Narrazioak

Irudiak: Kristina Fernandez
Irudiak:Kristina Fernandez
Irudiak:Kristina Fernandez
Luma berrien eleak 10.zenb.
Luma berrien eleak 10Zenb.
Irudiak:Kristina Fernandez
ZAZPIKA GARAren aldizkaria
ZAZPIKA GARAren aldizkaria
Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
 
Sakrifizioa
mu4    
Kristina Fernandez    

NESKATXOA:Itxaronaldi itogarria. Neskato txikiak emakume bihurtzen dira udako gauetan. Poliziaren sirenen oihartzunak durundi egiten du kale zikinetan; paretetako arraildurek agurtzen dituzte garai hobeak; idazkuneko argi gorriak dir-dir islatzen dira koltxoi txikituaren gainean: MOTEL.

Munduko panpina guztiek begi gorriak dituzte. Hori diote nire gelako andrakilek. Oka egiten dute. Benetan abilak dira horretan, horregatik onartzen diet. Norberak bere trebetasunak garatu ezin baditu, bere bizitzan porrot egin duela senti dezake uneoro. Hori dela-eta uzten diet oka egiten ohe inguruan. Kiratsa dario. Oka egiten duen panpinatxo bat naiz.

Logelako gizonak begiratzen nau. So egiten didala badakit, atearen beste aldean egonagatik ere. Oraindik gelara sartu ez den arren.

Panpinek begi gorriak dituzte. Hanka bat erauzi diete dantza sakratuan. Plastikozko orgia.

Logelako gizonak begiratzen du. Ezkutuan, ate atzean. Senti dezaket haren hatsa. Tabako eta 96ยบ-ko alkohol nahasketa. Kea dario bere arnasak. Hatsa masailean, bi izaki iledun nire larruazala ukitzen. Galtzetan infernua.

Egun horretan ez nuen oraindik hilerokorik, baina utzi nion andrakilekin jolasteari. Balio gutxikoa izango zara aldakak zabaltzen zaizkizunean, esan zuten auzoko bozek. Sakrifizio xume bat familia asetzeko. Ulertu behar nuen, familia asetzeko ofrenda bat besterik ez zen. Behin bakarrik. Familiarentzat dirua lortzeko. Behin. Garrantzitsua sentitu nintzen bat-batean. Andregaia banintz legez bere ezkontza egunean. Protagonista.

Hau triskantza! Lubakietako ajeak. Hankak eta besoak! Hankak eta besoak! Jauna, andrakila bat zatitzeko baimena eskatzen dut. Jauna? Ez, ez du odolik, baina ablazioa egin diote. Eskaera onartua? Esker mila, jauna.

Ateko heldulekua biratzen. Milioika izara nire gainean. Atean zirrikitu bat. Estropezu egin dut buru batekin. Zein da? Barbie erizaina ala Barbie eskiatzailea? Ez du inporta. Barbie guztiak urdanga batzuk dira. Euren osagarri guztiekin. Almidoizko milioika izara. Bat, bi, sorgin ipurdi... hiru, lau, sardina bakalau... bost, sei, ez nau ikusten... bost, sei, ez nau ikusten...

Pixkanaka-pixkanaka jantzi nintzen, erritual batean bezala, haur ezkongaiaren jantzi zuriaz. Kopetan musu eman zidan amak. Aitak ezkerreko masailean. Amets arrosetan eta kotoizko hodeietan pentsatu, esan zidaten. Prest nengoen sakrifiziorako.

Ez dago aterik, bai arnasa gerturatzen. Bost, sei. Pixa egin dut gainean. Neskato helduek ez dute pixarik egiten ohean. Erremina. Neskato gaiztoa naiz. Osagai guztiak dituen panpinatxoa. Neure izterrak hareazkoak dira. Pixa goldea. Neure izterrak kristalezkoak dira. Bere hatsa lausotzen duen lurrun zikina. Neure izterrak urte bat dira. Bere zakila mende bat. Orbelak karraska egiten du bere oinpean. Ez, ez dut hori esan nahi. Sarraskitutako gorputzek karraska egiten dute bere oinpean. Izaren azpian ezkutatzen saiatzen naiz. Bat, bi, hiru, lau... bere urratsak. Zakur baten zaunkaz hitz egiten du. Izarek larruazaletik ihes egin didate, biluzik nago ohe gainean.

  mu4a

Gogaikarriak dira egunak, horregatik hiltzen ditut animaliak. Hiribarrenen ondorioak. Kasu hauetarako komeni da plastikozko tutu bat erabiltzea, gogorra. Bestela ez du inporta. Edozeinek balio dezake, alde bakoitzean zulo bat baldin badu, behintzat. Gero katu bat bilatu behar da. Kaleko katuak nahiko oldarkorrak dira; hobe da katakumea izatea. Ehizatzeko? Ez dakit, deitu, janaria eman, bizkarra leunki laztandu. Ez dakit, konfiantza har dezan. Orduan katua tinko heldu, ondoren ahotik tutua sarrarazteko. Errazagoa da lagunekin egitea, katuek gogoz eutsi egiten baitiote bizitzari. Tutuko beste aldea estaltzen zaio. Astiro hiltzen joango da katua. Kontuz ibili, batzuk atzamarkatzen saiatzen dira, espasmoak dituzte beste batzuek. Hoberena begietara begiratzen dizutenean da, hil ez ditzazun erreguka. Gero hiltzen dira.

Izaren hondoan ihes egiteko zulo baten bila nabil. Alde egiten saiatzeak ez du zentzurik. Zorretan nago familiarekin. Arraren izerdi nazkagarria paretetan itsasten da, hartz itxurako gozoki gorriekin amets egiten dudan bitartean. Lotuko natzaio gizon horri.

Arnas egiteari uzten dionean hilda dagoela baieztatu behar da burua makil batekin kolpatuz burmuinak atera arte.

Egun horretan, negar egin nuen. Normala da, esan zuen amak, andregai guztiak bezala. Dirua poltsan nuenean, lehortu zitzaizkidan begiak, ahoa eta bihotza. Errazagoa izan zen ondorengoetan. Ohitzea besterik ez dago. Antzekoak dira gizon guztiak.

Txakur edo umetxo batekin ere egin daiteke. Behin mezan indarrez oihuka hasi nintzelako kaleratu ninduten eskolatik. Jainkoa ez da existitzen, ez da existitzen! Masailekoak eman zizkidaten aurpegia gorrituz; ez nuen hiru hilabetetan hitzik esan. Aspertzen naizelako hiltzen ditut katuak. Egunez animaliak hiltzen ditut, gauez gizonek hiltzen naute.

Bere aurpegia ikusi dut azkenean. Prest nago sakrifiziorako. Jainkoen errukiaren menpe. Bururik gabeko panpina besarkatzen dut.

Xabier Lopez

Kristina Fernandez Irudiak

kristina fernandez

BABESLEAK

Laguntzaileak:

orkli

 

Mesedez! Webgune honek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen. Informazio gehiago