IRASTORTZA GARMENDIA,Tere
EUSKAL IDAZLEEZ
IRASTORTZA,Tere"Eskolako oharrak: Euskal itzulpenaren norabide eta noragabeak" Galeusca 2002 Eskolako oharrak: Euskal itzulpenaren norabide eta ...
Gehiago irakurri
AAAA
EUSKAL IDAZLEEZ
AAAA"IONE GOROSTARTZU…Zintzilikaturik"         IONE GOROSTARTZU…Zintzilikaturik Liburua ...
Gehiago irakurri
ARRIETA,Ane
EUSKAL IDAZLEEZ
Unai Baztarrika Ingeniaria eta idazlea Unai Baztarrika beasaindarrak Blas de Otero-Villa dc Bilbao lehiaketa irabazi du, 'Arrakalak' izeneko poesia ...
Gehiago irakurri
AUZMENDI AIERBE, Lurdes
EUSKAL IDAZLEEZ
AUZMENDI AIERBE, Lurdes " Mª Dolores Agirre" Maria Dolores Agirre Aizpuru 1903ko ekainaren 8an jaio zen Errezilgo Etxeberri etxean.Aita, Pablo ...
Gehiago irakurri
BALERDI,Iban eta ZUBELDIA,Leire
EUSKAL IDAZLEEZ
Norbera batxilergoa egin duen lekukoa da, eta ni, alde horretatik donostiarra naiz. Ama Castejongoa da. Oso gazte izan zen ama. Sei anaiarreba gara, ...
Gehiago irakurri
GEREKA, Axun-IGARTUA,Karmele
EUSKAL IDAZLEEZ
GEREKA, Axun-IGARTUA,Karmele "Gorrotoa lege" Jon Etxaide Itharte 1920an munduratu zen Donostian. Idaztea maite zuen “bihotzaren ...
Gehiago irakurri
GEREÑU, Idoia
EUSKAL IDAZLEEZ
GEREÑU, Idoia"Bazegonk amairu jarrai gabe?" Laburpena: Jarrai antzerki-taldeak euskal antzerkigintzaren norabidea aldatu zuen ia hamar urteko ...
Gehiago irakurri
GEREÑU, Idoia
EUSKAL IDAZLEEZ
GEREÑU,Idoia. ERRASTI, Kepa Euskal antzerkiaz GEREÑU,Idoia. ERRASTI, Kepa Euskal antzerkiaz Idoia Gereñu  
Gehiago irakurri
GEREÑU, Idoia
EUSKAL IDAZLEEZ
GEREÑU, Idoia"La revista teatral vasca. Antzerti (1932-1936)" Para comenzar quiero agradecer a los participantes de este Tribunal, por el interés ...
Gehiago irakurri
GOMEZ SARASOLA, Itziar
EUSKAL IDAZLEEZ
GOMEZ SARASOLA, Itziar " Solasean Karmele Igartuarekin" Luma berrien eleak 2011, 9. Zenb. 32-33 or. Karmelek hitz egiten du eskuekin, hitz egiten du ...
Gehiago irakurri
IBARRALDEKO HITZA
EUSKAL IDAZLEEZ
IBARRALDEKO HITZA " Solasean Ione Gorostartzurekin" , 2012-01-16   Ione Gorostartzu   --Elkarrizketa: Ibarraldeko ...
Gehiago irakurri
IGARTUA BENGOA,Karmele
EUSKAL IDAZLEEZ
IGARTUA BENGOA,Karmele "Irakurketa Txostena:Paulo Iztueta Orixeren inguruan" PAULO IZTUETAK EMANDAKO HITZALDIAREN HEZURDURA ETA BIBLIOGRAFIA IDAZKETA ...
Gehiago irakurri
IGARTUA BENGOA,Karmele
EUSKAL IDAZLEEZ
IGARTUA BENGOA,Karmele"Irakurketa-Txostena: Mariasun Landa". Mariasun Landa da, gaur egungo euskal idazlerik ezagunenetako bat Euskal Herrian; ...
Gehiago irakurri
IRASTORTZA GARMENDIA, tere
EUSKAL IDAZLEEZ
IRASTORTZA GARMENDIA, tere "Amodioaren geografia" HEGATS  1990, 31-47 or.     1. LANGA: AMODIOZKO HITZAK(*) Zertaz ...
Gehiago irakurri
IRASTORTZA GARMENDIA,Tere
EUSKAL IDAZLEEZ
IRASTORTZA GARMENDIA,Tere " Arantxa Urretabizkaiarekin solasean" HAGATS 1990, 74-91or. TERE IRASTORTZA   Arantxa Urretabizkaia: aspaldi ...
Gehiago irakurri
IRASTORTZA GARMENDIA,Tere
EUSKAL IDAZLEEZ
IRASTORTZA GARMENDIA,Tere " Ondartza"  LAUAXETA. Idazleek idazleari.Omenaldia  2005, 55-57 ...
