Narrazioak
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Aleman Astiz,Beatriz
- Kategoria: NARRAZIOAK
- Bisitak: 25788
ALEMAN ASTIZ,Beatriz "Harrizko txistularia" Mugalari.GARA.2006-3-18, 8.or. Egunero ikusten ditut haurrak hor aurrean, jostatzen; garrasika eta oihuka, batzuk nire gainean jartzen dira, nire magalean kuzkurturik. Beraien esku txikiak ene txapelean, nire sudurrean, besoetan, eta sorbaldan pausatzen dira. Eskuetan daukadan txistua ere heltzen dute. Eskuetan daukadan txistua ere heltzen dute. Batzuetan kolpatzen naute beraien esku ttar horiekin, baina gehienetan igurzten naute, ferekatzen, ttattarra egiten aurpegian, belarrietan, eskuetan, gorputzeko txoko guztietan...
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Igartua Bengoa, Karmele
- Kategoria: NARRAZIOAK
- Bisitak: 25583
IGARTUA BENGOA,Karmele "Gutuna"Mugalari. GARA. 2006-3-11,8.or. Parisen, 2006ko martxoaren 2an Urtarril hasierako aurkezpenean ezagutu zintudan, gainerako ikaskide guztiekin batera, eta, bai, erreparatu nuen zure erakargarritasunean; gutxitan gertatzen zait eta, aspaldian, ez. Goitik behera aztertu zintudan; segundo gutxi batzuetan irudikatu nuen zure izatea eta...
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Lopetegi Senperena,Anttoni
- Kategoria: NARRAZIOAK
- Bisitak: 23720
LOPETEGI SENPERENA,Anttoni "Oroitzapenek diraute" Mugalari .GARA . 2006-2-18 , 8.or. Gaur ez du libururik ekarri; presaka izango da, edo, ahantzi egingo zitzaion, edo, agian norbaitekin hitzordua du, edo... Dena dela, ia lehenbailehen alde egiten duen. Behingoz, garaiz itxi ahal izango dut. – Mesedez...! – Bai...
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Mugertza Unanue,J.L.
- Kategoria: NARRAZIOAK
- Bisitak: 24373
MUGERTZA UNANUE, Juan Luis "Orduko zinemak" Mugalari . GARA . 2006-2-11 , 8.or. Gure ohiko jantziak praka motzak zirenean, ez bat, ez bi, hiru zinema genituen herrian. Bata, herriaren goialdean zegoen eta “Odeon” zuen izena. Harroena, zalantzarik gabe, bere neonezko argikeinukariak piztuta gaueko saioetan. Bestea, erdialdean errekaren ondoan aingirez eta barboez inguraturik. Honek izen bat baino gehiago izan zituen. Oso aspaldian, “Parroquial” esaten zioten eta Serafino parrokoak izaten zuen zinemaren ardura...
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Aranguren Mujika, Josune
- Kategoria: NARRAZIOAK
- Bisitak: 24354
ARANGUREN MUGIKA,Josune "Habi-ohea"Mugalari .GARA . 2006-2-4 , 8.or Ilun irakurri ninduzun azken gutunean, badakit. Gaur ere banator negar malkoz idatziriko papera eskuartean dudala. Gaur ere nire txanda da, entzun! Ez didazu hitz egin nahi, beraz, entzun. Ilun usaindu ninduzun utzi nizun azken argazkian, badakit: irribarre isila, begirada galdua, buru makurra, hezur estuak eta azal zimurra antzeman zenizkidan. Eta bihotza? Eskerrak, eskerrak hura ikusterik ez zenuen izan...
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Igartua Bengoa, Karmele
- Kategoria: NARRAZIOAK
- Bisitak: 26648
IGARTUA BENGOA,Karmele "Gaur arte" Gutun liburua. Argitaratu gabea. 2006ko IDAZLE ESKOLAko BEKAn saritua ...Urtarril hasierako aurkezpenean ezagutu zintudan, gainerako ikaskide guztiekin batera, eta, bai, erreparatu nuen zure erakargarritasunean; gutxitan gertatzen zait eta, aspaldian, ez. Goitik behera aztertu zintudan; segundo gutxi batzutan irudikatu nuen zure izatea eta...