IDAZLEA
ARGAZKIAK: Conny BEYREUTHER |
Solasean Joan Mari Irigoiekin
«Oso erreala egin zait lau urte hauetan
Orbe familiarekin izan dudan bizikidetza»
Leire Zubeldia
--------------------
Arratsalde euritsua Donostian. Autobusez etorri da Joan Mari Irigoien bere Altzako etxetik orbetarren etxera, Reginaenea jauregira. Abegikor, gela bateskaini digute. Tximinia ondoko besaulki batean eseri eta hasi da solasaldia.
Zer esan nahi du zuretzat «Orbetarrak» trilogia amaitu izanak?
Batez ere liberatuta sentitzen naiz. Lan hau hartu nuen bere momentuan, orain dela lauzpabost urte, eta egunero ibili naiz ordutik, egunero, edo ia egunero, larunbatak eta igandeak barne, eta orduan, noski, sekulako liberazioa sentitu dut. Hori da lehen inpresioa.
2008koirailean kaleratu zenuen «Bestea da mundua», trilogiako lehen liburua. Nolakoak izan dira hiru urte hauek?
Egia esan, lauurtekoprozesuaizan da. Tartean, humero haustura bat izan nuen eta lesiotik ondo errekuperatu nintzen arren, insomnio arazo batekin egon nintzen bi hilabetez. Oso txarra da lo egin ezina, eta gogoratzen naiz horren ondorioz grogi bezala ibili nintzela hurrengo bi hilabeteetan. Gero buelta eman nion eta berriro jarri nintzen idazten. Nik liburu bat idaztean ez dut larritasun handirik pasatzen normalean, bainaaipatu dudan garai horretan halako krisi bat pasa nuen, hasitakoa bukatuko ote nuen zalantzan jartzeraino. Zorionez, edo batzuentzat zoritxarrez (barrez), buelta eman nion, eta hemen dago emaitza. Norbaitek pisuzkoarmabezala ere erabil dezake trilogia (barrez berriro).
Nolako harremana izan duzu Orbe familiako kideekin? Zuen arteko bizikidetza idazten aritu zaren uneetara mugatu da edo hogeita lau orduz bizi izan zara beraiekin?
Idatzi ditudan istorio batzuen kasuan, eta trilogia honetan bereziki, bertako familiarekin bizi izan naiz, halako eran non ia errealagoak egin zaizkidan etxekoak baino. Eta bide batez, barkamena eskatzen diet etxekoei. Horrelako proiektu batean iraulia zaudenean ez dago beste biderik, edo nik behintzat ez dut aurkitu.
Kanpotik ematen du trilogiaren idazketa prozesua oso intentsua izan dela.
Bai, bai. Diziplinaizugarria izan dut. Goiz eta arratsalde aritu naiz idazten. Humeroa hautsi baino lehen, Ezkaraira joan ohi nintzen. Han badaukat apartamentu txiki bat, eta bertan jarduten nuen. Egunean hamalau orduz idatzi dut. Bakoitzak bere moduadu: batzuek nahiago dute mendira joan, kalean paseatu eta hortik zehar ibili ondoren, bat-batean zerbaitotu eta orduan idaztea. Nik, liburu batekin hasi eta amaitu arte ez dut atseden hartzen. Horrela izan dira nire proiektu guztiak
Hasieratik, zure asmo nagusia familia baten istorioa kontatzea izan da, baina edozein familia da orbetarrena? Nola definituko zenuke sendi hau?
Egin nezakeen familia abertzale batetik abiatutako zerbait, nigandik gertuago dagoen munduadelako. Baina hain justu ere, guztiz beste modu batekoa den familia aukeratzea erabaki nuen. Patricio Etxeberria, Orbegozo... Enpresari handiak izan dira Euskal Herrian. Bada, argi eta garbi nuen aita pertsonaia horien antzekoa izango zela. Emaztea berriz, nazionalismoaren tradiziotik abiatuta sor nezakeen, baina pentsatu nuen hobe nuela Regina bezalako emakume bategitea, hainbatgauza aztertzekobidea emango baitzidan. Guztiz euskalduna da Regina, baina egun batean Madrilgo Villalvako markesa ezagutzen du eta guztiz liluratuta gelditzen da bere jantziekin, bere hizkerarekin, bere hizkuntzarekin... Hori da nahi nuena. Seme-alaben kasuan, erabateko sakabanaketa nahi nuen. Adar asko nahi nituen. Eta hau lotuta dago nire lehenengo asmoarekin: guztiaz hitz egitea. Dena ezin izan dut kontatu, noski, baina behintzat gai ezberdinak ukitzen ahalegindu naiz. Asmo horren ondorioa izan da familiaren garapena islatzen duen prozesua, trilogiari eman diodan zuhaitzaren egitura: lehen liburuan (“Bestea da mundua”) familiaren sorrera, sustraiak; bigarrenean (“Haragiaren gauak eta egunak”) garapena, enborra; eta hirugarrenean (“Nor bere bidean”) adarrak, amaiera.
Hasiera batean bigarren liburuan bildu nahi izan zenuen istorio osoa...