Gehiago irakurri
IRASTORTZA GARMENDIA,Tere
EUSKAL IDAZLEEZ
IRASTORTZA,Tere" Izateko sortu" 1. Jaiotzaz eta amatasunaz 1.1. Jaiotze urtea eta lekua. Lehen oroitzapenak Zaldibin jaio nintzela 1961ean. Neuk ere ...
Gehiago irakurri
IRASTORTZA GARMENDIA,Tere
EUSKAL IDAZLEEZ
IRASTORTZA GARMENDIA,Tere" Karmele Igartua Bengoa" Bidegile eta sortzaile. Halabeharrez eta intentzio osoz (1959-2010) .Karmele Igartua Bengoa ...
Gehiago irakurri
LASARTE LEONET, Gema
EUSKAL IDAZLEEZ
LASARTE LEONET, Gema"Irakurketa ohiturak literatur sisteman: generoa diagnostikatzeko eremu interesgarria" GAKO HITZAK: Irakurketa ohiturak, generoa, ...
Gehiago irakurri
LASARTE LEONET, Gema
EUSKAL IDAZLEEZ
LASARTE LEONET, Gema"Leyendo el género: Mariasun Landa" Este artículo aborda los resultados de un estudio sobre la obra de Mariasun Landa, llevado ...
Gehiago irakurri
LEGARRETA ETXEZARRETA,Maitane
EUSKAL IDAZLEEZ
LEGARRETA ETXEZARRETA,Maitane "Idaztearen gozamenean lagun" GAZTEZULO. Literatura Erreportajeak eta Elkarrizketak 123. Zenb. 2011 .Udazkenean ekiten ...
Gehiago irakurri
MAIA URROZ, Ainara
EUSKAL IDAZLEEZ
MAIA URROZ, Ainara " Itxaro Bordarekin solasean" Luma berrien eleak 2008 6.zenb. 29-35 or.Bere esperientzia kontatzeko irrikitan, Itxaro Bordaren ...
Gehiago irakurri
MAIA, A.-ZUBELDIA,L.
EUSKAL IDAZLEEZ
MAIA, A.-ZUBELDIA,L. "Irakurketa-Txostena: Itxaro Borda.Bestaldean"  Itxaro Borda, Baionan jaio zen 1959an. Gaur egun ere bertan bizi da baina ...
Gehiago irakurri
MAIA.A-ZUBELDIA,L.
EUSKAL IDAZLEEZ
MAIA.A-ZUBELDIA,L. "Biografia laburra"Itxaro Borda, Baionan jaio zen 1959an. Gaur egun ere bertan bizi da baina artean, Oragarre, Paue, Paris eta ...
Gehiago irakurri
MAIA.A-ZUBELDIA,L.
EUSKAL IDAZLEEZ
MAIA.A-ZUBELDIA,L. "Esteka intereskarriak" www.armiarma.com/idazleak/borda/index.html : Bertan, Itxaro Bordaren biografia laburra, argitaratutako ...
Gehiago irakurri
MAIA.A-ZUBELDIA,L.
EUSKAL IDAZLEEZ
Joanes Balantsun osagarri handiko artzaina zen. Maiatz hondarretan, astoaren kalixtroak mukuru beterik, bortura abiatzen zen, ardiak aitzinean, ...
Gehiago irakurri
MARTIN Isabel, IÑARRI Maddi, DE MATA, Adriano
EUSKAL IDAZLEEZ
MARTIN Isabel, IÑARRI Maddi, DE MATA, Adriano" Miren Agur Meaberekin solasean"  Luma berrien eleak Zenb: 10, 2012, 30-32 or.Hizkuntza ...
Gehiago irakurri
MIRIAM,Luki
EUSKAL IDAZLEEZ
MIRIAM, Luki "Amaia Artolazabalarekin solasean" GOIERRIKO HITZA 2012-04-18, 6 or.Amaia Artolazabalek (Zumarraga, 1981) irabazi du Urretxu-Zumarragako ...
Gehiago irakurri
OLAZIREGI ALUSTIZA, Mari Jose
EUSKAL IDAZLEEZ
OLAZIREGI ALUSTIZA, Mari Jose"Bizenta Mogel ( 1782-1854), edo Euskal Tradizio Literario Androzentrikoa pitzatu zenekoa" EUSKAL HISTORIOGRAFIA BERRI ...
Gehiago irakurri
OLAZIREGI ALUSTIZA, Mari Jose
EUSKAL IDAZLEEZ
OLAZIREGI ALUSTIZA, Mari Jose"Euskal eleberriaren historia" Santiago Onaindia Ikerketa Beka 1999 Euskal eleberriaren historia deitu diogu liburu ...
Gehiago irakurri

