Maria Dolores Agirre
Maria Dolores Agirre Aizpuru 1903ko ekainaren 8an jaio zen Errezilgo Etxeberri etxean.Aita, Pablo Agirre, errezildarra zen; hiru seme eta alaba bat izan zituen lehenengo emaztearekin, besteak beste:Alfonso,pilotaria,oso gazterik Uruguayra joan zena fortuna bila.Maria Dolores beti oroitzen zen anaia agurtu zutenekoaz,anaia zaharrena joan zenean etxean negar asko egin omen zutelako; Jose Ramon «maiorazgoa», 30 urtez Errezilgo alkatea izan zena, eta Juan Garmendia etnologoak esaten duenez, Jose Ramon Errezilgo historiaren artxibo bizi bat zena; eta Tomas, «Barrensoro» goitizena hartuta poeta izan zena; Bilboko Euskal Eskolaren zuzendaria izanik,36ko gerraren ondoren deserriraturik Sevillara joan behar izan zuen, eta hori galera handia izan zen euskal letrentzat.
Pablo Agirre lau ume txikirekin alargun geratu ondoren, berriz ezkondu egin zen, eta Aizarnako Manuela Aizpuru emaztearekin izan zuen Mª Dolores alaba,etxeko bosgarren umea. Mª Doloresek sei urtetik hamabira bitartean herriko eskolan ikasi zuen eta gero, ohikoa zen bezala,etxean geratu zen. Irakurri osorik...PDF