Narrazioak

Irudiak: Kristina Fernandez
Irudiak:Kristina Fernandez
Irudiak:Kristina Fernandez
Luma berrien eleak 10.zenb.
Luma berrien eleak 10Zenb.
Irudiak:Kristina Fernandez
ZAZPIKA GARAren aldizkaria
ZAZPIKA GARAren aldizkaria
Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive

LEKUONA ILUNDAIN,Lupe" Sareetan" Mugalari. GARA, 2006-05-20 8.or Goiza etxetik atera gabe pasa dut, eguraldia bezain triste. Euria lagun izan dugu azken lau egun hauetan eta ingurunean nagusitu den goibeltasuna sumatzen dut bihotzean ere. Orain eguzkia agertu zaigu, kikil, borobil, zurbil; lau egun hauetan hodeien atzean egon ondoren. 

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive

DESKARGA BAZTARRIKA,Miren "Arantzak, Larrosak, Bizitza" Mugalari GARA , 2006-05-13, 8 or. Eratsun, 2006ko apirilaren 3an Bizitzan larrosak garrantzitsuak dira, baina askotan ahazten zaigu larrosek bereak dituztela arantzak eta ezinbestekoak direla...

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive

VEGA OLAETA,Ziortza "Gutun kuttunak" Mugalari. GARA 2006-5-6, 8. or. Egunero akordatzen naiz zuekin, lasai egon zaitezten idazten dizuet. Oso leku ederra da, itsasoa dago leku guztietan. Irlarik irla ibili gara, horrenbeste irla dago, ezen askok izenik ere ez duen. Igeri egiten ikasten ari naiz, etxeratzean Zarautzera joango naiz hondartzara. Gaur armak banatu dizkigute, aita, galeperretan bezain ona izatea espero dut. Ama, zu ez kezkatu, ondo jaten dut, ipintzen didaten guztia. Bihar igandea dela uste dut, sagar-erreak egingo dituzu? Instrukziorako deia, agur...

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive

AGIRRE SIRVENT,Pili " Merke-merke ditut kuleroak, animatu zaitezte polit horiek!!" Mugalari .GARA . 2006-4-8, 8or.Auzoan igandero jartzen duten arropa azokan entzun nuen esaldi hori; espainolez, hori bai. Ezinezkoa bailitzateke gaur egun «hori» euskaraz entzutea. Besteak beste, hain sotil eta lotsatiak garen honetan, euskara plazaratzea baita gehien kostatzen zaiguna.

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive

APAOLAZA ESTENSORO,Juan Mª "City" Mugalari.GARA.2006-3-25, 8.or. Jon Trujillo goizean etxetik irten denean, bere ama konturatu da, gaur ere, gosaldu gabe eta presaka abiatu dela eskailerak behera. Eguerdian ez da azaldu bazkaltzera. Bere anaia, bi urte zaharragoa, eta bere arreba gazteagoa zain eduki ditu bazkaltzen hasteko, baina azkenean, Ion gabe bazkaldu dute. Arratsaldean kontua argituko delakoan, bakoitza bere lanera abiatu da. Iluntzean, senideak etxera iritsi ahala, Ionengatik galdetu dute atetik sartu orduko, baina erantzuna ezustekoa izan da: Ionen berririk ez...

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active

ALEMAN ASTIZ,Beatriz "Harrizko txistularia" Mugalari.GARA.2006-3-18, 8.or. Egunero ikusten ditut haurrak hor aurrean, jostatzen; garrasika eta oihuka, batzuk nire gainean jartzen dira, nire magalean kuzkurturik. Beraien esku txikiak ene txapelean, nire sudurrean, besoetan, eta sorbaldan pausatzen dira. Eskuetan daukadan txistua ere heltzen dute. Eskuetan daukadan txistua ere heltzen dute. Batzuetan kolpatzen naute beraien esku ttar horiekin, baina gehienetan igurzten naute, ferekatzen, ttattarra egiten aurpegian, belarrietan, eskuetan, gorputzeko txoko guztietan...

Kristina Fernandez Irudiak

kristina fernandez

BABESLEAK

Laguntzaileak:

orkli

 

Mesedez! Webgune honek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen. Informazio gehiago