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 

Solasean Jokin Muñozekin

jokin_munoz    

Castejonen jaioa. Askori arraroa egingo zaio: Erriberan, euskalduna, eta gainera euskal idazlea.

Norbera batxilergoa egin duen lekukoa da, eta ni, alde horretatik donostiarra naiz. Ama Castejongoa da. Oso gazte izan zen ama. Sei anaiarreba gara, eta nonbait, lehenengo hirurak erditzeko laguntza behar zuela sentitu zuen. Bere aita, nire aitona, medikua da, eta bere arrimura joan zen. Hiru zaharrenak Castejonen jaio ginen, eta gainontzekoak Gasteizen eta Donostian. Beraz, alde batetik anekdotikoa da. Baina bestetik, udak eta bertan pasatzen genituen. Gainera, Castejongo amona erreferente bat izan da gure familian. Orduan, ez da goitik behera markatu nauen kontua, baina Castejonen jaio izanak markatu du nire literatura ibilbidea. Hegoaldean aurkitu dudalako potentzia literario handiko iturria. Hortaz, Castejonen jaioa naiz baina ez naiz bertakoa. Donostiarra kontsideratzen naiz.

Irakurle euskaldunengana, Bizia Lo liburuarekin iritsi zinen. Alde horretatik, Euskadi Saria bultzada handia izan al zen?

Euskadi Sariak konpromisoan jartzen zaitu neurri batean. Zailagoa izaten da maiari eustea mailara iristea baino. Ilusio handia ematen dizu noski, batera eta bestera ibili beharra ere bai, edozein sari jaso ostean bezala. Baina bai nabaritu nuela, behin Bizia

ei_munoz1

loplazaratu eta gero, hurrengo lanak ezin zuela edonolakoa izan, irakurleei tamaina bereko erantzuna eman behar diezulako. Euskadi Sariak erretiratu beharra, gauzak ondo pentsatu beharra, eta istorio bat ondo egituratu beharra ekarri zidan. Zeren, horrelako sari bat jasotzen denean, idazleak pentsatu behar du momentu horretatik aurrera, bere literaturak maila bat eduki behar duela. Izenarekin ibiltzeak ez duela balio. Izenaren ondoan, gutxienez saria jaso duen obraren tamainako lan bat aurkeztu behar duela. Pre- sio gradu horrekin, zerbait lortu baitaiteke, eta horra jo beharko genuke idazleok.

