Narrazioak
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Administrator
- Kategoria: NARRAZIOAK
- Bisitak: 25122
GARAITA ARZAK, Aritz" Postaria" Luma berrien eleak 2005, 3 zenb. 24-25 or. Bezperako patata hondarrak arrapaladan eta gogo gabe irentsi, eta atearen zerrailari hiru buelta emanda atera zen etxetik Graeme. Gosariaren erre gustua ahoan zuela, haize hotza sentitu zuen aurpegian. Gogaituta zegoen patata erreak gosaltzeaz.
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Administrator
- Kategoria: NARRAZIOAK
- Bisitak: 24807
ZALDUA ZABALUA,Iker" Serapio Miranda" Luma berrien eleak 2005, 3.zenb, 26-27 or.Gosaria prest zuen, kafe usaia etxeko horma guztietan irristatzen zen, eta bere sudurzuloetara erori zen. Orduak baino, gogoak baino, horrek jarri zuen Martin sukaldera bidean. Beti egin ohi zuen bezala, eguraldiaren berri izan nahi zuen eta horretarako ez zegoen leihoa zabaltzea baino gauza hoberik. Iluna zegoen dena, behe-laino sakona eta hotza, oso hotza zegoen kalean.
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Administrator
- Kategoria: NARRAZIOAK
- Bisitak: 27174
IRIONDO EGUREN, Asier" Kimikako irakaslea" Luma berrien eleak 2005, 3 zenb. 28 or.Bere eskela ikusi dut gaur. Hamabost urte dira bere berririk ez nuela. Institutuko laugarren mailan Kimikako eskolak eman zizkigun aste batean. Ikasle gutxi ginen gure gelan. Astelehen, asteazken eta ostiraletako lehenengo orduan izaten genuen Kimika. Haurdunaldi baten ordezkapena egitera etorri zitzaigun. Lehenengo eguneko lehenengo minututik lortu zuen gure arreta bereganatzea.
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Administrator
- Kategoria: NARRAZIOAK
- Bisitak: 26387
INDAKOETXEA,Oihaneder " Hitzezko sekretuak" Luma berrien eleak 2005, 3 zenb. 29 or. Eta eskutitzak horrela kontatuko zion ahizpari: «Kaixo!: hementxe naukazu, ohi denez, zure mahaian ezarririk hitz batzuk idazteko prest. Hitzak: gaurkoan, besteetan bezain alaiak izango ez diren hitzak. Urrun zaituzte. Baina zu sentitu beharrak bultzatzen nau idaztera.
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Administrator
- Kategoria: NARRAZIOAK
- Bisitak: 28313
ETXEBERRIA RAMIREZ, Isabel" Edo agian" Luma berrien eleak 2005, 3.zenb. 30-31 or. Egun hartan berriro gertatu zen. Herensugeen kontu hura, alegia. Baziren zazpi hilabete herensugeak eta dinosauroak entzuten zituela, goizero-goizero, pertsianaren kontra oldartzen, orroka. Iratzargailuak jo baino zertxobait lehenago izaten zen, eta hasia zen ordurako amorratzen, eguneroko bisita haiek, tontamentean, lo-ordu dexente ari zitzaizkiolako lapurtzen. 2.170 minutu, hain juxtu, egindako kalkuluen arabera eta zertxobait biribilduz, nahiz ez zen bera zehaztasun ezaren zalea. 2.170 minutu. 35 ordu.
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Administrator
- Kategoria: NARRAZIOAK
- Bisitak: 26756
ALBISUA GOÑI,Iñaki" Amet" Luma berrien eleak 2005, 3 zenb. 33 or. Mila bederatzirehun eta hogeita hamalauko ekanaren 28an izan zuen lehenbizikoz amets hura, hamar urte betetzen zituen egunean. Ametsean ume esku bat agertu zen behatzetan luma bat zuela. Haren aurrean nobela bat, nobela lodi bat, orri guztiak zuri zituela. Eskua poliki-poliki mugitzen hasi zen, marraz marra, letraz letra, hitzez hitz, lehen orriak betetzen, ehungarrenera iritsi arte. Hogei eta hogeita hamar urte bete zituenean ametsa errepikatu egin zen. Ia orri guztiak txuriz zituen nobela lodi bat eta gazte esku bat behatzetan zuela berrehun eta hiruehungarren orrira iritsi arte zerbait idazten.