Bai, ezustekoak gertatzen dira tarteka. Ni bigarren zati horrekin hasi nintzen. Familia baten istorioa kontatu nahi nuen. Jarri nituen gurasoak, jarri nituen seme-alabak, eta zer gertatu zitzaidan? Elkarrekin jartzen nituenean gurasoak azalpenetan galtzen zirela, beren mundua oso bestelakoa baita seme-alaben munduarekin alderatuta, eta horrek astundu egiten zuen istorioa. Orduan jabetu nintzen gurasoen bizitza lehenengo liburu bateankontatu behar nuela, bigarrengoan horrelako azalpenak ekiditeko. Bigarren liburu hori enborra izango zen, baina adarrak falta zitzaizkidala konturatu nintzen orduan. Halaxe jarri nituen etxeko bi, Gabino eta Damaso, bakoitza puntu batean hizketan.
Muturreraino eraman duzu pertsonaien karakterizazioa, oso mamituta aurkezten dituzu. Zeregin horretarako Dostoievskiren «Krimena eta zigorra» hartu omen duzu eredu. Zertan lagundu dizu?
Ni ez naiz ez psikiatrian ez psikologian espezialista, baina asko gustatzen zait gure barnea arakatzea. Nobela horrek inpaktatu egin ninduen gaztea nintzela irakurri nuenean. Duela hamabost urte edo, berriro irakurri nuen eta aurreko aldian bezala nigan eragitea lortu zuen, batez ere, Dostoievskik pertsonaien barrua deskribatzeko erabiltzen duen moduagatik: pertsonaien barrutik hitz egiten du. Hura izan zen psikologiaren alorrean jaso dudan leziorik handiena. Horrelakoak barruan geratzen zaizkizu, eta nobela hau idazten hasi nintzenean pentsatu nuen: zergatik ez ditut pertsonaien barrutik idatzitako zatiak eransten? Guk hitz egiten dugunean iruditzen zaigu benetan ari garela. Baina ni konbentzituta nago, askotan, hitz egiten dugun bitartean, azpian, bizi senaeta beste sentimendu batzuk irakiten egoten direla. Adibidez, nobelako seme-alabetako bat hitz egiten ari denean, dioenaz konbentzituta, ahalegintzen naiz azpian irakiten duen hori bistaratzen, eta azaltzen, nola uste dugun bizitza gauza batdela, eta azkenean bestelakoa izaten den. Ez da baieztapen kategoriko bat, baina susmo hori daukat
Hiru eleberrietan bi pertsonaia antagonista jarridituzu aurrez aurre: Beñardo eta Nazario anaiak lehenik, Teofilo Maria eta Domingo ondoren, eta Damaso eta Gabino azkenik. Hauek dira trilogiako pertsonaia nagusiak?
BURU-BELARRI «Diziplina izugarria izan dut. Egunean hamalau orduz idatzi dut. Bakoitzak bere modua du; nik, liburu batekin hasi eta amaitu arte ez dut atsedenik hartzen. Horrela izan da nire proiektu guztietan» |
Izan daiteke. Baina nik pentsatzen dut lehen zatian Regina Nazarioren parean jar daitekeela gutxienez. Bigarren zatiari dagokionez, zuk esandakoa neurri batean egia izan arren, ez zaitiruditzen hain muturrekoa denik. Teofilo Mariak eta Domingo Mariak oso izaera kontrajarriak dituzte, bainabeste anai-arrebak ere hor daude. Ez nuke esango horiek guztiak aipatutako bi pertsonaien itzalean geratzen direnik. Hirugarren zatian bai, Gabino eta Damaso dira protagonista nagusiak. Galdetu didate ea “Nor bere bidean” lanean zergatik ez diodan Maria Bibianari protagonismo gehiago eman. Tira, irakurle bakoitzak bere irudipenak ditu.
Gertaera bera baino, gertaera horren aurrean bakoitzak har dezakeen jarrera azaltzea interesatzen al zitzaizun?
Bai, egia da. Horregatik jo dut introspekziora, jarrerak aztertzeko eta ustez egia denaribuelta emateko; gauzak beste era batean ikusteko, beste ikuspegi batetik begiratzeko. Introspekzio horiek une jakin batzuetan egin ditut soilik. Momentu oro introspekziora jo izan banu nobela bakoitza mila orrikoa izango litzateke. Tarte batzuetan istorioa azkarrago doa beraz, eta beste tarte batzuetan geldialdiak daude, pertsonaien barne mundua adierazteko. Funtsean, nobelaren osagaiak kontaketa eta introspekzioa dira.
EZBERDINTASUNETIK «Egin nezakeen familia abertzale batetik abiatutako zerbait, nigandik gertuago dagoen mundua delako. Baina, hain justu, guztiz ezberdina den familia aukeratzea erabaki nuen» |
“Haragiaren gauak eta egunak”eleberrian bada pertsonaia bat azaldu eta segituan desagertzen dena. Bere denbora laburra den arren, sekulako arrastoa uzten dufamiliakideengan. Zer irudikatu nahi izan duzu Benjamin Mariaren jaiotza eta heriotzarekin?