Hausturak, Joan zaretenean, Atlantidara biajia... Lehen liburu haiek zer nolako oihartzuna izan zuten?

Gure literaturaren errepublika txiki honetan, lehenengo planteamendua izan behar da, “nik idatzi egin nahi dut” eta ez “nik idazle izan nahi dut”. Ni gogoratzen naiz, banituela istorio batzuk buruan, eta ez argitaratzeko arriskua izan arren, idatzi egin nituela: “lan guzti hau egin eta gero, agian ez didate argitaratuko”. Alferrikako lana izan zitekeen, baina gustuko jarduna baduzu, gustura egiten duzu. Al- berdaniara lehenengo liburua bidali nuenean, Hausturak, konturatu nintzen, Alberdaniak sekulako apustua egin zuela. Inork ezagutzen ez duen idazle baten 300 orrialdeko liburua publikatzea... Baina askotan pentsatu dut, lehenengo liburu hori argitaratu ez balitz ere idazten jarraituko nuela, nire egoera pertsonalak hori ahalbidetzen zidalako. Kontua da, Hausturak publikatu egin zidatela, eta publikatze hutsa, ia badela nahikoa akuilu idazten jarraitzeko. Behin publikatuz gero, beste guztiak badatoz, animatu egiten zara. Horrela, Joan zaretenean etorri zen. Gero, liburu nahiko ganberro bat iritsi zen: Atlantidara biajia. Ez dut uste ondo ulertu zenik liburu hau. Umorezko klabeak ma- neiatu nahi nituen, baina jendeak beste era batera hartu zuen. Euskal Herri mailako ezagupenik ez zidan eman, baina marka bat jarri zidan gainean, esanaz, “hau bazterrak nahastera dator”. Honen ostean, Antzararen bidearekin hasi nintzen, eta orduan agertu zitzaizkidan Bizia lo liburuko istorioak. Antzararen bidea bazterrean utzi, eta Bizia loidazteari ekin nion beraz. Euskadi Saria eman zidaten gero. Gainera, hautagaien artean Soinujolearen semea liburua zegoen, eta nire liburuari eman ziotela esan zidatenean, ba ezeroso sentitu nintzen. Benetan gaizki pasa nuen.

Hausturak liburu hura irakurtzen buka- tu baino lehen deitu omen zizun Alber- daniako editoreak zure lana publikatu- ko zutela esateko...

Bai. Edozein idazle neofitok egingo lukeen bezala, argitaletxe guztietara bidali nuen lana. Kontua da, idazle neofito horren aldeko apustua egin zuena Alberdania izan zela, eta hori beti eskertu nahi izan diet.

Zein osagai behar ditu istorio batek ona izateko?

Nobela batek, istorio interesgarri bat izan behar du. Liburu batek, hasieratik harrapatu behar du irakurlea, lehenengo orrialdetik. Boxeolari onek bezala, lehenengo kapituluak KO utzi behar du irakurlea, eta gero tentsioari eutsi. Gainera, istorioari dilema moral bat gehitu behar zaio, giza emozio eta pasioekin lotura duena: gorrotoa, maitasuna, pasioa, inbidia... Giza sentimenduak sartu, eta pertsonaiak muturreko egoeretara eraman behar dira.

Gehiago ulertzen dut nobelagintza emoziotik intelektotik baino. Nire liburuak inoiz gogoratzen badira, emozioaren aldetik gogoratuko dira intelektoaren aldetik baino. Joan Marsé nobelagileak esaten du, nobela txarrek urdaila sano-sano uzten dizutela, baina nobela onek lona gainean botata uzten zaituztela. Liburu batek beti utzi behar dizu horrelako zerbait. Literatura arina deitzen diogunak, liburua bukatu eta ahaztu egiten direnak dira. Istorio on batek, liburua bukatuta ere, bere bidea egiten du, zurekin eramaten baituzu.

Zure liburuetan gai berdintsuak jorratu dituzu: kokalekua Erribera izaten da askotan, eta gatazkak sortzen du istorioaren mamia. Obsesioak al dira hauek?

