IRASTORTZA GARMENDIA,Tere
EUSKAL IDAZLEEZ
IRASTORTZA,Tere"Eskolako oharrak: Euskal itzulpenaren norabide eta noragabeak" Galeusca 2002 Eskolako oharrak: Euskal itzulpenaren norabide eta ...
Gehiago irakurri
AAAA
EUSKAL IDAZLEEZ
AAAA"IONE GOROSTARTZU…Zintzilikaturik"         IONE GOROSTARTZU…Zintzilikaturik Liburua ...
Gehiago irakurri
ARRIETA,Ane
EUSKAL IDAZLEEZ
Unai Baztarrika Ingeniaria eta idazlea Unai Baztarrika beasaindarrak Blas de Otero-Villa dc Bilbao lehiaketa irabazi du, 'Arrakalak' izeneko poesia ...
Gehiago irakurri
AUZMENDI AIERBE, Lurdes
EUSKAL IDAZLEEZ
AUZMENDI AIERBE, Lurdes " Mª Dolores Agirre" Maria Dolores Agirre Aizpuru 1903ko ekainaren 8an jaio zen Errezilgo Etxeberri etxean.Aita, Pablo ...
Gehiago irakurri
BALERDI,Iban eta ZUBELDIA,Leire
EUSKAL IDAZLEEZ
Norbera batxilergoa egin duen lekukoa da, eta ni, alde horretatik donostiarra naiz. Ama Castejongoa da. Oso gazte izan zen ama. Sei anaiarreba gara, ...
Gehiago irakurri
GEREKA, Axun-IGARTUA,Karmele
EUSKAL IDAZLEEZ
GEREKA, Axun-IGARTUA,Karmele "Gorrotoa lege" Jon Etxaide Itharte 1920an munduratu zen Donostian. Idaztea maite zuen “bihotzaren ...
Gehiago irakurri
GEREÑU, Idoia
EUSKAL IDAZLEEZ
GEREÑU, Idoia"Bazegonk amairu jarrai gabe?" Laburpena: Jarrai antzerki-taldeak euskal antzerkigintzaren norabidea aldatu zuen ia hamar urteko ...
Gehiago irakurri
GEREÑU, Idoia
EUSKAL IDAZLEEZ
GEREÑU,Idoia. ERRASTI, Kepa Euskal antzerkiaz GEREÑU,Idoia. ERRASTI, Kepa Euskal antzerkiaz Idoia Gereñu  
Gehiago irakurri
GEREÑU, Idoia
EUSKAL IDAZLEEZ
GEREÑU, Idoia"La revista teatral vasca. Antzerti (1932-1936)" Para comenzar quiero agradecer a los participantes de este Tribunal, por el interés ...
Gehiago irakurri
GOMEZ SARASOLA, Itziar
EUSKAL IDAZLEEZ
GOMEZ SARASOLA, Itziar " Solasean Karmele Igartuarekin" Luma berrien eleak 2011, 9. Zenb. 32-33 or. Karmelek hitz egiten du eskuekin, hitz egiten du ...
Gehiago irakurri
IBARRALDEKO HITZA
EUSKAL IDAZLEEZ
IBARRALDEKO HITZA " Solasean Ione Gorostartzurekin" , 2012-01-16   Ione Gorostartzu   --Elkarrizketa: Ibarraldeko ...
Gehiago irakurri
IGARTUA BENGOA,Karmele
EUSKAL IDAZLEEZ
IGARTUA BENGOA,Karmele "Irakurketa Txostena:Paulo Iztueta Orixeren inguruan" PAULO IZTUETAK EMANDAKO HITZALDIAREN HEZURDURA ETA BIBLIOGRAFIA IDAZKETA ...
Gehiago irakurri
IGARTUA BENGOA,Karmele
EUSKAL IDAZLEEZ
IGARTUA BENGOA,Karmele"Irakurketa-Txostena: Mariasun Landa". Mariasun Landa da, gaur egungo euskal idazlerik ezagunenetako bat Euskal Herrian; ...
Gehiago irakurri
IRASTORTZA GARMENDIA, tere
EUSKAL IDAZLEEZ
IRASTORTZA GARMENDIA, tere "Amodioaren geografia" HEGATS  1990, 31-47 or.     1. LANGA: AMODIOZKO HITZAK(*) Zertaz ...
Gehiago irakurri
IRASTORTZA GARMENDIA,Tere
EUSKAL IDAZLEEZ
IRASTORTZA GARMENDIA,Tere " Arantxa Urretabizkaiarekin solasean" HAGATS 1990, 74-91or. TERE IRASTORTZA   Arantxa Urretabizkaia: aspaldi ...
Gehiago irakurri
IRASTORTZA GARMENDIA,Tere
EUSKAL IDAZLEEZ
IRASTORTZA GARMENDIA,Tere " Ondartza"  LAUAXETA. Idazleek idazleari.Omenaldia  2005, 55-57 ...
