Narrazioak

Irudiak: Kristina Fernandez
Irudiak:Kristina Fernandez
Irudiak:Kristina Fernandez
Luma berrien eleak 10.zenb.
Luma berrien eleak 10Zenb.
Irudiak:Kristina Fernandez
ZAZPIKA GARAren aldizkaria
ZAZPIKA GARAren aldizkaria
Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
 
Bidaia

7k1278Ilustrazioa: Kristina Fernandez

Trenera igotakoan bere eserlekua okupatuta zegoela konturatu zen.
• Nire eserlekuan zaude!
Eseritako mutila, bere txartela gerri poltsatik atera eta bagoiaz nahastu zela konturatu ondoren, barkamena eskatuta desagertu zen, bezperako kalimotxoa usaindu izan balio bezala.
Eseri, beharrezkoak zituen gauzak eserlekuko patrikan utzi eta begiak itxi zituen; hemezortzi orduko bidaia zuen aurretik, baina lokartu ezinik, burutazio batzuk otu zitzaizkion.
Institutuko azken ikasturtea oso nahasia izan zen Mirenentzat. Unibertsitateko ikasketak aukeratu behar zituen, gurasoek asko presionatzen zuten lehenbailehen aukera zezan ganorazko zerbait: ingeniaritza, arkitektura edo horrelako zerbait, taxuzko zerbait, gurasoen esanetan. Gainera, lagun guztiek aukeraketa egina zeukaten jada, eta berak artean ez zuen batere garbi etxean geratu nahi zuen ala Bilbora edo beste hiri handi batera joatea nahiago zuen, independentzia pixka baten bila.
Futbolak bere gotorlekua izateari utzi zion, mina hartu baitzuen aldakan. Mila fi- sioren kontsultetatik pasatu zen lehenik, baina ez zuten minaren jatorria inondik inora topatzen, traumatologoek ere ez zeki- ten mina nondik zetorkion. Gainera, entre- natzaileak presionatu egiten zuen kirolean jarrai zezan, mina hainbesterako ez zela izango eta hori jasateko gai izan beharko zu- keela argudiatuta; zoratzen ere hasia zela pentsatu zuen gazteak.
Hori guztia gutxi balitz bezala, mutil lagunak Whatsapp bidez eten zuen harremana.
Ikasturtearen amaierarekin batera herrietako festak ere heldu ziren, kontzertuak, tragoak, parrandak; asteak igaro zituen neskak zeharo mozkortuta, gauez bizi eta egunez buruko minez. Lagunek lasaiago ibiltzeko esktu zioten arren, Mirenek ez zien kasurik egin, eta lagun berriak bilatu zituen bere horretan jarraitzeko.
Lagun berri horietako batek meditazio saio batzuk egiteko gomendatu zion Mireni, eta gauza arraro samarra iruditu zitzaion arren, animatu egin zen azkenean. Meditazio saioak xelebre samarrak ziren: isiltasuna, lurrean eserita, ahots leunak, irribarreak, bizimodu lasaiago bat izateko aholkuak eta amaierarik gabeko elkarrizketak, azukrerik gabeko infusio mikatzak edanez.
Goiz batean tren geltoki batean esnatu zen gonbito putzu baten alboan; paseatzen zebiltzan pertsonen mespretxu begiradek urdaila zulatu zioten, edo ahora heldu zitzaion kalimotxo zaporea izango zen sentsazio arraro horren eragilea, bestela. Une horretan bertan erabaki zuen ezin zuela uda osoa hala igaro, zer aldatu nahi zuen zehazki jakin ez arren.
Zuzenean leihatilara gerturatu eta hurrengo trenerako txartel bat eskatu zuen; berdin zitzaion nora, bazekien itxura txarra zeukala eta kiratsa zeriola, baina bazekien etxera joanez gero ez zuela bidaiatzeko adorerik bilduko. Lisboarako txartel batekin iritsi zen gurasoen etxera, dutxa azkar bat hartu, motxila prestatu eta egun batzuk kanpoan pasatuko zituela esan zien gurasoei.
Hasiera batean, gurasoei ez zitzaien ideia batere gustatu, azken boladan Mirenek zuen jarrerarengatik, batez ere, baina azkenean konturatu ziren bidaia hau autosuntsitze prozesutik aldentzeko gakoa izan zitekeela. Amak berak gerturatu zuen tren geltokira, eta besarkada estu baina lehor batekin, bidaia aprobetxatzeko esan zion alabari.
Lokamuts ordu batzuen ondoren, sakelakoa poltsikoan sartu eta jantoki bagoira joan zen, hankak luzatu eta kafea eskatzeko asmoz. Iritsitakoan itxita zegoela ikusi zuen, ordu laurden barru zabalduko zutela. Miren izkina batean eseri zen, telefono mugikorrean bere mutil lagun ohiaren Instagrameko argazkiei begira.
Kafetegia zabaldutakoan, batera iritsi ziren barrara bagoiaren beste muturrean eserita zegoen mutila eta Miren.
• Zeuk eskatu lehenengo, mesedez; azken finean, hasiera batean eserlekua lapurtu dizut.
• A, zu zinen? Ez kezkatu, nahi gabe izan da eta. Ni Miren naiz.
• Unax. Lo egin ezinik zabiltza zu ere?
• Bai, bidaiaren urduritasuna edo – eragilea bezperako ajea zela aitortzeak lotsatzen zuen.
• Gosalduko dugu elkarrekin? Orduak igaro zituzten elkarrekin hizketan: haurtzaroa, bidaiak, bikotekide ohiak, etorkizuna, ikasketak, familia, beldurrak, zalantzak, sekretu ezkuturen bat, berriro ere ikusiko ez duzun ezezagun batekin hitz egiteak dakarren askatasunarekin.
• Badakit zu Lisboara zoazela, nik datorren geltokian jaitsi behar dut.
• Komunera lagunduko didazu? – Mirenek, inoiz sentitu gabeko bulkada batek eraginda edo.
• Barkatu?
Elkarrekin joan ziren komunera, sutsuki musukatu zuten elkar, berotasun une batean Mirenek eskua Unaxen hankartera luzatu zuen, baina bertan ez zuen topatu espero zuenik.
• Barka, joan beharra daukat.
Unax azkar batean desagertu zen, Miren komunean bakarrik utzita.
• Baina eman iezadazu zure telefono zenbakia – esan zuen Mirenek bere kolkorako.
 

Idazleari buruz...

Ilazki Egibar Gabilondo (Lezo 1982). Elektronikaria ogibidez, literatur zalea betidanik. Bergarako Idazle Eskolari esker hitzekin jolasteko modu berriak ikasten.

Kristina Fernandez Irudiak

kristina fernandez

BABESLEAK

Laguntzaileak:

orkli

 

Mesedez! Webgune honek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen. Informazio gehiago