Narrazioak
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Valois Nuñez,Mª Carmen
- Kategoria: NARRAZIOAK
- Bisitak: 24027
VALOIS NUÑEZ, Carmen "Jazarpenaren labirintoan,izuaren amildegian" Mugalari.GARA 2007-4- 28 8 or. Laurak Esnatu da, izerditan,pijama bustirik. Burua jiratuz,erlojuari so egin dio: goizaldeko laurak. Loaldia bat-batean moztua beste hainbatetan bezala.Atsekabetu egin da; berriz,pentsatu du, barruko sugearen pozoiarekin borrokan, beste gau batez...
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Vega Olaeta,Ziortza
- Kategoria: NARRAZIOAK
- Bisitak: 23544
VEGA OLAETA,Ziortza "Bogartek bazekien" Mugalari.GARA 2007-3-24, 8. or. NIre begien distiran, zoriontasuna igar zitekeela esan zidan. Ilea aspaldi urdindua dudan arren, hamabost urteko neskatxa uzkurtua izan nintzen; niretzako lorerik geratzen ez den negutegian. Eskolara elkarregaz joandakoentzako bazkaria antolatu zuen Udalak. Artxiboetatik datuak atera, eta bakoitzari gonbidapena heldu zitzaigun etxera. Nik ez nuen joateko asmorik...
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Deskarga Baztarrika,Miren
- Kategoria: NARRAZIOAK
- Bisitak: 26325
DESKARGA BAZTARRIKA, Miren "Ikastolara bidean" Mugalari. GARA 2007-03-10. 8 or. Astelehena da, asteburua primerakoa izan da, baina gaur ikastolako lagunak ikusteko gogoa dut. —Amatxo... amatxo, egun on... «Entzule maiteok, iada goizeko zortziak ditugu», esan du irratiko neskak... Zer arraroa amatxok oraindik ez esnatu izana...
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Barandiaran Munduate, Doltza
- Kategoria: NARRAZIOAK
- Bisitak: 24586
BARANDIARAN MUNDUATE, Doltza " Hintzena" Mugalari GARA 2007-2-27, 8 or. Goizero bezala, Patxi mutilzaharraren etxe aurretik igaro haiz eguneroko paseotxoa emateko asmoarekin. Gaur ordea, ezusteko batekin topo egin duk, zerbaitek eten dik hire pausoa. Begiak tinko jarri dituk atariko BH gorrian. Bat-batean begirada lausotu eta hire burua Tourmalet-eko gainean irudikatu duk, Bahamontes, Galdeano, Otano, Suarez eta Luis Perez-en alboan. Gogoan dituk urte zoragarri haiek...
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Igartua Bengoa, Karmele
- Kategoria: NARRAZIOAK
- Bisitak: 25943
IGARTUA BENGOA,Karmele "Liburuetan" Mugalari. GARA. 2007-2-10,8.or. Aspalditik datorren izotz beltzak “bere” egin ditu lurra eta arnasa, eta bihotz batzuk. Hala ere, goizean goiz, Amaia etxetik atera da, egunerokotik beste norabaitera. Ezkerreko besoaren barruko aldean, bihotz ondo-ondoan, Simon Karlinskyren “Marina Tsvietáieva” darama, hotzetik babestu guran bezala. Oraindik gaueko iluna gordetzen duen goizean, Amaia itsaso urrunean bakarrik nabigatzen duen ontziaren antzera doa, kalearen beste aldeko kafetegi barrutik kanpora datorren itsasargiak erakarrita...
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Igartua Bengoa, Karmele
- Kategoria: NARRAZIOAK
- Bisitak: 25504
IGARTUA BENGOA,Karmele "Agur" Administrazioa euskaraz, IVAP 2007ko urtarrila. Kristalezko ate bikoitzetik sartu da Maria, beroki gorri-gorrian bilduta, mila koloretako eskularru eta lepokoaren babesean; poliki, irribarretsu. Atezaina egunon lasaiaz agurtu du. Ez ditu Jonek, baina, begiak ordenagailuaren pantailatik altxatu. Ez dute betaurreko txikien atzeko begi urdin langileek mostradorearen beste alderaino iritsi den Maria begiratu. Mariak badaki, ordea, Jonek badakiela han dagoela; izan ere, lau hilabete pasatu dira, astero-astero leihatila berdinera hurbiltzen denetik, aste bakoitzean hurrengo asterainoko bizi baimena bailitzan, Joni hitzordua eskatzen dionetik...