IRASTORTZA GARMENDIA,Tere
EUSKAL IDAZLEEZ
IRASTORTZA,Tere"Eskolako oharrak: Euskal itzulpenaren norabide eta noragabeak" Galeusca 2002 Eskolako oharrak: Euskal itzulpenaren norabide eta ...
Gehiago irakurri
AAAA
EUSKAL IDAZLEEZ
AAAA"IONE GOROSTARTZU…Zintzilikaturik"         IONE GOROSTARTZU…Zintzilikaturik Liburua ...
Gehiago irakurri
ARRIETA,Ane
EUSKAL IDAZLEEZ
Unai Baztarrika Ingeniaria eta idazlea Unai Baztarrika beasaindarrak Blas de Otero-Villa dc Bilbao lehiaketa irabazi du, 'Arrakalak' izeneko poesia ...
Gehiago irakurri
AUZMENDI AIERBE, Lurdes
EUSKAL IDAZLEEZ
AUZMENDI AIERBE, Lurdes " Mª Dolores Agirre" Maria Dolores Agirre Aizpuru 1903ko ekainaren 8an jaio zen Errezilgo Etxeberri etxean.Aita, Pablo ...
Gehiago irakurri
BALERDI,Iban eta ZUBELDIA,Leire
EUSKAL IDAZLEEZ
Norbera batxilergoa egin duen lekukoa da, eta ni, alde horretatik donostiarra naiz. Ama Castejongoa da. Oso gazte izan zen ama. Sei anaiarreba gara, ...
Gehiago irakurri
GEREKA, Axun-IGARTUA,Karmele
EUSKAL IDAZLEEZ
GEREKA, Axun-IGARTUA,Karmele "Gorrotoa lege" Jon Etxaide Itharte 1920an munduratu zen Donostian. Idaztea maite zuen “bihotzaren ...
Gehiago irakurri
GEREÑU, Idoia
EUSKAL IDAZLEEZ
GEREÑU, Idoia"Bazegonk amairu jarrai gabe?" Laburpena: Jarrai antzerki-taldeak euskal antzerkigintzaren norabidea aldatu zuen ia hamar urteko ...
Gehiago irakurri
GEREÑU, Idoia
EUSKAL IDAZLEEZ
GEREÑU,Idoia. ERRASTI, Kepa Euskal antzerkiaz GEREÑU,Idoia. ERRASTI, Kepa Euskal antzerkiaz Idoia Gereñu  
Gehiago irakurri
GEREÑU, Idoia
EUSKAL IDAZLEEZ
GEREÑU, Idoia"La revista teatral vasca. Antzerti (1932-1936)" Para comenzar quiero agradecer a los participantes de este Tribunal, por el interés ...
Gehiago irakurri
GOMEZ SARASOLA, Itziar
EUSKAL IDAZLEEZ
GOMEZ SARASOLA, Itziar " Solasean Karmele Igartuarekin" Luma berrien eleak 2011, 9. Zenb. 32-33 or. Karmelek hitz egiten du eskuekin, hitz egiten du ...
Gehiago irakurri
IBARRALDEKO HITZA
EUSKAL IDAZLEEZ
IBARRALDEKO HITZA " Solasean Ione Gorostartzurekin" , 2012-01-16   Ione Gorostartzu   --Elkarrizketa: Ibarraldeko ...
Gehiago irakurri
IGARTUA BENGOA,Karmele
EUSKAL IDAZLEEZ
IGARTUA BENGOA,Karmele "Irakurketa Txostena:Paulo Iztueta Orixeren inguruan" PAULO IZTUETAK EMANDAKO HITZALDIAREN HEZURDURA ETA BIBLIOGRAFIA IDAZKETA ...
Gehiago irakurri
IGARTUA BENGOA,Karmele
EUSKAL IDAZLEEZ
IGARTUA BENGOA,Karmele"Irakurketa-Txostena: Mariasun Landa". Mariasun Landa da, gaur egungo euskal idazlerik ezagunenetako bat Euskal Herrian; ...
Gehiago irakurri
IRASTORTZA GARMENDIA, tere
EUSKAL IDAZLEEZ
IRASTORTZA GARMENDIA, tere "Amodioaren geografia" HEGATS  1990, 31-47 or.     1. LANGA: AMODIOZKO HITZAK(*) Zertaz ...
Gehiago irakurri
IRASTORTZA GARMENDIA,Tere
EUSKAL IDAZLEEZ
IRASTORTZA GARMENDIA,Tere " Arantxa Urretabizkaiarekin solasean" HAGATS 1990, 74-91or. TERE IRASTORTZA   Arantxa Urretabizkaia: aspaldi ...
Gehiago irakurri
IRASTORTZA GARMENDIA,Tere
EUSKAL IDAZLEEZ
IRASTORTZA GARMENDIA,Tere " Ondartza"  LAUAXETA. Idazleek idazleari.Omenaldia  2005, 55-57 ...
