IRASTORTZA GARMENDIA,Tere
EUSKAL IDAZLEEZ
IRASTORTZA,Tere"Eskolako oharrak: Euskal itzulpenaren norabide eta noragabeak" Galeusca 2002 Eskolako oharrak: Euskal itzulpenaren norabide eta ...
Gehiago irakurri
AAAA
EUSKAL IDAZLEEZ
AAAA"IONE GOROSTARTZU…Zintzilikaturik"         IONE GOROSTARTZU…Zintzilikaturik Liburua ...
Gehiago irakurri
ARRIETA,Ane
EUSKAL IDAZLEEZ
Unai Baztarrika Ingeniaria eta idazlea Unai Baztarrika beasaindarrak Blas de Otero-Villa dc Bilbao lehiaketa irabazi du, 'Arrakalak' izeneko poesia ...
Gehiago irakurri
AUZMENDI AIERBE, Lurdes
EUSKAL IDAZLEEZ
AUZMENDI AIERBE, Lurdes " Mª Dolores Agirre" Maria Dolores Agirre Aizpuru 1903ko ekainaren 8an jaio zen Errezilgo Etxeberri etxean.Aita, Pablo ...
Gehiago irakurri
BALERDI,Iban eta ZUBELDIA,Leire
EUSKAL IDAZLEEZ
Norbera batxilergoa egin duen lekukoa da, eta ni, alde horretatik donostiarra naiz. Ama Castejongoa da. Oso gazte izan zen ama. Sei anaiarreba gara, ...
Gehiago irakurri
GEREKA, Axun-IGARTUA,Karmele
EUSKAL IDAZLEEZ
GEREKA, Axun-IGARTUA,Karmele "Gorrotoa lege" Jon Etxaide Itharte 1920an munduratu zen Donostian. Idaztea maite zuen “bihotzaren ...
Gehiago irakurri
GEREÑU, Idoia
EUSKAL IDAZLEEZ
GEREÑU, Idoia"Bazegonk amairu jarrai gabe?" Laburpena: Jarrai antzerki-taldeak euskal antzerkigintzaren norabidea aldatu zuen ia hamar urteko ...
Gehiago irakurri
GEREÑU, Idoia
EUSKAL IDAZLEEZ
GEREÑU,Idoia. ERRASTI, Kepa Euskal antzerkiaz GEREÑU,Idoia. ERRASTI, Kepa Euskal antzerkiaz Idoia Gereñu  
Gehiago irakurri
GEREÑU, Idoia
EUSKAL IDAZLEEZ
GEREÑU, Idoia"La revista teatral vasca. Antzerti (1932-1936)" Para comenzar quiero agradecer a los participantes de este Tribunal, por el interés ...
Gehiago irakurri
GOMEZ SARASOLA, Itziar
EUSKAL IDAZLEEZ
GOMEZ SARASOLA, Itziar " Solasean Karmele Igartuarekin" Luma berrien eleak 2011, 9. Zenb. 32-33 or. Karmelek hitz egiten du eskuekin, hitz egiten du ...
Gehiago irakurri
IBARRALDEKO HITZA
EUSKAL IDAZLEEZ
IBARRALDEKO HITZA " Solasean Ione Gorostartzurekin" , 2012-01-16   Ione Gorostartzu   --Elkarrizketa: Ibarraldeko ...
Gehiago irakurri
IGARTUA BENGOA,Karmele
EUSKAL IDAZLEEZ
IGARTUA BENGOA,Karmele "Irakurketa Txostena:Paulo Iztueta Orixeren inguruan" PAULO IZTUETAK EMANDAKO HITZALDIAREN HEZURDURA ETA BIBLIOGRAFIA IDAZKETA ...
Gehiago irakurri
IGARTUA BENGOA,Karmele
EUSKAL IDAZLEEZ
IGARTUA BENGOA,Karmele"Irakurketa-Txostena: Mariasun Landa". Mariasun Landa da, gaur egungo euskal idazlerik ezagunenetako bat Euskal Herrian; ...
Gehiago irakurri
IRASTORTZA GARMENDIA, tere
EUSKAL IDAZLEEZ
IRASTORTZA GARMENDIA, tere "Amodioaren geografia" HEGATS  1990, 31-47 or.     1. LANGA: AMODIOZKO HITZAK(*) Zertaz ...
Gehiago irakurri
IRASTORTZA GARMENDIA,Tere
EUSKAL IDAZLEEZ
IRASTORTZA GARMENDIA,Tere " Arantxa Urretabizkaiarekin solasean" HAGATS 1990, 74-91or. TERE IRASTORTZA   Arantxa Urretabizkaia: aspaldi ...
Gehiago irakurri
IRASTORTZA GARMENDIA,Tere
EUSKAL IDAZLEEZ
IRASTORTZA GARMENDIA,Tere " Ondartza"  LAUAXETA. Idazleek idazleari.Omenaldia  2005, 55-57 ...
