Narrazioak
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Valois Nuñez,Mª Carmen
- Kategoria: NARRAZIOAK
- Bisitak: 28112
VALOIS NUÑEZ,Carmen"Eguneroko pasadizoa" Luma berrien eleak 2008. Zenb.6, 14 or.
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Juaristi Zabaleta,Miren
- Kategoria: NARRAZIOAK
- Bisitak: 24953
JUARISTI ZABALETA, Miren "Geranio gorria" Mugalari GARA 2008-5-24, 8. or. Bukatu da. Gaurtik aurrera nire bizitzak beste bide bat hartuko du. Hauxe esaten zion Anak bere buruari urtean hiru aldiz gutxienez. Kate bat osatzen zuten Anaren ekintzek: nahi zuen zerbait ez zuela lortu konturatzen zen, inguruko jendea bera baino zoriontsuago zela ikusten zuen, eta eramanezin egiten zitzaion...
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Vives Urbieta,Alaitz
- Kategoria: NARRAZIOAK
- Bisitak: 27717
VIVES URBIETA,Alaitz "Gartzianekoa" Mugalari GARA. 2008-5-10 , 8.or. Atea. Aspaldian ez dio ate berdeari erreparatu. Pintura azal berria du. Xehetasun txiki horrek erakarri du bere arreta. Egunero amarenera bisita egiterakoan ikusten ez duen atea du aurrean. Biziberriturik. Ahaztua zuen ate horrek irekitzen zuen munduak han jarraitzen zuela. Bisitariaren zain...
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Azkarate Torner, Gorka
- Kategoria: NARRAZIOAK
- Bisitak: 25744
AZKARATE TORNER, Gorka "Aurreskua" Mugalari GARA 2008-4-26 , 8 or. Zenbait hilabete lehenago, egoitza aldatze prozesuak ekarri ohi duen deserosotasuna nozitu zuen gure lantokiak; aldaketa, itxura batean behintzat, onerako zela jakiteak jasangarri bilakatu zuen aldaketa egun haietan bizi izandako zalaparta. Izan ere, Deba ibaiak bustitzen duen haran hertsi eta sakonetik Donostiako Miramongo talaia eguzkitsura egin baikenuen, gauetik goizera, jauzi. Leihorik gabeko eraikin zaharkitutik, uneoro Igeldo, Urgull, eta, zerumugan, itsasoa ikustera, alegia...
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Maia Urroz,Ainara
- Kategoria: NARRAZIOAK
- Bisitak: 25407
MAIA URROZ,Ainara "La vie en rouge" Mugalari. GARA. 2008-4-5, 8.or . Sudur gorria jantzi nuenekoa bezalakoxea da enamoratzea. Lehenengo aldiz sentitu nuen zirrara hura maitemintzea dela uste dut; maitemindu nintzela uste dut. Mindu bai, mindu! Neure begiek gorritasun bat ikusi zuten, gorritasun hark barnea inarrosi zidan eta lehenago hutsik nuen puxika bete egin zen...
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Valois Nuñez,Mª Carmen
- Kategoria: NARRAZIOAK
- Bisitak: 26645
VALOIS NUÑEZ, Carmen "Inozentzia lapurtua"Nabarra. 2008ko. apirila, 6-7 or. Aspalditik ez zuten elkar ikusten Marinak eta Jonek. Arratsalde hartan topo egitean, presaka ziren biak; hala ere, segundo batean eta hantxe bertan, zera erabaki zuten: kafetxo bat hartzeko hitzordua adostuko zutela, bestela... jakin bazekiten asmo onak, azkenerako, saio hutsal bilakatzen zirela beti. Horrelaxe, ba, hurrengo asteazkenerako jarri zuten zita, arratsaldeko seietarako Joneren etxe aurrean...