Gehiago irakurri
IRASTORTZA GARMENDIA,Tere
EUSKAL IDAZLEEZ
IRASTORTZA,Tere" Izateko sortu" 1. Jaiotzaz eta amatasunaz 1.1. Jaiotze urtea eta lekua. Lehen oroitzapenak Zaldibin jaio nintzela 1961ean. Neuk ere ...
Gehiago irakurri
IRASTORTZA GARMENDIA,Tere
EUSKAL IDAZLEEZ
IRASTORTZA GARMENDIA,Tere" Karmele Igartua Bengoa" Bidegile eta sortzaile. Halabeharrez eta intentzio osoz (1959-2010) .Karmele Igartua Bengoa ...
Gehiago irakurri
LASARTE LEONET, Gema
EUSKAL IDAZLEEZ
LASARTE LEONET, Gema"Irakurketa ohiturak literatur sisteman: generoa diagnostikatzeko eremu interesgarria" GAKO HITZAK: Irakurketa ohiturak, generoa, ...
Gehiago irakurri
LASARTE LEONET, Gema
EUSKAL IDAZLEEZ
LASARTE LEONET, Gema"Leyendo el género: Mariasun Landa" Este artículo aborda los resultados de un estudio sobre la obra de Mariasun Landa, llevado ...
Gehiago irakurri
LEGARRETA ETXEZARRETA,Maitane
EUSKAL IDAZLEEZ
LEGARRETA ETXEZARRETA,Maitane "Idaztearen gozamenean lagun" GAZTEZULO. Literatura Erreportajeak eta Elkarrizketak 123. Zenb. 2011 .Udazkenean ekiten ...
Gehiago irakurri
MAIA URROZ, Ainara
EUSKAL IDAZLEEZ
MAIA URROZ, Ainara " Itxaro Bordarekin solasean" Luma berrien eleak 2008 6.zenb. 29-35 or.Bere esperientzia kontatzeko irrikitan, Itxaro Bordaren ...
Gehiago irakurri
MAIA, A.-ZUBELDIA,L.
EUSKAL IDAZLEEZ
MAIA, A.-ZUBELDIA,L. "Irakurketa-Txostena: Itxaro Borda.Bestaldean"  Itxaro Borda, Baionan jaio zen 1959an. Gaur egun ere bertan bizi da baina ...
Gehiago irakurri
MAIA.A-ZUBELDIA,L.
EUSKAL IDAZLEEZ
MAIA.A-ZUBELDIA,L. "Biografia laburra"Itxaro Borda, Baionan jaio zen 1959an. Gaur egun ere bertan bizi da baina artean, Oragarre, Paue, Paris eta ...
Gehiago irakurri
MAIA.A-ZUBELDIA,L.
EUSKAL IDAZLEEZ
MAIA.A-ZUBELDIA,L. "Esteka intereskarriak" www.armiarma.com/idazleak/borda/index.html : Bertan, Itxaro Bordaren biografia laburra, argitaratutako ...
Gehiago irakurri
MAIA.A-ZUBELDIA,L.
EUSKAL IDAZLEEZ
Joanes Balantsun osagarri handiko artzaina zen. Maiatz hondarretan, astoaren kalixtroak mukuru beterik, bortura abiatzen zen, ardiak aitzinean, ...
Gehiago irakurri
MARTIN Isabel, IÑARRI Maddi, DE MATA, Adriano
EUSKAL IDAZLEEZ
MARTIN Isabel, IÑARRI Maddi, DE MATA, Adriano" Miren Agur Meaberekin solasean"  Luma berrien eleak Zenb: 10, 2012, 30-32 or.Hizkuntza ...
Gehiago irakurri
MIRIAM,Luki
EUSKAL IDAZLEEZ
MIRIAM, Luki "Amaia Artolazabalarekin solasean" GOIERRIKO HITZA 2012-04-18, 6 or.Amaia Artolazabalek (Zumarraga, 1981) irabazi du Urretxu-Zumarragako ...
Gehiago irakurri
OLAZIREGI ALUSTIZA, Mari Jose
EUSKAL IDAZLEEZ
OLAZIREGI ALUSTIZA, Mari Jose"Bizenta Mogel ( 1782-1854), edo Euskal Tradizio Literario Androzentrikoa pitzatu zenekoa" EUSKAL HISTORIOGRAFIA BERRI ...
Gehiago irakurri
OLAZIREGI ALUSTIZA, Mari Jose
EUSKAL IDAZLEEZ
OLAZIREGI ALUSTIZA, Mari Jose"Euskal eleberriaren historia" Santiago Onaindia Ikerketa Beka 1999 Euskal eleberriaren historia deitu diogu liburu ...
Gehiago irakurri

