizitakoek, bidaiak, mugak, mugitu beharrak jarri dizkiote idazteko jomugan. Betiko gaia, gizakia gizaki denetik badena. Zer egin dugu bada, Historiaren hasieratik, tokiz aldatzea ez bada? Bestalde, ez higitzeak edota hesien areagotzeak izuan oinarritutako uniformetasuna dakarte. Honek, ordea, ez du etorkizunik munduak iraungo badu...
Izenburu kurioso honekin, irakurtzen hasi baino lehen zaila zen erreferentzia zeri egiten zion jakitea. Pilotalekua izan zitekeen, jolasteko ez ezik, elkartzeko ere toki aski arrunta da-eta. Jokin Ansorena donostiarrak, ordea, Tolosako Udaleko kultur teknikari moduan egiten du lan, eta honek beste “frontoi”bat ere esan nahi du, herria edo bailara ezagutzen dutenentzat behintzat. Datu horrekin batera, beste batzuk ere Tolosako herriarekin lotzen dute kontakizuna, nahiz eta liburuko herriak Bedaiope izena jaso...