Narrazioak
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Administrator
- Kategoria: NARRAZIOAK
- Bisitak: 25582
URBIETA ARANZASTI,Arantza " Bost minutu" Luma berrien eleak 2005, 3 zenb. 12-13 or. Metroa berandu zetorren. Xan Martingo geltoki heze eta ilunean bakarrik. Eskumuturreko ordularian hamarrak eta hamar. Carlak, noizbehinka, eskubikoari ere erreparatzen zion. Ez zuen argi gorririk erakusten. Isilik zegoen; lasaitasunaren seinale. Puntako teknologia eskumuturrean lotua. Beste pultsera Andresek zeukan, bere senarrak, atzo goizean, aterpetxetik atera aurretik, kentzen saiatu zena.
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Administrator
- Kategoria: NARRAZIOAK
- Bisitak: 27326
RODRIGUEZ LANDA,Alfredo " Epaixka" Luma berrien eleak 2005,3zenb. 14-15 or.Ordu erdiko bidaia egin ondoren arratsaldeko lau eta erdietan heldu gara istripuaren lekura. Heldu garenean bost bat minutu itxaron behar izan dugu suhiltzaileek burdinen artetik gidaria atera arte. Tarte horretan ohatila eta tresneria guztia hurbildu dugu eta, era berean, suhiltzaileekin zein zaurituarekin hitz egin dugu lehen balorapena egitearren.
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Zuloaga Aranzabe,Ander
- Kategoria: NARRAZIOAK
- Bisitak: 24560
ZULOAGA ARANZABE,Ander" San Martin eguna" Luma berrien eleak 2005, 3.zenb. 16-17 or.Dame un purito», eskatu dio Manuelek tabernariari. Bazkalostean lanera joan aurretik kafea hartzen du plazako tabernan eta egunkaria irrakuriz erretzen du. Ingurukoak begira ditu purokina noiz botako, lurrean itzali aurretik azken muturra erretzeko. Manuelek ez ikusia egiten du, errukia die, gerran noren alde borroka egin asmatu ez zutelako. Otartekoa eskuan, badoa lantegira, bere garitan eseriko da eta irratia entzunez pasako du arratsaldea. Don Joseri, nagusiari, enkarguren bat egingo dio propinatxo baten truke, horri esker, ez da oliorik eta ogi zuririk falta etxean. Zazpietan lanetik atera eta etxera abiatuko da.
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Administrator
- Kategoria: NARRAZIOAK
- Bisitak: 27232
ODRIOZOLA LACARRA, Ainhoa" Ene oroitzapen minena" Luma berrien eleak 2005, 3 zenb. 18 or.Ilea solte agertzen zait bera, ene oroitzapen minenean, zitara azaldu zen bezalaxe, egunero, eskolarako egiten zuen txirikorda lodia kenduta. Bakerodun printzesa hark baleki zenbat eskola ordu aspertuk amestu zuten ile haren askatasuna! Agur keinua egiteko besoa jaso zuenean, ikus ahal nuen non amaitzen zitzaion: ukalondoaren azpitik, ipurdi aldera eskaileran ahitzen zitzaion mataza jolastia. Ni, anaiari kendutako alkandoraz, handiegia aukeran, urdina, gustukoen nituen panazko galtzekin ados, beroegiak ziur udako gau sargori hartarako.
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Administrator
- Kategoria: NARRAZIOAK
- Bisitak: 25913
ETXANIZ AIASTUI, Garbiñe " Buenos Aires" Luma berrien eleak 2005, 3 zenb. 20-21 or.Atsegin nuen bidaia-liburuetako pasarteak zuretzat irakurtzea, hori eta beste gauza batzuk. Orduan banekien gogoko nuela, liburuena, eta orain ere akordatzen naiz gure protokolo xume hartaz. Batzuetan, zulo bat sumatzen dut, hemen, sabelaldean, baina ez dut uste bakardadea denik, ez behintzat bakarrik egotearen bakardadea; horrelakoa uxatzen trebea bainaiz, nahi dudan guztietan hankaperatzen dut eta leihotik behera botatzen, oroitzapenek eta bidaia-liburuetan irakurritakoak lagun egin diezadaten.
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Administrator
- Kategoria: NARRAZIOAK
- Bisitak: 25102
GARAITA ARZAK, Aritz" Postaria" Luma berrien eleak 2005, 3 zenb. 24-25 or. Bezperako patata hondarrak arrapaladan eta gogo gabe irentsi, eta atearen zerrailari hiru buelta emanda atera zen etxetik Graeme. Gosariaren erre gustua ahoan zuela, haize hotza sentitu zuen aurpegian. Gogaituta zegoen patata erreak gosaltzeaz.