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 
luma30_31  

Karmelek hitz egiten du eskuekin, hitz egiten du bere belarritako eta zapiekin, begiekin, baita bere ahotsaren melodia gozoarekin ere. Badu hizketarako, adierazpiderako halako energia berezi bat. Berak, bai, berak “atrapau” egiten du entzulea, irakurlea.

Duela bost urte elkar ezagutu genuen Bergarako Idazle eskolan, gogoratzen? Zu bigarren mailakoa eta ni lehenengokoa, bazegoen nire aldetik halako begirune bat zuenganako. Baina diferentzia hura laster desagertu zen, hasi ginen elkar lanean ilunabar literarioak antolatzen, poesia idazten, mintegiak osatzen eta esan liteke Karmelek, Gorkak, Iñakik, Ainarak, Carmenek osatu genuela idazlegai kuadrilla. Tere Irastortzak gidatzen gintuen eta Karmele, zu zeu izan zinen idazlegai izatetik idazle izatera pasatu zinen lehenengoa, Felipe Arrese Beitia poesia saria eskuratu baitzenuen eta Hitzak orbainetanzure lehenengo liburua argitaratu. Beraz, aurrerantzean izango zinen; KARMELE IGARTUA BENGOA. Horrela egin zinen idazle ofizial eta gu harro, pozik eta itxaropentsu.

 

Aretxabaldar osoa, ezta, Karmele?

 

Bai, nahiz eta Bergaran jaio nintzen, gure aita Daniel, hangoa baitzen, urte bete nuela joan ginen Aretxabaletara, ama Montse, bertakoa da eta hantxe hazi nintzen nire hiru nebegaz. Asko zor diot herri honi, han osatu bait naiz. Pentsatu gura dut neuk ere emongo niola zerbait.

Eta zure lehen lan urratsak Kurtzebarri eskolan. Irakaskuntzarako behar omen da bokazioa, zuk hortik puska bat, bai...

    luma32

 Gazte-gazte hasi nintzen, artean irakasle premia zegoen eta niri egokitu, zorte itzela izan nuen. Gainera haur txikiegaz hasi nintzen, gustura. Bai, nire ogibidea izan da eta asko gozatzen dut ene ikas-leegaz, beti saiatu naiz egon zedin holango konplizitate bat, ikasle baino zertxobait gehiago izan dira neuretzat, hainbeste ordu egin ditugu elkarregaz! Neure lankideak lagun minak ere bilakatu dira eta bide horretatik ere ibili naiz testu sorkuntzan, hizkuntza eta ingurunea lantzeko besteak beste. Bai, nik heziketa lanetan emon dut egunerokotasuneko zati handi bat. Eta gertatu izan zait askotan, idatzi ezin dudan orduetan etortzen zaizkidala idatzi beharrekoak gogora; horregatik, egunero topatzen dut lekutxo bat eta denbora bat, ez-denboretan eta ez-lekuetan otutakoak idazteko. Idatzikoetatik batzuk neuretzat gordetzen ditut, guztiak nigandik kanporako eskaintza izan nahi duten arren.

Eta gazte ezkondu zinen eta ama izan...

Holan suertatu zen, berez-berez etorri zen guztia. Eta pozik hartu dut bizitzak emon didana, familia, senarra, seme alabak, euskarri inportantea izan dira niretzat. 

Gogoan dut nola eman zizuten 2007.urtean Felipe Arrese Beitia saria. Zoramena izan zen Idazle eskolan ginen guztiontzat, holako sari inportantea gutako bati... Hor egin zen Karmele idazle?