Istorio luze bat idazteko, idazleak nolabaiteko obsesioa behar du istorio horrekin. Idazle batek, gustuko izaten du kontatu behar duen hori ezagutzea. Guk, zoritxarrez, ondo ezagutzen dugu hemen gertatzen ari dena, Madrilen bizi den batek baino hobeto. Nik gainera, ez dut euskal gatazkaz idazten, euskal gatazkan baizik.

ei_munoz2

liburua albo batean geratzen da. Ondorengo liburuak izan ziren bereziki euskal gatazka ukitu zutenak. Hasieran, dexente sufritzen nuen kontu honekin. Baina gertatu zait, gizarte honetan jende askori gertatu zaiona. Nekea, nazka sentitu dut. Bizia lo liburutik Antzararen bidea obrara egindako saltoak horretan datza. Hau da, Bizia Lo-k oso ikuspegi dramatikoa dauka. Nik ezin nuen Bizia Lo II idatzi. Hemen umorearentzako lekurik ez dago. Antzararen bidean, aldiz, beste osagai bat sartu dut, nire egoera pertsonala nahiko ondo definitzen duena: umorea. Pertsonaia bat sartu dut: Gigi. Gigi eroa, Gigi ergela, Gigi aho beroa eta Gigi xamurra batzuen ustez. Askotan gauza gehiegi esaten zituen Gigik, eta zenbaitetan ahoa itxi behar izan diogu. Guzti honekin esan nahi izan dudana da, euskal gatazka liburu guztietan ukitu dudala, baina azken honetan distantziamendu bat ikusten dela, ironia bat. Honek erakusten du nire oraingo egoera euskal gatazka horrekiko, eta neurri batean, baita gizartearen jarrera ere.Hausturak

Soilik materia literario bezala axola omen zaizu euskal gatazka...

Horrela esanda, ematen du, eta bada, oso jarrera erosoa. Besteen sufrimendua erabiltzen duzula zure gauzetarako. Neurri batean, idazle naizen aldetik ingurura begira nago. Ez dut esan nahi nire literatura errealista denik, baina gustatzen zait inguruko errealitatetik edatea. Gatazka, gehiago interesatzen zait planteamendu literario gisa. Interes gehiago dut idazle bezala hiritar bezala baino. Konponbide zaila duela iruditzen zait, eta gainera, luzerako izango dela. Horrek atzera eragiten dit. Atxaga, Zazpi etxe Frantzian bere nobela berrian Kongoraino joan da. Nik ere badut tentazio hori hurrengo proiektu literarioari begira. Bai denboran eta bai espazioan distantziamendu handia hartzea. Baina, euskal idazleak gara, eta euskal idazle izateak, nahi eta nahi ez, badakar zerbait. Markatu egiten gaitu, eragin egiten gaitu.

Azken liburuarekin jasotako kritika onen ostean, gai bera presente egongo da aurrerantzean? Alde horretatik, Antzararen bidea ziklo baten itxiera izan liteke?

ei_munoz3

Gatazkaren gaia orain arte agertu den intentsitatearekin ez da agertuko. Aurrerantzean, ez da gai zentrala izango. Hori ziklo bat ixtea bada, esan dezagun ziklo bat itxi dela.

Honekin lotuta, duela gutxi irakurri dudan nobela enigmatiko bat aipatu nahiko nuke: Juanjo Olasagarreren T izenekoa. Tragediaren “T”-a da. Liburu honetan euskal gatazka agertzen da, baina ez mami bezala, abiapuntu bezala baizik. Nobela esperpentikoa da, surrealista dela ere esango nuke. Nik uste dut, euskal gatazkaren gaia ez dela izango mamia ez eta helburua, baizik eta abiapuntua. Olasagarreren nobela da adibidea.

Antzararen bideak beste ziklo bat ere itxi dezake. Hausturak liburuaren giroa, Atlantidara biajiatik Gigi pertsonaia... Aurreko lanen bilduma ere bada. Nahita egin duzu?

