Karmele Igartua |
Karmele Igartua Bengoa Bergaran jaio zen (1959-07-16). Aita Daniel bergararra zuen, Oñatiko Araotz auzoko bailarako jatorrikoa, eta ama Montse aretxabaletarra, jatorriz Bedoña auzokoa. Karmele Igartua lau anai-arreben artean bigarrena, eta neska bakarra egokitu zen.
Langile familian jaioa, lan-kontuagatik Aretxabaletara etorri zen familia. Aitak lehenago Bergarako Labe Garaietan ziharduen, baina gero Aretxabaletara aldatu ziren kooperatiba-mugimendua indartzen ari zenean. Arrasateko ULGOR kooperatiban hasi zen aurrena eta gero Aretxabaletako COPRECIn. Artean bi anai- -arreba ziren, Karmele urte betekoa eta Jabier, anaia zaharrena bi urtekoa. Gerora Joseba eta Josu jaio ziren.
Harez gerokoan, esan daiteke, aretxabaldar peto-petoa izan zela, eta bertan ikasi, familia osatu, lan egin eta irakasle lan eta ahaleginetan herrigintzan eta euskalgintzan eman zuela bizitza. Irakurri osorik... PDF
Bidegile eta sortzaile. Halabeharrez eta intentzio osoz (1959-2010)