Ez zehazki, ni ezagutzen nautenek badakite beti idatzi izan dudala. Eskolan hainbat antzerki lan idatzi dut gero ikasleek antzezteko, irakasteko materiala ere bai, gutunak... betidanik izan dut idazteko grina. Baina askotan egiten ditugu gauzak erabateko kontzientzia barik. Idazten nuen, bai, baina bide honetan Idazle eskola erabakigarria izan da neuretzat, berari esker hasi zen gauzatzen, benetan, nire idazteko pasioa, esango nuke saria bera baino inportanteagoa izan dela Idazle eskolan jaso dudana, irakasleak, azkenean lagun bilakatu diren ikaskideak... Idazle eskolak asko lagundu dit arnasa hartzen, geratzen eta denpora hartzen idazteko eta irakurtzeko. Arreta gehiago ipini dut egiten dudan guztian. Eta honela deskubritu nuen poesia, euskal poeten lana, Gandiaga, Artze, Urretabizkaia, Lasa eta Irastortza beraren arrastoetan. Bide horretan, Marina Tsviétaieva errusiar idazlea deskubritzeko parada ere izan dut eta haren Winloko gutunak itzuli ditut.

Marina Tsvietaieva, ezezagun genuen idazle hau, nola ahoskatzen den ere zaila da guretzat, baina zuk hain samur esaten duzu, igartzen da zure barruan lekutxo bat egin diozula, berari buruzko hitzaldia ere eman zenigun eta hemen, konfiantzan, aitortu behar dut ni neu ere harrapatu nauela idazle honek. Zer eman dizu Tsivietaievak, Karmele ?

Puf! Ez da erraza erantzuten. Bere lana irakurri behar da beste bati azaltzeko zer duen idazle honek. Nik neuk ere ez nuen ezagutzen Tere Irastortzak Idazle Eskolan haren berri emon zigun arte. Baina zelako emakumea zen, zelako idazlea! Bizimodu gogorra suertatu zitzaion, gosea eta miseria latzak pasatu zituen, seme alabak galdu... Eta halere zelan jakin zuen bizitzen, idatzi ederrak laga dizkigu: gutunak, saiakerak, olerkiak... “Bizi ahala idatzi” halakoxea izan zen Tsivietaevaren egunerokotasuna. Marina gertukoa dut, berak idazten zituenengatik, emakume zelako ere bai, seguru, bere berbak, bere hausnarketak ulertzen ditudalako eta idazle miresgarria zelako. Bai, onartu beharra daukat, sakonetik elikatu naiz bere lanagaz, Tsvietaievak asko bizitu du nire sortze lana. Hainbat arlotan identifikatu naiz beragaz, bai pertsonalki eta baita idazteari dagokionean ere. Bere gutunak itzuli nituenean, bere izatea eta idaztea zukutu nituen. Itzultzen ere asko ikasten da, gozamena hartu nuen. Poeta gomendagarria da oso eta maiz oroitzen ditut haren berbak. Berak dio seme alabak direla gure maitasunaren lekuko eta hori ere aplika daiteke sarritan idazleak bere buruari egiten dion galderari erantzuteko; zertarako idatzi? “Jasotakoa eman eta eman egiteko –idatzi beharra daukagu- izango ez garenerako”.

luma33    

Eta saria jaso ondoren “Hitzak orbai- netan”zure liburua argitara atera zen. Zer sentitu zenuen orduan?

 Poz handia, ikaragarria, desio ezkutu bat bete nuen. Hitzek orbainetan duten senda-indarraren beste aldean, orbainek hitzetan utz dezaketen memoria agerian uzten dute liburu honetan. Iragana orbainetan bizi delakoan, garena berritzearen kontzientzian ere badagoelakoan, eta esku ahurrean izan nahi duguna irudika daitekeelakoan idatzitako poema liburua da. Eta liburu hauxe herriaren aurrean aurkeztea ere oso hunkigarria izan zen. Senarra hil eta gutxira izan zen eta sentitu nuen jendea hain gertu, hain epel nigaz. Idazle Eskolako lagunak ere ondoan nituen, neure poemak irakurri genituen eta ikusi nuen ailegatu egiten zirela, ulertu egiten zituztela, hura izan zen poz betekada! Ama eta izebak ere hantxe, aurreko iladan jarrita, ene berbak entzuten eta konprenitzen. Poeta batek ez dauka gehiago eskatzerik.

