Narrazioak

  • EGIGUREN AZKUNE, Ekhiñe " Edo ni edo Siza"(Narrazioak)

    EGIGUREN AZKUNE, Ekhiñe " Edo ni edo Siza" Luma berrien eleak.Zenb: 10, 2012, 21-22 or.

  • EGIGUREN AZKUNE,Ekhiñe"Amirren laberintoa"(Narrazioak)

    EGIGUREN AZKUNE,Ekhiñe"Amirren labirintoa" ADMINISTRAZIOA EUSKARAZ 2012ko apirila, 76 zenb.27 or. AMIRREN LABIRINTOA Senegal utzita, ihesean heldu ziten Amirren gurasoak Ondarrura. Amaren sabelean egin zuen Amirrek Euskal Herrirainoko bidea, arriskuz betetako bidaia.

  • EGIGUREN AZKUNE,Ekhiñe"Gutuna" (Narrazioak)

    EGIGUREN AZKUNE,Ekhiñe"Gutuna" . EKHIÑE EGIGURENek irabazi du AMODIOZKO GUTUN LEHIAKETA. Aspaldian gogoan zaitudalako idazten dizut gauaren izkina honetatik, hitzak hausten dizkidan dardaraz,

  • EGIGUREN AZKUNE,Ekhiñe"Marcel-en liburua"(Narrazioak)

    EGIGUREN AZKUNE,Ekhiñe"Marcel-en liburua" Luma berrien eleak 9.Zenb. 16 or.Roberto Arlt-en ipuina berrirakurtzen aritu da orain- txe arte eta liburua itxi ostean, mahaira esertzea egin du. Koaderno urdin baten lehen orriak laztandu di- tu segidan. Zuri daude, gauaren ilunarekin kontras- tean, hutsik orriak. Iluna beltza eta orria zuria.

  • EGIGUREN AZKUNE,Ekhiñe"Melnikov mamua"(Narrazioak)

    EGIGUREN AZKUNE,Ekhiñe"Melnikov mamua"ZAZPIKA GARAren aldizkaria 657zk. 2011-8-28, 30-31or.Ikusten al duzu?... zuri-zuria da...». Esan du haurrak ahopeka, sekreturik ezkutuena ezagutzera eman duenaren aurpegi zurrunaz.

  • EIZAGIRRE TELLERIA, Nerea" Marilyn Monroeren zaldi basatiak"

    EIZAGIRRE TELLERIA, Nerea" Marilyn Monroeren zaldi basatiak" ZAZPIKA GARAren aldizkaria 1073zk 30-31or.  Zaldiak trostan dabiltza, airos. Libre egiten dute korri zelaian aurrera eta atzera. Hemengo zaldiak lirainak dira, hanka luzeak; euskal pottoken izter mamitsuen arrastorik ez. Profesoreak maldan gora-behera eraman zaituzte bere kotxe xaharrean...

  • ELEÑA "Garaizeak"(Narrazioak)

    ELEÑA "Garaizeak" ZAZPIKA GARAren aldizkaria 910zk.28-29or.Jaiki orduko ispilu aurrean jarri naiz eta zerbaitek astindu izan balit bezala atzera egin dut erabat beldurtuta. Gaurkoan bai. Aurrez aurre ikusten ari naizen sasitza beltz hau dagoeneko dominatu ezina bihurtu denez, ilea moztera joateko garaia iritsi dela pentsatuta, ile-apaindegira deitu dut txanda eskatzeko asmoz...

  • ERASUN URTZELAIETA, Arantxa " Urruneko garaipena" (Narrazioak)

    ERASUN URTZELAIETA, Arantxa " Urruneko garaipena" ZAZPIKA GARAren aldizkaria 967zk.32-33or.Sukaldean afarirako tortilla prestatzen duen bitartean, azken bisitan ekarri dioten musikarekin erritmoa biziagotzen du. Idazleak irlatik igorritako hitzak musikatu dituzte Gosekoek, eta bitxiak zein gozagarriak zaizkio Euskal Herritik iritsi diren azken abestiak. Etxeko musika entzutea, dastatzea maite du.