Gehiago irakurri
IRASTORTZA GARMENDIA,Tere
EUSKAL IDAZLEEZ
IRASTORTZA,Tere" Izateko sortu" 1. Jaiotzaz eta amatasunaz 1.1. Jaiotze urtea eta lekua. Lehen oroitzapenak Zaldibin jaio nintzela 1961ean. Neuk ere ...
Gehiago irakurri
IRASTORTZA GARMENDIA,Tere
EUSKAL IDAZLEEZ
IRASTORTZA GARMENDIA,Tere" Karmele Igartua Bengoa" Bidegile eta sortzaile. Halabeharrez eta intentzio osoz (1959-2010) .Karmele Igartua Bengoa ...
Gehiago irakurri
LASARTE LEONET, Gema
EUSKAL IDAZLEEZ
LASARTE LEONET, Gema"Irakurketa ohiturak literatur sisteman: generoa diagnostikatzeko eremu interesgarria" GAKO HITZAK: Irakurketa ohiturak, generoa, ...
Gehiago irakurri
LASARTE LEONET, Gema
EUSKAL IDAZLEEZ
LASARTE LEONET, Gema"Leyendo el género: Mariasun Landa" Este artículo aborda los resultados de un estudio sobre la obra de Mariasun Landa, llevado ...
Gehiago irakurri
LEGARRETA ETXEZARRETA,Maitane
EUSKAL IDAZLEEZ
LEGARRETA ETXEZARRETA,Maitane "Idaztearen gozamenean lagun" GAZTEZULO. Literatura Erreportajeak eta Elkarrizketak 123. Zenb. 2011 .Udazkenean ekiten ...
Gehiago irakurri
MAIA URROZ, Ainara
EUSKAL IDAZLEEZ
MAIA URROZ, Ainara " Itxaro Bordarekin solasean" Luma berrien eleak 2008 6.zenb. 29-35 or.Bere esperientzia kontatzeko irrikitan, Itxaro Bordaren ...
Gehiago irakurri
MAIA, A.-ZUBELDIA,L.
EUSKAL IDAZLEEZ
MAIA, A.-ZUBELDIA,L. "Irakurketa-Txostena: Itxaro Borda.Bestaldean"  Itxaro Borda, Baionan jaio zen 1959an. Gaur egun ere bertan bizi da baina ...
Gehiago irakurri
MAIA.A-ZUBELDIA,L.
EUSKAL IDAZLEEZ
MAIA.A-ZUBELDIA,L. "Biografia laburra"Itxaro Borda, Baionan jaio zen 1959an. Gaur egun ere bertan bizi da baina artean, Oragarre, Paue, Paris eta ...
Gehiago irakurri
MAIA.A-ZUBELDIA,L.
EUSKAL IDAZLEEZ
MAIA.A-ZUBELDIA,L. "Esteka intereskarriak" www.armiarma.com/idazleak/borda/index.html : Bertan, Itxaro Bordaren biografia laburra, argitaratutako ...
Gehiago irakurri
MAIA.A-ZUBELDIA,L.
EUSKAL IDAZLEEZ
Joanes Balantsun osagarri handiko artzaina zen. Maiatz hondarretan, astoaren kalixtroak mukuru beterik, bortura abiatzen zen, ardiak aitzinean, ...
Gehiago irakurri
MARTIN Isabel, IÑARRI Maddi, DE MATA, Adriano
EUSKAL IDAZLEEZ
MARTIN Isabel, IÑARRI Maddi, DE MATA, Adriano" Miren Agur Meaberekin solasean"  Luma berrien eleak Zenb: 10, 2012, 30-32 or.Hizkuntza ...
Gehiago irakurri
MIRIAM,Luki
EUSKAL IDAZLEEZ
MIRIAM, Luki "Amaia Artolazabalarekin solasean" GOIERRIKO HITZA 2012-04-18, 6 or.Amaia Artolazabalek (Zumarraga, 1981) irabazi du Urretxu-Zumarragako ...
Gehiago irakurri
OLAZIREGI ALUSTIZA, Mari Jose
EUSKAL IDAZLEEZ
OLAZIREGI ALUSTIZA, Mari Jose"Bizenta Mogel ( 1782-1854), edo Euskal Tradizio Literario Androzentrikoa pitzatu zenekoa" EUSKAL HISTORIOGRAFIA BERRI ...
Gehiago irakurri
OLAZIREGI ALUSTIZA, Mari Jose
EUSKAL IDAZLEEZ
OLAZIREGI ALUSTIZA, Mari Jose"Euskal eleberriaren historia" Santiago Onaindia Ikerketa Beka 1999 Euskal eleberriaren historia deitu diogu liburu ...
Gehiago irakurri