Eta hor zabaldu zen zure bidea. Esango nuke lehenengo liburua eta gero bide eman zeniola zure barruko berba jarioari eta handik gutxira etorri zen “Denbora enaren hegaletan”. Zure bigarren poesia liburua. Izenburutik hasita eta barruko hainbat poesia irakurrita esan daiteke denborak nekatu duela zeure burua.

Bai, denporak, bakoitzaren denporak, norberarenak asko baldintzatu ditu azken boladan nire urrats guztiak. Ezin ditut nigandik apartatu bizitzea tokatu zaizkidan gazi-gozoak eta horiek nolabait islatuta daude poema liburu honetan. Denpora ezin da atrapau, ez da bihar edo atzo, ni naiz denpora guztia, ez dago besterik. Denpora hori pertsonifikatu gura neban. Eta enara beltza topatu nuen denpora hori islatzeko, enara ez delako geratzen alanbretan, ez da pausatzen ur ederretan, enara beltza, bizia sortu eta geroan izateko bakarrik, kabitzen da denbora geldian.

Zure idatziak irakurrita, batzuetan zuzentzen dizkiozu “zu” bati, besteetan “hi” bati eta “guri” ere bai. Nor dira zure lanetan topatzen ditugun “zu”, “hi”, “gu”, horiek?

Ba nik uste denpora guztiaren bilkura direla. Nik idazten dudanean argitaratzeko, norbaiti zerbait komunikatu gura diot. Eta zu, hi, gu horiek ez dira beti pertsona berdinak, batzuetan pentsatzen dut ez ote naizen ni neu ere pertsona horiek. Ez diot idazten pertsona konkretu bati, baina bai gertuko norbaiti, elkarrizketagile asko ditut bidean.

Eta poema asko dira hunkigarriak, agian bereziki ezagutzen zaitugunontzat, badira zure esperientzia pertsonal baten ondoren sortuak.

Beti elikatzen gara bizi izan dugunaz. Baina ni saiatu naiz haratago joaten. Ezin gara geratu gertatu zaigun “zerbait” horretan, aurrera egin behar da. Zoritxar bat tokatuta ere ezin zulo horretan hondoratu. Halako gertatu zaigu, baina... hemen gaude, lurra daukagu oinpean eta jarraitu egin beharra dago.

Diotenez idazteak badauka balsamikotik. Zer diozu zuk? Bada terapia bat beldurrak uxatzeko?

Ez dakit “uxatu”, hori ete den berba egokia. Baina bai, barruan beldur bat daukagunean, esan egiten badugu ahotik kanpora, konpartitu egiten badugu, ez da hain beldurgarria. Bai, noski, idaztea bada terapia ere, berbek badaukate balsamikotik.

Beraz, idazten diozu, beldurrari, maitasunari, minari...

Bai, baina ahaztu barik minagaz batera pozak datozela. Dena nahastuta dago eta nik hala diot neure poesia batean;“Dena etortzen da batera eta igual ez zaizkit kabituko isuri guztiak batera”.

Zure lanetan ere ageri da memoria...

Pertsonak izaten du batzuetan, nik bai behintzat, esan behar bat, ondare bat utzi beharra. Eta berbek emoten dute horretarako bidea. Geuk esku-ahurretan daukaguna, besteek ere jaso dezaten.

Itziar Gomez

_____________________________________________

Karmele Igartua Bengoa

Jaio zen 1959ko uztailaren 16an eta joan
zitzaigun 2010eko abuztuaren 20an.
Lagunek, familiak, egin genion omenaldi-ekitaldia
azaroan Bergaran, bere idazteko espazio
propioan. Lurra, ura, sua eta airea, lau
elementuen gainean oinarritu genuen saioa.
Artistak ez dira desagertzen obrari esker.
Horregatik ere zu, Karmele, gure
denbora guztian egongo zara gurekin.

 

karmele6

 

 

luma34

   

ITSASO KONTRA BAT- Pamiela, 2011

Jose Angel Irigaraik, Pamielako ordezkariak,
hauxe esan zuen Karmeleren azken lan
honi buruz: «Karmele poeta puska da.
Izatearen eta ez izatearen mugan idatzi
du poesia liburu hau, eta egoera horretan
sortutako poesiarik ez da ezagutu
euskal literaturaren plazan».
Karmele zen emakume librea,
ama, irakasleaeta idazlea.
Euskalduna eta aber- tzalea.
Karmele zen bakarra, errepika- ezina.
 
 

 

luma34a

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

karmele7

BABESLEAK

Laguntzaileak:

  orkli