  • ERASUN URTZELAIETA, Arantxa "Trenbidea" (narrazioak)

    ERASUN URTZELAIETA, Arantxa "Trenbidea" ZAZPIKA GARAren aldizkaria 913zk.28-29or Katilua erori zaizu, krask! Dozenaka zati hegan, tak, tik tak! Leihoko kristalean, armairuko egurrean, marmolezko gainaren ertzean... Txiki sumatu duzu sukaldea, txiki zure burrunbari leku egiteko, txiki eztanda handiei eusteko.

  • ERASUN URTZELAIETA,Arantxa " Arrakalak itzaletan"(Narrazioak)

    ERASUN URTZELAIETA,Arantxa " Arrakalak itzaletan" ZAZPIKA GARAren aldizkaria 866zk.20-21or.Berriz ere begiratu diot argazkiari, argi-itzalezko marren artetik ageri da zure aurpegia, irribarretsu gordegordeketan ari den haurraren tankeran, begiak erdi itxita, jostari. Betaurreko lila lauki luze horiek erabiltzen zenituen orduan, ederrago egiten zintuzten, begi politak ez zenituelako ei zen, zure ustez.

  • ERASUN, Arantxa" Naizelako diot"

    ERASUN, Arantxa" Naizelako diot" ZAZPIKA GARAren aldizkaria 1026zk 28-29or. Goizeko zazpi eta erdiak. Iratzargailuak jo du. Minutura, begi zulo ilunekin atera da Leire bere gelatik. Oinak arrastaka, indarge, arnasa lodia ahotik. Beste gau bat lo egin gabe, urdailean tristura moduko bat sortzen dion horrek, etengabe burua dantzarazten dion ideia horrek, astinduta: «Ezin dut»...

  • ETXABE ULACIA, Borja "Armosua" (Narrazioak)

    ETXABE ULACIA, Borja "Armosua". - Armosua! Deiadar egin zuen amamak, goizero bezala, sukalde zuritik. Kafe eta butano usaina, hozkailu zaharraren hots elektrikoa eta alboko frontoiko pilotakadak entzuten ziren, noizean behin “ostiaputa”ren bat tartekatzen zelarik. Esnea eta ogi zatiak gurin eta azukrearekin egurrezko mahai gainean. Markel banketan eseri eta armosatzen hasi zen... 

  • ETXABE ULACIA, Borja "Balde urdina"(Narrazioak)

    ETXABE ULACIA, Borja "Balde urdina" Mugalari GARA 2006-3-18, 8. or. Bi mila eta bosteko azaroaren hogeita zazpia, Deba. Gaur amaren urteak. Ondo jan eta edan dugu. Leihora atera naiz zigarro bat erretzera eta aurrean dagoen usategi bati begira gelditu naiz. Teilatua puskatua du eta bi ahuntz dira bertako biztanle bakarrak. Beti dabiltza inguruan bazkatzen. Usategiaren hondakinen artean balde urdin bat dago...

  • ETXABE ULACIA, Borja "Galduta" (Narrazioak)

    ETXABE ULACIA, Borja "Galduta". Luma Berrien Eleak. 4. zb., 12. or. Inork ez zuen ikusten, eta ikusten zutenek, ez zuten begiratzen. Semaforoari bi eskuekin heltzen zion agureak. Praketan pixa eginda zegoen. Lurrean, putzu batean, bere makila. Ez zuen begirada alaia, ez tristea, galdua baizik. Hiri erdian galdua zegoen Alejandro...