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 
jon_etxaide.jpg

 

YON ETXAIDE (1920-1998)

Jon Etxaide Itharte 1920an munduratu zen Donostian. Idaztea maite zuen “bihotzaren mami-mamitik”, berak zioen bezala; eta idaztearekin batera Euskal Herria, “itzali ez den amodio sutsua”, beraren hitzetan; Jaungoikoa ere maite zuen errotik.
 
Bizitzan zehar (1998an hil zen Donostian) lan ugari argitaratu zuen eta mota askotakoak, langile nekaezina zen, nekez asetzen zena. Idazle trebe eta oparoa. Artikulu asko idatzi zuen hainbat aldizkaritan, izengoiti askorekin sinatuta. Itzulpenak, eleberriak, biografiak, dramak, ipuinak, narrazio-bildumak, antzerki-obrak eta beste egin zituen.

Estilo ugari landu zuen, modu zehatz eta finean. Bikain ezagutzen zuen hizkuntza eta euskararen erabilera eta ezaguera zabaltzea zuen helburu. Isilik eta oharkabean egin zuen lana gerra osteko garai ilun eta gogorrean, lan handiak egin eta esker txarra jaso. Gizon umila, barnerakoia, erromantikoa eta bakartia omen zen.


Yon Etxaideri buruz informazio zabala dago ondorengo steketan:

http://www.hiru.com/euskal_literatura/euskal_literatura_07150.html

http://zubitegia.armiarma.com/egileak/00204.htm

http://www.argia.com/argia-astekaria/827/yon-etxaide-garai-ilunetan-idazle

GORROTOA LEGE

Yon Etxaide. Elkarlanean 1964, 1984

• IRUZKIN LABURRA

• KONTAKIZUNA

• HISTORIATIK ISTORIORA:

- Zer da historikoa?
- Zer sortu du idazleak?


• NARRAZIOA. ELEBERRIA. LITERATURA EZAUGARRIAK.

gorrotoa_lege.png

 

IRUZKIN LABURRA


XV. mendeko Euskal Herrira eraman gaitu Yon Etxaidek GORROTOA LEGE eleberrian barna.

Garaiko ahaide nagusiak pertsonai bilakatu dira, izenburuak iragartzen duen gorroto giroko gatazketan. Bizkaiko Butroekoen leinua, Aramaioko Baraxuen edo Uribarriko jaunak –Oñaztarrak-, Arabako Abendaño edo Gipuzkoako Olasokoena –Ganboatarrak-, Oñatiko Gebarako jauna eta guztien arteko gorabeherak eta liskarrak ekarri digu jakinminera. 1448. urteko San Juan besperan, ganboatarrek setiatutako Arrasate erre zuteneko nondik norakoak kontatu dizkigu eta hainbeste erailketa, itun eta maitasun harreman.

Historian oinarritutako istorio erakargarria eskaini digu etxaidek, gure aurrekoak eta haien bizimodu, ohitura, sinesmen edo jokabideak ezagutzeko aukerarekin batera.

Eta historian oinarritutakoa dela esateko egileak oharretara ekarri duen bibliografia anitza baldin bada lekuko fidagarri, kontakizun historikoa ez eta eleberria dela ziurtatzeko, hori frogatzen duten eleberriak bereak dituen ezaugarri guztiak aurki ditzakegu liburuan zehar: narratzailearen egitekoa edo pertsonaien eraiketa eta beraien arteko elkarrizketa esate baterako; pertsonai, toki edo ohituren inguruan egiten dituen deskribapen literarioak;  edo poesia gogora ekartzen duten narrazioak; eta metafora nahiz konparazioaren erabilera.

