Narrazioak
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Dominguez Noriega,Maku
- Kategoria: NARRAZIOAK
- Bisitak: 26294
DOMINGUEZ NORIEGA, Maku" Arimak" Luma berrien eleak 2008 6. zenb. 17 or. Senarra lurperatu dut gaur goizean. Berak beti esaten zuen: “Jainkoak libra gaitzala laudorioen egunetik”. Berari heldu zaio “laudorioen eguna” eta, bizitzaren paradoxak, oso laudorio gutxi jaso ditu gizajoak! Zein pena!
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Dominguez Noriega,Maku
- Kategoria: NARRAZIOAK
- Bisitak: 26619
DOMINGUEZ NORIEGA, Maku"Festa-giroa" Luma berrien eleak 2008 6. zenb. 17 or.- Giro ederra gaur, ezta Satur? - Bai, hala duk Genaro. - Ederra zegok plaza argiz beteta… - Bai, oso ederra… - Besteak, Erramun eta, etorriko dituk? - Ez zekiat, ba… - Gaur goizean Austin ikusi diat goiko larrean eta pasatuko zirela esan zidak, txikito batzuk hartuko genituela …. - Orduan, hurbilduko dituk… - Zer, uste duk gaur zer edo zer “egingo dugula”? - ????????? - Bai, motel, ez jarri lelo-aurpegi hori… Bazekiat zertaz ari natzaian…
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Dominguez Noriega,Maku
- Kategoria: NARRAZIOAK
- Bisitak: 29534
DOMINGUEZ NORIEGA, Maku"Amodiozko gutuna" Luma berrien eleak 2008 6. zenb. 18 or.Kaixo maitea! Zer moduz? Aspalditik elkarren berri izan gabe… Badakizu zergatik idazten dizudan, ezta? Bai, horixe da: gure ezkontzaren urtemuga, hamar urte ezkondu ginela… 10 urte dagoeneko! Zenbat gauza gertatu zaigun harrezkero, ezta?
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Lekuona Ilundain,Aitziber
- Kategoria: NARRAZIOAK
- Bisitak: 26406
LEKUONA ILUNDAIN,Aitziber" Obsolete" Luma berrien eleak 2008. Zenb. 10-11 or.Jainkoa haserre zegoela jakinarazi zien munduko biztanleei eta berarekin harremanetan jarri zela. Minduta omen zegoen gizakien jokaerarekin. Horrela adierazi zien behintzat EONek, jainkoaren mezulari izateaz gain AEBko presidentea ere bazenak. Telebista, irrati, prentsa zein internet bidez. Detaile gehiago ere eman zituen.
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Artolazabal Amilleta, Amaia
- Kategoria: NARRAZIOAK
- Bisitak: 25494
ARTOLAZABAL AMILLETA, Amaia "Etortzeko joanak" Luma berrien eleak 2008. Zenb. 6, 11 or.Antzina idatzi zien Ritak gurasoei helbiderik gabeko lehen gutuna. Hura Maite zaituztet esanaz hasi zuen gerrako umeak. Izan ere, gudatik urruntzeko agurtu zituenean estazioan, negar bakarrik egin ahal izan zuen. Ordudanik, bizitzaren azken hiru laurdenak daramatza aurreko laurdenera eramango duen trenaren zain. Gaur bezala.
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Igartua Bengoa, Karmele
- Kategoria: NARRAZIOAK
- Bisitak: 25878
IGARTUA BENGOA, Karmele "Ehunduz igual" Luma berrien eleak 2008. 12 or.Gaur haria etenda bezala sentitzen naun, eta hutsetik ehuntzen hasi beharrean nagoela pentsatzeak nekatu egiten nain. Eta hirekin akordatu naun, gure etxe atzeko balkoian, behin eta berriz sarea ehuntzen dun armiarma horrekin eta hik ehundu ahala nik, hautsak ganoraz astintzen ditudan bakoitzean, suntsitzen dudan bizi-sarearekin.