Narrazioak
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Balerdi Aranburu,Iban
- Kategoria: NARRAZIOAK
- Bisitak: 27003
BALERDI ARANBURU,Iban " Kurt Cobain" Mugalari GARA, 2009-5-1 , or. 68.Atzo Kurt Cobainekin egin nuen topo. Bertsioak jotzen dituen musika talde bat ikustera joan nintzen Gatuzain aretora. Hurbildu zitzaidanean, ez nuen ezagutu. Ilea motz, astebeteko bizarrarekin, aurpegi zurbila zuen, baina begiradari, aldiz, lasaia iritzi nion. «Kaixo lagun, surik bai?» galdetu zidan ingelesez. Eskainitako zigarroa onartu eta, kontzertua hasi bitartean, hizketan hasi ginen.
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Maia Urroz,Ainara
- Kategoria: NARRAZIOAK
- Bisitak: 27092
MAIA URROZ ,Ainara" Maitatzeko Prest ?" Mugalari GARA , 2009-4-17, or. 60.Maitatzeko prest, maitatua izan gabe ere? Galdera guztien erantzuna bakarrik gelditzeari beldurra omen dela entzun dut edota erran didate, baina nire bakardade eterno honetatik erran dezaket erantzun guztien galdera bakardadea dela eta erantzunak aunitz.
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Vives Urbieta,Alaitz
- Kategoria: NARRAZIOAK
- Bisitak: 27144
VIVES URBIETA,Alaitz "Autobiografia" Mugalari GARA 2009-4-3, or.67 .Elurrak autoaren aurreko kristala zuritzen zuen behin eta berriz; gero eta azkarrago, gainera. Eskuilen joan-etorria ez zen nahikoa azkarra, segundo bakar batez bada ere, kristala guztiz garbi ikusteko eta horrela, Oskarrek, joan-etorri bakoitzak uzten zion zirrikitutik begiratuta, ozta-ozta gidatzen zuen autoa, arrasto argiztatuan zehar.
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Dominguez Noriega,Maku
- Kategoria: NARRAZIOAK
- Bisitak: 27233
DOMINGUEZ NORIEGA. Maku" Izeba Pantxike" Mugalari GARA , 2009, 59or. Uda hartan, izeba Pantxike oporrak pasatzeko familiaren baserrira itzuli zenean, berarengan ohikoa ez zen jarrera sumatu genuen: alaiago zegoen, irribarretsuago, berritsuago... bizitzeko gogoa zerion poro guztietatik.
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Lopez De Arana Arrieta,Inaxio
- Kategoria: NARRAZIOAK
- Bisitak: 27043
LOPEZ DE ARANA ARRIETA, Inaxio" Funtzionario xelebrea" Mugalari GARA 2009 , 59 or. Gobernuan lan egitea! Lakuako bulego dotore horietako batean! A ze suertea!». Etxean, gurasoek ezin zuten sinetsi. Bat-batean, ordu arte alproja galanta zena etxeko seme kutun bihurtu zen guztion begien aurrean. Koadrilakoek ere berdintsu: «Hori duk hori, txoiloa! Hor, gainera, ez duk enpresa pribatuan bezala. Enpresa pribatuan azken tanta ere xurgatzen zigutek guri, goiz, arratsalde eta baita gauez ere, deskuidatuz gero. Administrazioan, ordea, poliki-poliki, presarik batere gabe…
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Auzokoa Olagoitia,Iban
- Kategoria: NARRAZIOAK
- Bisitak: 29895
AUZOKOA OLAGOITIA,Iban "Larunbat Fever" Nabarra2009, 6-7 or. Musikaren erritmoa jarraitzen zabiltza, burua atzera-aurreraka astinduz. Eskuan duzun kubata zigizaga dabil alde batera eta bestera edalontzitik noiz irtengo. Aldiro, eskuz aldatzen duzu hotzaren hotzez eskuak gogortu ez dakizkizun. Izan ere, ohi duten legez, edari gutxiago kabitu dadin izotz franko bota diote zure edalontziari.