Narrazioak

Irudiak: Kristina Fernandez
Irudiak:Kristina Fernandez
Irudiak:Kristina Fernandez
Luma berrien eleak 10.zenb.
Luma berrien eleak 10Zenb.
Irudiak:Kristina Fernandez
ZAZPIKA GARAren aldizkaria
ZAZPIKA GARAren aldizkaria
Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive

GOIENETXEA CERECEDA,Ekaitz" Lorren artean" Luma berrien eleak 2009, 7 Zb. 17 or. Bada lorategi bat distiratsua, eguraldi onak beti landareak loretan edukitzen dituena. Adi egonez gero, barre algara ezkutu bat entzun daiteke lore artean. Han! Ume bat saltoka! Ume ilehori irribarretsu bat da, saltari. Bere burua loreen gainera botatzen du, behin eta berriro, petaloen itsasoan murgiltzeko, eta, desagertzean entzuten dira barre algarak. Pozik dago. Eguzkia ere bai, distiratsu. Loreak ere bai, zabal-zabalik.

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive

LOPEZ DE ARANA ARRIETA, Inaxio"Boikot-eroa" Luma berrien eleak 2009, 7 Zb. 12-13 or. Behinola ordenagailu aurrean eserita nengoela gogoratu nintzen lagun bati deitu behar niola. Berandu samar zen, gaueko hamarrak, eta beldur nintzen ez ote nuen ohean harrapatuko. Zenbakia buruz markatu nuen, burua gaueko ordu horietan ere primeran dabilkidan seinale. Gizon batek hartu zuen telefonoa, eta honela esan zidan:

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive

GOROSTARZU ETXEBESTE,Ione" Nire esku" Mugalari. GARA, 2009-5-29 , 68 or.Nire esku zaude. Botoitxoari behera sakatu diot, gero gora berriz. Besteari orain, ezkerrekoari. Zuregana zuzendu dut fokua eta berdea zara. Begi berdeak, aurpegi berdea, zure kamiseta zuria ere berdea.

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive

LEKUONA ILUNDAIN; Aitziber "Parra egin" Mugalari  GARA . 2009-5-15 or. 67. Larunbata, itzelezko mozkorra gainean. Aste osoan lan egin ondoren nekatuta nago, fisikoki indargabetuta eta psikikoki nazkatuta. Errutinatik 

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive

BALERDI ARANBURU,Iban " Kurt Cobain" Mugalari GARA, 2009-5-1 , or. 68.Atzo Kurt Cobainekin egin nuen topo. Bertsioak jotzen dituen musika talde bat ikustera joan nintzen Gatuzain aretora. Hurbildu zitzaidanean, ez nuen ezagutu. Ilea motz, astebeteko bizarrarekin, aurpegi zurbila zuen, baina begiradari, aldiz, lasaia iritzi nion. «Kaixo lagun, surik bai?» galdetu zidan ingelesez. Eskainitako zigarroa onartu eta, kontzertua hasi bitartean, hizketan hasi ginen.

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive

MAIA URROZ ,Ainara" Maitatzeko Prest ?" Mugalari GARA , 2009-4-17, or. 60.Maitatzeko prest, maitatua izan gabe ere? Galdera guztien erantzuna bakarrik gelditzeari beldurra omen dela entzun dut edota erran didate, baina nire bakardade eterno honetatik erran dezaket erantzun guztien galdera bakardadea dela eta erantzunak aunitz. 

Kristina Fernandez Irudiak

kristina fernandez

BABESLEAK

Laguntzaileak:

orkli

 

© 2016 - 2026 www.idazten.com

Mesedez! Webgune honek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen. Informazio gehiago