Egia da hori. Nahi gabeko kontua izan da. Amaitzean konturatu nintzen, Hausturak eta Joan zaretenean agertzen dela. Gigi berriz, Atlantidara biajia idatzi zuen pertsonaia zen. Gero, kabroiak nire izena jarri zuen! Eta noski, Bizia loliburutik ere zertxobait badago. Nahasketa bat da. Eta ikuspegi horretatik begiratuta ere, izan daiteke ziklo baten itxiera.

Donostia eta Erribera, elkarrengandik urrun al daude?

Bai. Umea nintzela, udan Donostiatik Erriberara joaten ginenean, salto ikaragarria ikusten nuen, bai paisaian eta baita jendearekin hitz egiten hasten nintzenean ere. Nik sentsazioa daukat, hegoaldera joaten den jendeak ez duela autopistatik ateratzeko joerarik, erribera errealitate ezezaguna dela. Erribera Ipar Euskal Herria bezain gaizki ezagutzen dela uste dut. Horregatik, Hausturak liburuan Erriberako giroa ekarri nahi izan nuen literaturara. Baina ez berritzaile izateko asmoarekin. Gogoa nuen han ikusi eta sentitutakoa kontatzeko. Hala ere, Donostia Castejon baino hobeto ezagutzen dut. Hasieratik kendu izan nahi nuen exotismo hori: “He- goaldeko idazlea!”. Karrera literario bat egin nahi baduzu, erabili dezakezu exotismo hori. Baina nik hortik alde egin nahi izan nuen hasieratik.

Donostia berritua, aldatua agertzen da zure eleberrian, lehengo Donostia maite zutenen begietatik, ordea. Nostalgikoa al zara?

Donostia orain dagoen bezala ere gustatzen zait eta ez naiz lehengo Donostiaren nostalgikoa. 15 urte daramatzat Nafarroan bizitzen eta itsasoaren nostalgia badaukat. Nik Donostia turista baten begiekin begiratzen dut. Gozamen ikaragarria hartzen dut Donostian egoten naizenean. Hori bai, Antzararen bidean Donostiako pai- saiek izugarrizko presentzia dute. Hori ez da kasualitatea. Hiri itogarri bat aurkeztu nahi izan dut, bere zilborrari begira dagoena, inguruan gertatzen ari denarekiko indiferentzia erakusten duena... Nolabait, postal ederretan agertzen den hiria, baina barrutik, giza emozioei dagokienean, ustelduta dagoena erakutsi nahi izan dut, leku jakin batzuetatik gainera. Norberak baditu bere paisaia emotiboak: Kontxa, Ulia mendia, Amara, Alde Zaharra... Duela 15 urte atzean utzi nituen paisaiak dira. Idazle batek istorio bat idazten duenean, bere koordenadetatik idazten du. Antzararen bidean agertzen diren paisaiak nahita aukeratutakoak dira.

Zure lanetan aipatu izan dituzu, euskaldunon gain-zama, gehiegizko traszendentzia... Hainbat gai arinegiak omen gure ikuspunturako. Plazerra, nekearen sari gisa soilik ulertzen omen dugu. Zure liburuetan ordea gai traszendenteak dira nagusi...

Nik ezingo nuke jasan Bizia lobezalako beste liburu bat idaztea. Umorea sartu beharra nuen, arintasunaren nolabaiteko aldarrikapena egiten nuelako. Gehiegizko zama, sufrimendua, eta kontu hauekin lotura duen anekdota bat kontatu zidaten. Zergatik dira mendizalerik onenak euskaldunak eta poloniarrak? Ba Europan he- rrialderik katolikoenak garelako. Zerua lortu nahi izan dugu sufrimenduaren bidez.

Belaunaldi bat baino gehiagoren pisua daramagu: Nire aitaren etxea defendatu behar dut! Liburu batean aipatzen nuen, aitaren etxera katez lotutako txakurrak garela. Nik arintasuna aldarrikatzen nuen. Aro berri batean sartzen ari gara. Oso traszendenteak izan gara, existentzialismoari garrantzia handia eman izan diogu, eta konturatu gabe, postmodernitatean sartu eta balore berriak barneratu ditugu. Traszendente izatetik mendebaldeko gizartean nagusi den arintasunera pasa gara. Hori nabari da erlijioan, politikan eta literaturan.