[“Elgoibarko erreka zuloak goizetan darion giro heze eta hozkirriaz babesteko, Jaun Estibarizek kapa gorri ilun bat jantzi zuen eta Domikuk, gazte izan arren, basahuntz larruz egindako jaka eder bat. Baina Areitioko lepora heldu zirenean, eguzkiaren beroak gaitziturik, berogarriok arropa otarrean gorde zituzten. Jaun Matxinek aitari berrogeitamar urte inguru jo zizkion eta semeari hogeitsu”] (50. orr.)

Hori horrela izanik ere, harrigarria gertatzen da behin baino gehiagotan narratzaileak eleberritik irten eta Yon Etxaide berak hartzen duenean  hitza.  Horrelakoetan eleberria baino dokumentu historikoaren itxura handiagoa hartzen du kontakizunak, Axularren erreferentzia egiten duenean bezala, ohar bibliografikoa dirudiena.

[“...Axular euskaldun maisu haundiak honela dio “Gero” bere liburu ospetsuan piztia hezigarri honetaz: “Aztorea, eskuan dadukazunean, higitzen da, iharrosten da, hegaldatzera apoderatzen eta oldartzen da. Ordea, oldartze hok egin eta, lehen zegoen eskura bihurtzen da”...”] (118. orr.)

Hizkuntzari dagokionez, berriz, maisuki eta etengabe erabiltzen duen aditz trinkoak, garaiko lexiko aberatsaren urraketak (ikerketa-lan sakona erakusten duena),  gaur egunekoarekin uztartuz lortzen duen egokitasunak, esaldi luze eta egituretan anitzak, edo hitanoaren erabilera perfektuak, Etxaidek hautatu duen euskara, zalantzarik gabe, maila jasoan kokatzera garamatza. Gainera, hizkuntzaren bidez mende hartako ohituretara hurbildu gaitu: orduko esaera, kantu, jolas, musika, bertsoak eta emakumea edo mitologia bizitzeko moduetara.

“Oñetako lur au jabilt ikara,
Lau aragiok bere, an, berala,
Martin Bañez Ibarretan il dala.
Artuko dot esku batean gezia,
Bestean zuzi irazegia,
Erreko dot Aramaio guztia”     (375. orr.)
(Marti Bañez Artazubikoren alargun gazteak egindako bertsoa senarra hil ziotenean)

Errealitatea fikziora eramaten asmatu du Yon Etxaidek eta fikzioa errealitatearen kolorean kontatu digu. Historia narrazioan.

Historia istorio batean.

KONTAKIZUNA

XV. mendeko Euskal Herrira eraman gaitu Yon Etxaidek GORROTOA LEGE eleberrian barna.

Leinuen arteko liskarrak ziren garai haietan eguneroko ogi; Nafarroan eta Ipar Euskal Herrian Agramondar eta Beamondarren artekoak zirenak, Araba, Gipuzkoa eta Bizkaian Oinaztar eta Ganboarren artean ziren norgehiagokak, 1200. urtetik zetozen botere-nahiak, agintea helburu zuten liskarrak.

Esku artean dugun liburuak 1440. inguruan izandako gertaerak jasotzen ditu eta, nahiz eta ordurako, 1397an hain zuzen, gerora ahaide nagusiak menperatuko zituzten Anaiarteei sorrera eman zitzaien, XV. Mende erdi inguru hauetan ahaide nagusiek indar handia zuten herriarengan.

Alde batetik, ba, OÑAZTARRAK azaltzen zaizkigu, Butroeko jaun Gomiz Onzalutx aintzindari, Butroe, Muxika eta Aramaioko jauna; haren menpeko leial Aramaion Uribarriko Jaun Estibariz Mendiolakoa eta ez hain leial, Baraxuen eta Arexolako jaunak. Butroekoak Elbira Leibakoekin zituen 5 seme-alabetatik nagusia eta oinordekoa Eneko zen. Bigarren semea, Otxoa, iloba Presebal eta Joanikote laugarren semea, beti berarekin ibiltzen zituen, konfidantzazko gerlari gisa.

