K07 inprimakia bete behar duzu lehenik; bi argazki hemen jarri, izena eta jaiotze data atzean erantsi ondoren. Gero, 08 leihatilara joan, han ordua hartu, eta hiru egun barru deituko dizute. –Barkatu, bi ordu galdu ditut hona heltzeko. Ezin al dut gaur dena egin? –Ba, ez; ezta pentsatu ere...
Egunero akordatzen naiz zuekin, lasai egon zaitezten idazten dizuet. Oso leku ederra da, itsasoa dago leku guztietan. Irlarik irla ibili gara, horrenbeste irla dago, ezen askok izenik ere ez duen. Igeri egiten ikasten ari naiz, etxeratzean Zarautzera joango naiz hondartzara. Gaur armak banatu dizkigute, aita, galeperretan bezain ona izatea espero dut. Ama, zu ez kezkatu, ondo jaten dut, ipintzen didaten guztia. Bihar igandea dela uste dut, sagar-erreak egingo dituzu? Instrukziorako deia, agur.
Nire begien distiran, zoriontasuna igar zitekeela esan zidan. Ilea aspaldi urdindua dudan arren, hamabost urteko neskatxa uzkurtua izan nintzen; niretzako lorerik geratzen ez den negutegian. Eskolara elkarregaz joandakoentzako bazkaria antolatu zuen Udalak. Artxiboetatik datuak atera, eta bakoitzari gonbidapena heldu zitzaigun etxera. Nik ez nuen joateko asmorik.
NESKATXOA: Itxaronaldi itogarria. Neskato txikiak emakume bihurtzen dira udako gauetan. Poliziaren sirenen oihartzunak durundi egiten du kale zikinetan; paretetako arraildurek agurtzen dituzte garai hobeak; idazkuneko argi gorriak dir-dir islatzen dira koltxoi txikituaren gainean: MOTEL.
Auzoan igandero jartzen duten arropa azokan entzun nuen esaldi hori; espainolez, hori bai. Ezinezkoa bailitzateke gaur egun «hori» euskaraz entzutea. Besteak beste, hain sotil eta lotsatiak garen honetan, euskara plazaratzea baita gehien kostatzen zaiguna. Eta baten batek pentsa lezake hori ez dela kezkagarriena gaur egun, osasuntsu haziko bada beste osagai batzuetaz elikatu behar dela oraindik gure hizkuntza...
Uda hartan, izeba Pantxike oporrak pasatzeko familiaren baserrira itzuli zenean, berarengan ohikoa ez zen jarrera sumatu genuen: alaiago zegoen, irribarretsuago, berritsuago... bizitzeko gogoa zerion poro guztietatik. Aurpegian ere, distira berezia zeukan...
Sortu Tamaina Deskargak
2016-03-03 239.64 KB 596
LOPEZ DE ARANA ARRIETA, Inaxio" Funtzionario xelebrea" HOT
Gobernuan lan egitea! Lakuako bulego dotore horietako batean! A ze suertea!». Etxean, gurasoek ezin zuten sinetsi. Bat-batean, ordu arte alproja galanta zena etxeko seme kutun bihurtu zen guztion begien aurrean. Koadrilakoek ere berdintsu: «Hori duk hori, txoiloa! Hor, gainera, ez duk enpresa pribatuan bezala. Enpresa pribatuan azken tanta ere xurgatzen zigutek guri, goiz, arratsalde eta baita gauez ere, deskuidatuz gero. Administrazioan, ordea, poliki-poliki, presarik batere gabe…
Amonaren baserriko sukaldean jolasean aritu da. Lantokitik iritsi berri den osabak, beti bezala, mingaina katuak jan ote dion galdetu dio eta bera gorritu egin da. Izebak, umea bakean uzteko esan dio senarrari, txikia dela eta izango duela astia hitz egiteko. Osabak berriz, gogor egin behar zaiola, ama bezain oilo bustia aterako dela bestela. Masailtxo leun eta gorrituen gaineko begi urtsuek kristalezkoak dirudite...
Bukatu da. Gaurtik aurrera nire bizitzak beste bide bat hartuko du. Hauxe esaten zion Anak bere buruari urtean hiru aldiz gutxienez. Kate bat osatzen zuten Anaren ekintzek: nahi zuen zerbait ez zuela lortu konturatzen zen, inguruko jendea bera baino zoriontsuago zela ikusten zuen, eta eramanezin egiten zitzaion...