Narrazioak

Irudiak: Kristina Fernandez
Irudiak:Kristina Fernandez
Irudiak:Kristina Fernandez
Luma berrien eleak 10.zenb.
Luma berrien eleak 10Zenb.
Irudiak:Kristina Fernandez
ZAZPIKA GARAren aldizkaria
ZAZPIKA GARAren aldizkaria
Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive

ODRIOZOLA SUSTAETA, Iñaki " Jainkoaren bila"L.Luma berrien eleak 5.zenb.19-20.or. Herenegun goizetik maitea zen hila. Kalera irten nintzen jainkoaren bila. Etsiturik nenbilen. Maitea ohean, zuri-zuri, gogorturik; eta, jainkoa, auskalo. Telefonoen listinean begiratzen aritu nintzen, ordu pare bat bai, eta ezer ere ez.

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive

ODRIOZOLA SUSTAETA, Iñaki " Flasha" L.Luma berrien eleak. 5.zenb. 12-12.or. Flash argiak itsutu nau, bat-batean. Segundo bakoitzeko zazpi sastada gutxienez. Ia eskaileratik jausi naiz, azken maila ez baitut ikusterik izan. Eskuinaldean, Iñaki, diskjokey-a, berera, ile artean burua balantzaka; noizbehinka, erritmoa eraman nahian dabilela ematen du. Ez da erraza: Led Zeppelin. Diska osoa, jarraian -Black Dog, Rock and Roll, Baby, I´m gonna live you-...

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive

ORZAIZ GALARZA,Ion " Clint" L.Luma berrien eleak. 5. zenb. 16-17.or. Telebista piztean Clint agertu da. Kale-bazter lohi eta kirastu batean dago. Oraindik sostengatzen zaizkion hiru hortzak erakusten dizkio kamerari, irribarre zabal eta tolesgabean. Irribarre bihurria eta makurra. Groteskoa. Tekla beltz gehiegi dituen piano zaharra dirudien irribarrea. Clint ez da bere benetako izena, Piotr baizik, baina Clint izen dotorea da. Apaizak auzoko osasun etxean larunbatero ematen dituen filmetako heroiak bezala: Joe, Bill, Bud, John...

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive

APAOLAZA ESTENSORO,Juan Mª "Horixe politte!" L.Luma berrien eleak. 5.zenb., 14.or. -Zer. Madril aldean eguna luzatzen hasi al da ala? -Bai, bai, ni zazpietan akademiatik irtetzen naizenean, kotxeak argiak piztu gabe ibiltzen dira. -Hemen behintzat alde ederra egin du. Orain sikiera arratsaldea zer edo zer egiteko ere bada, orain arteko hori zen motza, bost eta erditan ilunduta, ezer egiteko ez dela...

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive

GELBENTZU ARSUAGA,Ana "Gutuna" L.Luma berrien eleak.5.Zenb.17-18.or. Zaldibian, 1901eko martxoaren 21ean. A mi querida hermana Sor Catalina del Amor Misericordioso. Kattalin mattia, zer moduz zaude?Hemen, ongi esan beharko, bizitza aurrera doa, eta, Jainkoari esker, osasunez ongi. Arima kontuan, berriz, gaixotzeko zorian, izan ere, hain handiak izan dira ezin uxaturik izan ditudan kezkak..

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active

GOMEZ SARASOLA, Itziar "Txokolate tartaren tentazioa"L.Luma berrien eleak ,5.zenb. 15 or. Atea itxi dut. Sukaldean bakarrik! Ordubete, eulirik gabe inguruan. Ez dago gaizki. Lehenengo gauza; irratia piztu. Ea non... Euskadi irratia? Elkarrizketak interesgarria dirudi. Hementxe bada!...

Kristina Fernandez Irudiak

kristina fernandez

BABESLEAK

Laguntzaileak:

orkli

 

Mesedez! Webgune honek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen. Informazio gehiago