Beste alde batetik GANBOARRAK ezagutuko ditugu, edo gaztelarrak, Legutioko Abendaño buru delarik. Honekin batera, Elgoibarko Olasoko jauna, ganboarra tradizioz, nahiz eta  garai hauetan leinuen arteko bakeak egiteko ahaleginetan zebilen. Gainera Oñatiko Gebarako jauna daukagu, Oñatiko herria guztiz bere menpe zuena eta bi leinuekiko askatasunez jokatzen zuena, komeni ahala batzuk nahiz besteekin bat eginez eta okasio honetan Ganboatarrekin bat eginda Butroekoaren aurka azalduko zaiguna.

Oinaztar eta Ganboarren arteko hitzarmen eta traizio korapilo bat kontatzen digu Etxaidek GORROTOA LEGE epopeian, kontakizuna hasi, bake giroan hasten bada ere. Izan ere, Olasoko Matxin jauna eta Butroekoaren alaba Onekaren arteko ezkontza hitzaz hasten da eleberria, eta horrekin batera Butroe eta Olasok elkarri ez erasotzeko eta etsaien aurrean elkarri laguntza emateko tratutan.

Itun horrek, baina, Abendaño ganboarraren haserrea eragingo du, Olasokoak traizioa egin diolakoan eta Butroekoaren aldekoak diren Bizkaiko dorretxeak erasoko ditu, eta denen artean Butroeko semeetariko bat hilko du. Gertakizun horrek ondoren etorriko diren bukaera gabeko mendeku eta hilketak eragingo ditu, Arrasate hiriaren setiatzea eta erretzea gauzatzeraino iritsiko den kate bortitza.

Aramaio aipatu dugu Butroekoaren jabegoen artean eta bertan hiru dorretxe, Uribarrikoa, Baraxuengoa eta Arexolakoa.

Butroekoaren seme Otxoak Aramaio nahi du beretzat eta aitaren ukapenaren aurrean, Baraxuen eta Arexolakoarekon batera (bi hauek deskonforme zeuden eta Butroeko Jaunaren gobernuaz) traizioa egingo diote aita horri, Abendañorekin bat egin eta Aramaio Abendañoren jabego bilakatuko da. Erasoaldi horretan Uribarriko Jaun Estibariz Mendiolakoa hilko dute eta Abendañok Baraxuengoarekin batera Otxoa ere erailko du, horrela trabatik kenduz. Geroago Uribarrikoaren seme Domiku Gorriak eta Arexolakoak Baraxuengoa hilko dute  mendekuz.

Arrasate Leintza bailarako hiri nagusia zen eta hala izan arren ere Aramaioko jaunaren agindupean zegoen neurri handi batean, izan ere Arrasaten bi alkatek edo endorek gobernatzen zuten, bat Aramaioko nagusiak ezarria auzoetako ordezkari gisa, eta bestea herriko ordezkari. Urte hauetan Guraia oinaztarra eta Bañez Artazubiaga ganboarra ziren bi endoreak. Baina hirugarren ordezkari bat ere bazen, Oñatiko Gebarako konde-nahiak ezarritakoa. Denarekin Leintz bailara eta Arrasateko biztanleen  bi herenak, gehiengoa beraz, Butroen aldekoak ziren.

Abendañok, Aramaio bereganatu ondoren, Arrasate nahi du beretzat eta Gebarakoarekin batera Olasokoa ere engainatuko du zeregin horretarako, nahiz eta azken honek ekidin nahi izan zuen liskar haiek. Butroekoak jakin zuen Ganboarren asmoa eta Arrasatera joan zen 1500 gizonekin herria defendatzera eta barruan sartu zen. Baina Abendaño eta Gebara 8000 gizonekin azaldu ziren eta Arrasate inguratu eta setiatu egin zuten. Hori gutxi balitz, eta barrua ondo defendatuta zegoela ikusirik Ganboarrek hiriari su eman zioten 1448ko S.Juan bezpera egun hartan. Bertan hil ziren Butroeko jauna, Presebal eta Joanikote eta Arrasatear asko eta asko, tartean Bañez Artazubiaga Ganboarra.

Hainbeste oinaze ondoren sosegua etorri zen berriz inguru haietara, Ganboarrek izugarri ahuldu ziren, legea atzetik hasi baitzitzaien.

Butroeko ahaide nagusia hilda Enekok hartu zuen oinordekotza baina Aramaion hil zuten bere maitalea zen Mari Gabon eta Baraxuengoaren semeak, haiek beraientzat behar zuten eta Aramaioko gobernua.