Herria, gizarte kontzientzia, taldea... Barneratuegi dauzkagun kontzeptuak dira? Indibidualismoa gaizki ikusia dago?

Indibidualismoa, postmodernitatea definitzen duen beste kontzeptu bat da. Taldean mugitzen ohitu gara. Taldea babesa da batzuetan, baina beste zenbaitetan itogarria ere suertatzen da.

Idazleak urrutiratzeko beharra dauka. Nik hori aldarrikatzen dut. Gauzak urrutitik begiratu behar ditu idazleak, eta horretarako, nahi eta nahi ez, bakardadean bizi beharra dago. Nire liburuetan agertzen den konstantea da ihes egin nahia. Lehen aipatu dut, Arestik zioen aitaren etxea defendatu beharra. Postmodernitateak gure gizartean hain erroturik zeuden kontzeptu horiek alde batera utzi ditu. Gainera, aldarrikapen ere bilakatu da: “Ba nik diot, nik nahi dudan etxea defendatuko dudala, uzteko bakean”.

ei_munoz4

Zure liburuetako zenbait pertsonaiari erreparatuz (Jesus erreketea, Alvaro ETAren laguntzailea), bizitza kasualitatea dela esango al zenuke?

Bai. Erabaki bat hartzeko momentuan ez dago garai batean zegoen motibazio ideologiko hori. Kasualitateak pisu handia du. Bizitzak jartzen zaitu lagun talde batean, giro batean, eta horrek markatzen dizu hortik aurrerako bidea. Dela kantu bat, dela esperientzia bat, beste edozein gauza izan daiteke, baina ideologiarekin zerikusi gutxi duena. Niri, adibidez, lagun batek esan zidan Nafarroako institutuetan irakasle aritzeko oposaketetarako zerrendak ireki zirela. Epea egun horretan ixten zen. Hartu paperak, entregatu, handik gutxira azterketa gainditu, postua atera eta Nafarroara joan ginen bizitzera. Eta paperak entregatu izan ez banitu? Bizitza erabakitzea da. Eta horrek badu zerikusia idaztearekin. Idaztea ere erabakitzea baita: zer gertatuko den erabaki.

Nobelan agertzen diren pertsonaiak zehazterakoan manikeismotik urrundu zara...

Bai, hala da. Honen harira liburuaren pasarte bat datorkit gogora. Idatzi nuenean indartsua zela konturatu nintzen: Lisak esaten dio Gigiri ea sinesten duen bere semeak horrelako astakeria bat egin ote zezakeen. Gigik , 30 urte bete baino lehen egiten ditugun gauzen arduradun ez garela, erantzuten dio. Jesusek ere esaten dio Lisari: “egon zaitez seguru, Dionik une hartan eskopeta bat izan balu eskuetan, edozer gauza egiteko gai izango

   
  ei_munoz5

zela”. Momentu historiko batzuk bizi egin behar dira! Garai haietako gertaerak gaurko ikuspegitik epaitzen direnean... Garai haiek bizi egin behar ziren! Agian, gu geuk ere astakeria latzak egingo genituen. Manikeismo horretara bueltatuz, denok daukagu halako demonio bat barruan, eta muturreko egoera batera iristen bagara, demonio hori atera daiteke.

Gerra Zibila bizi ez arren entzungo zenituen garai haietako kontuak. Pertsonaiak, anekdotak, benetakoak dirudite....

Nire memoria pertsonalaren esperientziak dira liburuan agertzen direnak. Nire oroitzapenak XX. mende hasierara arte iristen dira. Nik bi- bliografia oso gutxi mugitu behar izan dut Gerra Zibileko garaia kontatzeko. Zergatik? Gure amona zenak, kontu bat baino gehiago kontatu zigulako. Bera maistra zen, Madrilen egin zi- tuen ikasketak. Nobelan agertzen den Paula nire amona izan zitekeen.