     
  • ETXABE ULACIA, Borja "Holzhauser Strasse" (Narrazioak)

    ETXABE ULACIA, Borja "Holzhauser Strasse" Luma Berrien Eleak. 5. zb.8. or. Holzhauser Strasse. Einsteigen bitte. Ateak irekitzen dira. Absteigen bitte. Ateak ixten dira. Pi, pi, pi, pi! Entzuten da bozgorailutik. Geltokiaren aurrean Justiz Vollzug Anstalt Tegel presondegia dago eta Ikerrek atzean utzi du...

  • ETXABE ULACIA, Borja "Mardi" (Narrazioak)

    ETXABE ULACIA, Borja "Mardi". Mugalari.GARA 2007-5-19, 8. or. Izerditan, sabaiari begira, izara artean. Sareten artetik eguzki izpi bakan batzuk logelaren iluntasuna zeharkatzen zitean. Sudurra butxatuta huen eta gelan zegoen tabako eta kalimotxo usaina ez huen usnatzen. “Son las diez de este soleado domingo de invierno. ¡Que disfruten de este día!”, esan zuen irratitik emakumezko ahots fin eta alai batek sintonia erritmiko bizi batez lagunduta...

  • ETXABE ULACIA, Borja "Ostrukaren ametsak"(Narrazioak)

    ETXABE ULACIA, Borja "Ostrukaren ametsak" Administrazioa Euskaraz , IVAP 59 zenb. 2008. 9.or. Berrogeita hamahiru zenbakia azaltzen da pantailan. Bulego handian Mario eserita, zenbakidun papertxoa eskuan, zain. Eserleku urdinetik leihora begira. Marioren iritziz administrazioa, orokorrean, urdina da. Administrazio publikoan pentsatzen duenean, batez ere urdina datorkio burura. Kolore zuria ere etortzen zaio, baina urdina gehiago. Argentinako banderaren koloreak, bere aberria....

  • ETXABE ULACIA, Borja "Tren gorria"(Narrazioak)

    ETXABE ULACIA, Borja "Tren gorria". Nire gela txikian nago, bakardadean gordeta, ezkutuan itotzen, ohe gainean etzanda. Leihotik, urrutitik datorren tren baten hotsa entzuten da. Nire begirada gelako leiho txikira zuzentzen dut. Ez dut hiria zeharkatzen ari den tren gorririk ikusten, ez dut hiriko parkeak gauerdian izaten duten isiltasun ozena, lantza legez, zeharkatu eta birrintzen duen trena ikusten. Zeru urdin iluna ikusten dut, hodeirik gabe, ilargirik gabe, izarrik gabe...

  • ETXANIZ AIASTUI, Garbiñe " Buenos Aires"(Narrazioak)

    ETXANIZ AIASTUI, Garbiñe " Buenos Aires" Luma berrien eleak  2005, 3 zenb. 20-21 or.Atsegin nuen bidaia-liburuetako pasarteak zuretzat irakurtzea, hori eta beste gauza batzuk. Orduan banekien gogoko nuela, liburuena, eta orain ere akordatzen naiz gure protokolo xume hartaz. Batzuetan, zulo bat sumatzen dut, hemen, sabelaldean, baina ez dut uste bakardadea denik, ez behintzat bakarrik egotearen bakardadea; horrelakoa uxatzen trebea bainaiz, nahi dudan guztietan hankaperatzen dut eta leihotik behera botatzen, oroitzapenek eta bidaia-liburuetan irakurritakoak lagun egin diezadaten.

  • ETXEBERRIA ELEXPURU, Andoni " Altxorraren uharte"(Narrazioak)

    ETXEBERRIA ELEXPURU, Andoni " Altxorraren uharte". Eguna lainoturik zegoen eta itsasoa bare-bare. Fionek arraunari ekin zion ahalik eta azkarren. Aititea itsasora irteten ez zen asteko momentu bakarra aprobetxatu beharra zeukan. Igande goizean gaixo plantak egin zizkion amamari, mezetara joan beharrean etxean gelditzen utz ziezaion...

BABESLEAK

Laguntzaileak:

  orkli