Olasoko jaun Matxin eta Butroeko Oneka 1950ean ezkondu ziren eta Butroeko etxeak, Olasokoaren laguntzarekin Aramaio berreskuratu zuen.

1951. urtean anaiarteek Gebarakoaren dorretxeak bota eta xehatu zituzten eta ondorengo urteetan ahaide nagusien dorretxe gehienekin egin zuten hori.

Arrasateko erreketarekin, beraz, hasi zen ahaide nagusien hondamendia eta Anaiarteen zilegitasuna gailentzen.

HISTORIATIK ISTORIORA

1. Zer da historikoa?

- Ahaide nagusiak eta haien famili katea, izenak eta haien nortasunaren ildo nagusiak.
- Tokiak eta eraikuntzak, dorretxeak, gazteluak.
- Datak.
- Garaiko ohiturak: abestiak, bertsoak, janariak, mitologiaren ikuspegia...
- Gertaerak: garaiko legeak, itunak, erasoak, hilketak, ezkontzak, Arrasateko erreketa eta ondorioak.

Horiek historia liburuetan froga daitezke eta idazleak berak eskaintzen duen bibliografian.

2. Zer sortu du idazleak?

- Pertsonetatik pertsonaiak: hitz egiten jarri ditu, sentitzen, erabakiak hartzen, nortasuna erantsi die, eraiki egin ditu bere sormenaz baliatuta.

- Gertakizunetara iristeko bideak atondu ditu, jantzi, irudikarazi, nolakotasuna erantsi die. ( nola prestatu zituzten erasoak edo barruko pentsamenduak edo maitaleekin zituzten hartu emanak...)

Pertsonak pertsonai bilakatuz, datu historikoak eleberri gai hartuz, idazleak eleberria eratu du, bere ezaugarri guztiekin. Historia istorio bilakatu du, eta bide horretan literaturaz baliatu da irakurlearengana iristeko.

NARRAZIOA. ELEBERRIA. LITERATURA EZAUGARRIAK

- Narratzailearen presentzia. 3. pertsonan kontatutako istorioa.

(Narratzaileak momentu batzutan bere papera utzi eta Etxaidek berak hitz egiten du eta kontakizunak dokumentu antza hartzen du. 178. orr, 118. orr-Axularri men- )

- Pertsonai nagusi eta bestelakoak eta haien arteko elkarrizketa (37., 94...)
- Hari narratiboa. Hasiera, egoera desorekatzailea korapiloan,  eta bukaera orekatu bat.
- Baliabide erretorikoen erabilera:
*Deskribapena (ugari, zehatza, aberatsa) : Pertsonak:36.46.50.114.
Lekuak: 51.
Eraikuntzak: 58.85.
Ohiturak: 65. 
*Metafora 101. 109.
*Konparazioa 175.40.104.
*Narrazio poetikoa 58.72.129.141.195.
*Adjetibazioa. (Adibid. Aramaioar asaldatu, zinkide, kontentagaitz..)

- Hizkuntzaren erabilera:
*Hitanoa elkarrizketetan: amak edo aitak seme-alabei, jaunak morroiari, edo  
giza maila berdinekoen artean. 87.88.
*Berorika, 165.- zerbitzariak jaunari.
*Zuka, giza maila ezberdinekoen artean 54. orr. Esplikazioa.
*Hizkuntza maila jasoa: lexiko oso aberatsa, garaikoa eta gaur egungoa, oso  
arakatua eta anitza. Aditz trinkoaren erabilera. Esaldi luze eta egitura
anitzekoak. 48.49. orr.
*Hizkuntzaren bitartez garaiko ohituren berri ematen du, orduko Euskal
Herriko kulturaren lekuko:

- Emakumeen bertsogintza. Andre Mari Muxikako 65. orr. Edo 375.
- Kantu zaharrak. 72.169.216.194.313.375.228. (bizkaiera)
- Musika tresnak: alboka, edo jolasak: tortolosak edo janaria:artatxikia
- Mitologia. 300. 53.54. (Mari)
- Esaerak. 53. 106.

Esan dezakegu Yon Etxaidek ondo asmatu duela datu historikoak narrazio atsegin bilakatzen eta horrela, irakurlea XV. Mendeko Euskal Herriko errealitatera erraz hurbiltzen.

BABESLEAK

Laguntzaileak:

  orkli