Narrazioak

Irudiak: Kristina Fernandez
Irudiak:Kristina Fernandez
Irudiak:Kristina Fernandez
Luma berrien eleak 10.zenb.
Luma berrien eleak 10Zenb.
Irudiak:Kristina Fernandez
ZAZPIKA GARAren aldizkaria
ZAZPIKA GARAren aldizkaria
Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
 
mu2    
Kristina Fernandez    
Eltxoa

Gaua zen eltxo baten hegal-hots gogaikarriak nire logelako bake-giroa zapuztu zuenean. Di-da altxatu, argia piztu eta galtzerdi zahar batekin “gautxori” madarikatu hura akabatzen saiatu nintzen. Baina alferrik, behin eta berriro saiatuagatik, beti ihes egiten baitzuen eltxoak, ni baino azkarragoa izanik. Ehiza ero haren ondorioz, gorputz-adarrak gero eta nekatuago nituen; betazalak, halako batean, ixten hasi zitzaizkidan, begiak guztiz estali arte.

Bat-batean ezinegon lazgarri batek harrapatu ninduen. Ez nuen, hala ere, zirkinik egin. Ohean jarraitu nuen, nire logelan, ezeri aurre egiteko kemenik ez nuela. Gorputza sorgor nuen, baina zerbait zebilkidan barrutik, ziztu bizian; odola bor-bor ari zitzaidan gorputz osoan zehar, zainetatik ihes egin nahi izango balit bezala. Bat-batean nire sorgortasuna desagertu eta hanka-besoak plastikozkoak banitu bezala hasi zitzaizkidan mugitzen. Halako batean, sabaia gainera erori behar zitzaidala pentsatu nuen.

Garrasika hasi nintzen. Nire oihuak kalearen txokorik urrunenetik ere adituko ziren. Handik askatzeko hamaika bider eskatu nuen, baina han inork ez zidan entzuten, edo beharbada entzunda ere, ez zidaten lagundu nahi. Ni Ogasuneko ikuskatzailea naiz lanbidez, eta ez nintzateke harrituko jendeak entzungorrarena egin izan balit, oihuka eroen pare ari nintzenean; baina zer
egingo diogu? Jendeak ez gaitu oso maite diru-kontuak gobernatzen ditugunok; soldataren barruan dagoen zerbait da. Ardura handiko lanpostu batean jardun arren, une hartan ni neure logelan gatibu nengoen eta ez nuen ihesbiderik. Ezin nuen gehiago jasan lau horma haien artean luzaroago egon beharrak eragiten zidan estura. Ohartu nintzen apurka-apurka hiltzen ari nintzela, itotzen, erotzen...

Bat-batean, lehengo eltxo hura, nire eraso guztietatik salbu atera zena, berriro ikusi nuen, baina hasieran ez nion antzik eman, animaliako neurriak hartuta zeuzkanez gero. Odol guztia xurgatu nahi zidan kabroiak! Guztiz ikaratuta nengoen. Laguntza behar-beharrezkoa nuen. Infernu hartatik alde egin beharra neukan! Beste bat baino ez nuen behar! Beste dosi bat bakarrik! Bat!

Ordu (edo egun?) batzuk geroago, sendagaien usain sarkorrak esnarazi ninduen. Ez nengoen nire logelan, beste nonbait baizik: ospitalean seguru asko, ospitale bateko gela hits horietako batean, ohean etzanda, besteren menpe. Baina inor ez nuen inguruan galdetzeko. Ziurgabetasun hark gero eta gehiago asaldatzen ninduen. Beso bat zeharo ubelduta eta zulatuta neukan. Harritzekoa: odol-tanta bakar bat ere ez, maindire-burusietan. Halako batean, argi moduko bat piztu zen nire barnean, eta puzzlearen zati guztiak ondo egokitzen hasi ziren: nire logela, eltxo erraldoiaren erasoa, eutsi ezinezko izu-ikara, dosia… Nire garrasiekin larrituta, seguru asko auzokideek Poliziari deituko zioten, eta Poliziak anbulantziari. Zorionez, konortea galdu nuen, eta ezin izan nuen «ikuskizunaz» gozatu. Nire logelan baino gozoago egon arren, maindire eta horma haien zuritasun orbangabeak gehiago artegatzen ninduen lasaitu baino. Nire gainean gurutze bat zegoen, ospitaleko gela gehienetan bezala. Gurutzeko hari gustura galdetuko nion zer egin behar nuen amaraun hartatik ihes egiteko, baina bera ez zegoen entzuteko, eta ni ere ez, hitz egiteko.

    mu2a

Halako batean, bata zuriko gizon batek maindirearekin burua estali zidan. Ez nekien zer ari zen gertatzen han. Gainera, artaburu hari esker ezin nuen ezertxo ere ikusi. Eta entzun ere ez!!! Baina bizirik nengoen!!! Oraindik pentsatzeko ahalmena neukan, besterekiko komunikazioan huts egin arren. Hanka bat altxatzen saiatu nintzen, ingurukoei bizirik nengoela ohartarazteko eta, zorte pixka batez, sasi-sendagile hari ipurdian ostiko bat emateko, maindireekin jolasean ibiltzeagatik. Baina ezin. Hanka milimetro bat ere ez nuen mugitu. Ez nuen horretarako indarrik. Gero, ahaleginak egin nituen garrasi egiteko. Hauspoa bete, eta puffff; ezeeeeer ez. Guztiz etsita nengoen. Bat-batean bururatu zitzaidan hura guztia amesgaizto bat besterik ez zela izango. Nahi bai. Halako batean, zerbaiten zipriztinak nabaritzen hasi nintzen maindireen azpitik. «Ospitale puta honetan itoginak ere baditiztek”, pentsatu nuen nire artean. Ez ba: ospitaleko apaiza zen, eta ur bedeinkatua botatzen ari zitzaidan, Jainkoarekin bakeak eginda joan nendin. Bai, hilda nengoen!!! Alde egin beharra neukan handik, bizidunen mundutik alegia. Baina ez nintzen bakarrik joango. Odol guztia xurgatu zidan eltxo madarikatuak ez zuen beste inor ziztatuko. Eskuan indar guztiz atxikita neukan bere eztena, nire etxeko logelan izandako borrokan gupidarik gabe erauzi bainion. Ezten hura izango nuen bidaide, burua nik baino nahasiago zuen batek xiringa baten orratzaren itxura lañoa har baziezaiokeen ere.

Kristina Fernandez Irudiak

kristina fernandez

BABESLEAK

Laguntzaileak:

orkli

 

Mesedez! Webgune honek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen. Informazio gehiago