Pertsona bat ez da hasten bera jaiotzen denean. Nire oroitzapenak bukatzen diren tokian amaitzen da nire memoria historikoa. Alde horretatik, XIX. mendeko nobela bat egin beharko banu, bibliografia asko mugitu beharko nuke, ez litzateke nik bizitakoa izango. Gerra garaia nik bizi izan nuen neurri batean, nire amonak bizi izan zuelako eta gerora transmititu egin zigulako. Dokumentazio lana egin dut, baina ez historiaren ikuspegitik. Atrezzoa azaltzeko biologo / zoologo baten laguntza behar izan dut. Hori da dokumentazio lan garrantzitsuena.

Gerra zibila aipatzea memoria historikoa hain zabaldurik dagoen garai honetan... Hau ere kasualitatea izan al da?

Bai, kasualitatea izan da. Nik istorio bat egin nahi nuen. Istorio erakargarri bat egin eta dilema moral-etiko bat planteatu. Nola? Giza sentimenduen bidez. Alde horretatik, Gerra Zibila ikaragarria izan zen: maitasuna, gorrotoa, fidelitatea.... Dena nahastu zen. Antzararen bideko bi garaiek, baina batez ere 36ko gerrak, ematen zidan aukera nire planteamendu literarioa aurrera eramateko.

Egia da, gure etxean beti egon dela leihotxo bat Gerra Zibilari begira. Baina inondik inora, planteamendua ez da izan memoria historikoaren aldarrikapen bat egitea. Didaktismoa ere ez dut gustuko. Nik ez dut erakutsi nahi izan zer gertatu zen 1936an Nafarroako Erriberan. Saiatu nintzen memoria historikoa berreskuratzeko al- darrikapenetik desmarkatzen, nahiz eta ez dudan uste lortu dudanik.

Zeintzuk dira zure idazle kuttunak, edo zugan eragina izan duten obrak?

John Steinbeck-en Las uvas de la ira aipatu izan dut askotan. Ipuingintzan esaterako, eta zenbaitetan nobelagintzan ere bai, hizkuntzaren potentzialitateagatik, asko erabili dut Rulfo. Gero, gure Rulfo propioa, Mujika Iraolaren Azukrea belarretan liburua aipatu nahi dut. Niretzat, liburu ia totemikoa izan zen, ipuingintzarako eredugarria.

Bestalde, ez dut sinesten fragmentazioan: orain ipuin bat, orain poema bat... Orain modan dago hori. Nik mapetan sinesten dut. Nobela bat egiteko planteamendu bat behar duzu, tokiak, pasarteak, atmosfera... ondo definituta behar dituzu. Ondo eraikitako istorioetan sinesten dut. Uste dut, fragmentazioaren izenean iruzur de- xente egin direla.

Ni konturatu naiz, fragmentazio horretatik aldentzeak ematen didala plazerrik handiena. Nobelaren mapa eraikitzeko faseak hain zuzen ere: Eskenatokiak, pertsonaiak, goazen denak mapan kokatzera. Horrek ematen dit plazerra, eta ipuingintzan ez dago horrelakorik. Horregatik ihes egin dut ipuingintzatik nobelagintzara.

Antzarak lepoa moztuta eduki arren oraindik bere bidea egiten ari da. Erdarazko bertsioarekin zer nolako harrera jaso duzu?

Ni orain ez naiz zurrunbiloaren erdian bizi. Bizirik dago “la oca” eta bizirik dago antzara ere. Horren lekuko da zuekin nagoela. Abenduan eman zioten Euskadi Saria, eta oraindik bidea egiten ari da. Hori idazle batentzat sekulako poza da. Pozik nago, baina antzarari betirako moztu nahi nioke lepoa eta orduan beste zerbaitekin hasiko nintzateke. Gustura nago, baina ez naiz idazten ari. Zerbait makinatzen ari naiz, baina oraindik enbrioi bat da.

Leire Zubeldia eta Iban Balerdi

BABESLEAK

Laguntzaileak:

  orkli