Gehiago irakurri
IRASTORTZA GARMENDIA,Tere
EUSKAL IDAZLEEZ
IRASTORTZA,Tere" Izateko sortu" 1. Jaiotzaz eta amatasunaz 1.1. Jaiotze urtea eta lekua. Lehen oroitzapenak Zaldibin jaio nintzela 1961ean. Neuk ere ...
Gehiago irakurri
IRASTORTZA GARMENDIA,Tere
EUSKAL IDAZLEEZ
IRASTORTZA GARMENDIA,Tere" Karmele Igartua Bengoa" Bidegile eta sortzaile. Halabeharrez eta intentzio osoz (1959-2010) .Karmele Igartua Bengoa ...
Gehiago irakurri
LASARTE LEONET, Gema
EUSKAL IDAZLEEZ
LASARTE LEONET, Gema"Irakurketa ohiturak literatur sisteman: generoa diagnostikatzeko eremu interesgarria" GAKO HITZAK: Irakurketa ohiturak, generoa, ...
Gehiago irakurri
LASARTE LEONET, Gema
EUSKAL IDAZLEEZ
LASARTE LEONET, Gema"Leyendo el género: Mariasun Landa" Este artículo aborda los resultados de un estudio sobre la obra de Mariasun Landa, llevado ...
Gehiago irakurri
LEGARRETA ETXEZARRETA,Maitane
EUSKAL IDAZLEEZ
LEGARRETA ETXEZARRETA,Maitane "Idaztearen gozamenean lagun" GAZTEZULO. Literatura Erreportajeak eta Elkarrizketak 123. Zenb. 2011 .Udazkenean ekiten ...
Gehiago irakurri
MAIA URROZ, Ainara
EUSKAL IDAZLEEZ
MAIA URROZ, Ainara " Itxaro Bordarekin solasean" Luma berrien eleak 2008 6.zenb. 29-35 or.Bere esperientzia kontatzeko irrikitan, Itxaro Bordaren ...
Gehiago irakurri
MAIA, A.-ZUBELDIA,L.
EUSKAL IDAZLEEZ
MAIA, A.-ZUBELDIA,L. "Irakurketa-Txostena: Itxaro Borda.Bestaldean"  Itxaro Borda, Baionan jaio zen 1959an. Gaur egun ere bertan bizi da baina ...
Gehiago irakurri
MAIA.A-ZUBELDIA,L.
EUSKAL IDAZLEEZ
MAIA.A-ZUBELDIA,L. "Biografia laburra"Itxaro Borda, Baionan jaio zen 1959an. Gaur egun ere bertan bizi da baina artean, Oragarre, Paue, Paris eta ...
Gehiago irakurri
MAIA.A-ZUBELDIA,L.
EUSKAL IDAZLEEZ
MAIA.A-ZUBELDIA,L. "Esteka intereskarriak" www.armiarma.com/idazleak/borda/index.html : Bertan, Itxaro Bordaren biografia laburra, argitaratutako ...
Gehiago irakurri
MAIA.A-ZUBELDIA,L.
EUSKAL IDAZLEEZ
Joanes Balantsun osagarri handiko artzaina zen. Maiatz hondarretan, astoaren kalixtroak mukuru beterik, bortura abiatzen zen, ardiak aitzinean, ...
Gehiago irakurri
MARTIN Isabel, IÑARRI Maddi, DE MATA, Adriano
EUSKAL IDAZLEEZ
MARTIN Isabel, IÑARRI Maddi, DE MATA, Adriano" Miren Agur Meaberekin solasean"  Luma berrien eleak Zenb: 10, 2012, 30-32 or.Hizkuntza ...
Gehiago irakurri
MIRIAM,Luki
EUSKAL IDAZLEEZ
MIRIAM, Luki "Amaia Artolazabalarekin solasean" GOIERRIKO HITZA 2012-04-18, 6 or.Amaia Artolazabalek (Zumarraga, 1981) irabazi du Urretxu-Zumarragako ...
Gehiago irakurri
OLAZIREGI ALUSTIZA, Mari Jose
EUSKAL IDAZLEEZ
OLAZIREGI ALUSTIZA, Mari Jose"Bizenta Mogel ( 1782-1854), edo Euskal Tradizio Literario Androzentrikoa pitzatu zenekoa" EUSKAL HISTORIOGRAFIA BERRI ...
Gehiago irakurri
OLAZIREGI ALUSTIZA, Mari Jose
EUSKAL IDAZLEEZ
OLAZIREGI ALUSTIZA, Mari Jose"Euskal eleberriaren historia" Santiago Onaindia Ikerketa Beka 1999 Euskal eleberriaren historia deitu diogu liburu ...
Gehiago irakurri
Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
 
