Narrazioak
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Etxeberria Elexpuru,Andoni
- Kategoria: NARRAZIOAK
- Bisitak: 26338
ETXEBERRIA ELEXPURU, Andoni " Hilerriko belarrak". Fabrika itxi egin zuten. Lanpostu berri bat aurkitzeko zaharregi, baina jubilatzeko gazteegi. Eta indarrak akituta. Emazteari ez zion esaldia bukatu behar izan, hark, esango ziona jakin zezan. Bere emazte eta emakume zen heinean, begiradarekin nahikoa izan baitzuen: Zafrara itzultzeko garaia heldua zen...
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Etxeberria Elexpuru,Andoni
- Kategoria: NARRAZIOAK
- Bisitak: 24211
ETXEBERRIA ELEXPURU, Andoni " Altxorraren uharte". Eguna lainoturik zegoen eta itsasoa bare-bare. Fionek arraunari ekin zion ahalik eta azkarren. Aititea itsasora irteten ez zen asteko momentu bakarra aprobetxatu beharra zeukan. Igande goizean gaixo plantak egin zizkion amamari, mezetara joan beharrean etxean gelditzen utz ziezaion...
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Etxeberria Elexpuru,Andoni
- Kategoria: NARRAZIOAK
- Bisitak: 26998
ETXEBERRIA ELEXPURU, Andoni " Subidoia". Ostirala heldu da! Azkenik! Gogoak neuzkan... asteko lana ahaztu eta ondo pasatzeko eguna. Ean eta Raquelekin geratua nago eta dantzan aterako gara. Zerbait edango dugu lehendabizi eta gero BOAra... “juergan” ateratzeko sekulako gogoak ditut gaur. Mozkor eder bat hatzeko gogoak...
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Etxeberria Elexpuru,Andoni
- Kategoria: NARRAZIOAK
- Bisitak: 25660
ETXEBERRIA ELEXPURU, Andoni " Olé Malmasin". -Trenarekin hiru ordu pasatxo behar dira honaino etortzeko. Eta autoarekin aldiz, baita bi ere; karabanarik harrapatuta gehiago ez bada... - Ezin ditzakegu donostiarrak gugandik horren urrun utzi. Asko azkenean ez dira hurbildu ere egiten, egin beharreko distantzia zein den ikustean...
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Goienetxea Cereceda,Ekaitz
- Kategoria: NARRAZIOAK
- Bisitak: 25777
GOIENETXEA CERECEDA, Ekaitz " Egun on" Mugalari GARA 2008-06-07, 8 or. Ur hotzaren txorrota zabaldu dut eta konketa bete aurpegia bertan murgiltzeko. Bart gaueko garagardoek utzi didaten buruko mina hondoratzea da asmoa. Burua belarrietaraino sartuta, durundi metalikoa entzuten da. Itsasoan bezala. Urpekari betaurrekoak jantzi nituen lehenengo aldia txikitan izan zen, osabarekin. Berak denbora luzez iraun zezakeen arnasarik hartu gabe. Nik betaurreko haiekin burua urpera sartu nuenean, lehendabiziko sentsazioa bertigoa izan zen. Gerora, gustu hartu diot sentsazio horri...
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Dominguez Noriega,Maku
- Kategoria: NARRAZIOAK
- Bisitak: 26713
DOMINGUEZ NORIEGA, Maku" Arimak" Luma berrien eleak 2008 6. zenb. 17 or. Senarra lurperatu dut gaur goizean. Berak beti esaten zuen: “Jainkoak libra gaitzala laudorioen egunetik”. Berari heldu zaio “laudorioen eguna” eta, bizitzaren paradoxak, oso laudorio gutxi jaso ditu gizajoak! Zein pena!