saiakera12    

Ondartza

Tere Irastortza

Uñak jaurtiki bixitxara
bete baten itxartu nintza!
Zein bidez nuake leara?
Galdu naz, galdu, neure baitan!

Lauaxeta irakurtzen hasi nintzen garaiak gogoan, apalategian jarri ditut eskuak. Eta Bitoriano Gandiagaren Elorri hartako poema guztiak banan-banan -non lortu ote nuen Editorial Franciscana, 1961eko argitalpena- makinaz kopiatu nituen garaira noa. Banintzen norbait. Banuen Hispano-Olivetti metalezkoa. Gazteleraz bakarrik irakurri eta idazten nuen, eta poesiak erakarri ninduen euskal literaturara.

Lotu bako berba nai dot, zioen Bitorianok, eta artean ezagutzen ez nituen hitz guztiak ikasi beharreko batuera hartakoak zirelakoan ekin nion inork aipatutako poeta guztiak irakurtzeari. Nola ez, Lizardi eta Lauaxeta. Ez dakit ulertzeko gai nintzen ... hitz guztiak ez, behintzat, hiztegi-koadernoei begiratzen badiet. ..

Zein bidez nuake leara?, galdetzen dugu hainbatetan, eta galdetu nuen orduan ere, Lauaxetaz beraz baino gehiago poesia ote zenaz galdezka, poesia omen zen zera horretaz arras sinestua.

Noski, poesiak nolako izan behar zukeen erakutsi behar ziguten, eta gu baino aurreratuago bide ziren poesiazaleek mundu zabalari begira jarri gintuzten. Eta guztiok surrealismora murgilarazi eta beste bideak jorratuegitzat azaldu zizkigutenean, iritzi nion, bolada batez, narratiboegiak zire1a oraindik Lauaxetaren poemak, ahozko literaturatik gertuegi egon bide zirela ... harik eta Antton Val verdek kantaturik, hainbat testu erraietan erro tu zitzaidan arte.

Batzuetan gogoan dut hiztegiari erreparatzen nionekoa, besteetan erromantze edo balada itxura nola memorian itsasten zen antzeman nuenekoa ... Eta aspaldian bizitza lokamuts bihurturik, heriotzaz loaren atsedenari espantu egiten ez dion idazle baten indarrak lotzen nau Lauaxetaren bide zahar eta berrietara:

Baña enedin auldu uretan
gentze yagok, ba, itxas-ganian.
Natzan lotan zabal neurgian
erijotz-uin otzak narruan!

Atzerabide honek begi aurrean jartzen dit beste zerk harrapatu ninduen Lauaxetaren poesietan. Elkarrizketaren zantzuak. Poesia modernoak, erromantizismotik surrealismora egindako bideak, barne-jarioa hedatu zuenean, bakarrizketarako bidea ere egina zuen: inora gabe ez bada, inorengana gabekoa bai, bederen. Idazleak bere baitatik idazteaz gain, bere baitarako bezala idatzi ohi duo Hautsitako paradigma literarioak ordezkatu zituzten paradigma literario berriek idazleari bere oihartzuna bakarrik eskaintzen zioten, irakurleari bere baitako oihartzuna bakarrik. Poetak eta artistak jainko bihurturik, Jainkoak bezain entzungaitz eta entzungor bilakatu dira, poesia sozialaren inguruan egindako saioak salbuetsiz.

Lauaxetaren poesiek, ordea, ahozko literaturaren ondarea jaso eta birmoldatuz, «Ondartzan» ere, behin eta berriz deitzen diote irakurleari, entzuleari ... Bertatik bertara dauka irakurlea, bertatik bertara entzuleak, eta, beraz, ez dauka dena argitu eta esplikatu beharrik. Izan ere, irakurlearekin mantentzen duen elkarrizketak elkar-ezagutza bat ere onartzen du, funtsean. Idazleak badaki irakurleak badakiela. Idazlea ez dago bakarrik orri aurrean, itsasoan begiak itxita ere bakarrik ez dagoen bezala. Ziurtasun horrek sakoneko ziurtasun-eza aipatzeko aukera ematen dio. Bake osoa, lasaitasun osoa ... irudipen dira, ez besterik. Mareak behera egin ahala, itsasoak zoruak baino indar handiagoa du.

Ziurtasun-eza herio-indarrak sortua da, beti eta nonahi. Poetak ezin du mundu zabala bere begietara bildu. Zabalegia da ikusteko, sentitzeko modukoa bada ere. Aldi berean, heriotza uhinak larrua hozten sentitu arren, poetak lo zabal egin dezakeela amesten duo Ziurtasun-eza herio-indarraren nahitaezko erakarpenarena da. Heriotza ere, hein berean, irudipena da. Eta horren ziurtasuna gure indar eta neurrien estutasunaz haratago ezer zabalagorik sentitzeak eman dezakeena da.

2005eko uda. Urdaibaiko hondartzak gogoan.

Tere Irastortza

BABESLEAK

Laguntzaileak:

  orkli