Fisikoki desagertzen da, bainazama handiena berak du. Beti izan dut sentiberatasun handia minarekiko. Bai besteen minarekiko eta bai nirearekiko. Benjamin Maria ez dut nik asmatu. Benjamin Maria nonahi dago. Albistegietan ikusten ditugunak batzuei berehala ahazten zaizkie. Autodefentsarako mekanismoa dahori. Nik, ordea, ez daukat abilezia hori. Minari aurre egiteko bakoitzak bere bideak izaten ditu. Adibidez, ateo baten ikuspuntutik, norbait hiltzen den momentuan, hildakoa jaio aurreko eszenatokira itzuli behar da. Hori da Damasok hartzen duen jarrera Benjamin Mariaren heriotzaren aurrean. Nire ustez jarrerarik adimentsuena da, baina nik ezingo nuke modu horretan jokatu, nire izateak ezdidalako uzten.
Pertsonaia hauetako bat Joan Mari Irigoien izan daiteke, edo denek dute idazlearen zantzuren bat?
Iruditzen zait pertsonaia guztiek dutela niretik zerbait. Aspaldi idatzi nuen “Poliedroaren hostoak”nobela. Gizakia poliedro bat dela pentsatzen dut, aurpegi asko dituela, alegia. Horrek ez du esan nahi gizakia zuria denik. Momentu zehatz batean aurpegi bat gailentzen da, eta hurrengo batean beste bat. Pertsonaia guztiek, beraien poliedroan, nire aurpegiren bat dute.
Orbetarren trilogia baino lehen, “Babilonia”edota “Lur bat haratago”argitaratu zenituen. Hiruetan familiaren, leinuaren ideia dago oinarrian. Zergatik egiten zaizu hain erakargarri?
Familiaren kontzeptua aldatuz doa. Orain badira familiak guraso homosexualak dituztenak, guraso bakarrekoak... Oso ondo iruditzen zait, baina XIX. mende hasieratik hasi eta XX. mendera artean bizitako jendearentzat hori pentsaezina izango litzateke. Familia gizartearen isla da. Familia baten istorioa kontatuz gizarteko arazoez hitz egin dezakezu. Niretzat familiak laborategi ezin
hobeak dira nire kezka psikologiko eta sozialak adierazteko.
Ba al duzu beste lanik buruan?
«Bizitzaren zentzuari buruzko galderek pisua izatea nahi nuen» |
Dagoenekonobela batekin ari naiz. Armen ingurukonobela da. Beti kezkatu izan nau armen kontu horrek. Hipokrisia eta faltsukeria izugarria dago. Orain gutxi Wikileaks-eko dokumentu horiek atera ziren, egon den espioitza eta zikinkeria hori guztia argitara emanez. Horren aurrean agintari batzuek esan dute “pirata”moduko hauek terroristak direla. Baina zer gertatu zen orduan 80ko hamarkadan Iran eta Iraken arteko gerra izugarri hura piztu zenean? Alemaniak eta Europa osoak batzuei eta besteei armak saldu zizkieten. Izugarria da! Eta Aznar jaunarena bera: Bush eta Blair-ekin batera, gerra piztu, jendetza hil eta hor daude aske, karitateko mojak balira bezala. Mundu honetan pertsona bat hiltzen duena espetxera joaten da, euro bat lapurtzen duena espetxera joaten da, baina mila milioi euro lapurtzen dituena edo milioitik gora pertsona hiltzen dituena ez doa espetxera. Horrelako salaketa bat egin nahi nuke orain lantzen ari naizen nobelan.
Nobela hori baino lehen ordea, ziurrenik, beste eleberri bat argitaratuko dut. Orain zortzi urte egin nuen eta kutxan gordeta eduki dut zalantzak nituelako. Beharbada orain da momentua hori ateratzeko. Urtegi baten ingurukoa da. Nafarroako toki batean kokatuta dago. Lehenik berregin egingo dut eta beharbada datorren urtean plazaratuko da.
Gutun trukaketaren bidez sendikoen akabera kontatzen da. Hasieratik argi zenuen orbetar bakoitzaren patua?
Oro har, nik buruan izaten ditut pertsonaiak, eta horietako bakoitzarentzat plan bat egina izaten dut. Batzuetan ordea, pertsonaia horiek geratu egiten dira, eta «Joan Mari, gaizki zabiltza» esaten didate. Besteak beste, Nazario Orberen kasua izan da hori.
Pisu handia dute bi anaiek bizitzako hainbat gaiz egiten duten argudiaketek. Ez al da familia baten istorioa kontatzeko helburutik gehiegi urruntzen?
Idazle bakoitzak kausa batengatik idazten du. Batzuk galderarik egin gabe bizi dira. Ni beste muturrean nago. Behin mundura etorri naizenez gero, zergatik etorrinaizen jakin nahi nuke. Hirugarren zati horretan bizitzaren zentzuari buruzko galderek pisua izatea nahi nuen, eta horregatik jarri nituen bi anaiak argudiaketan.Horrekin batera, familiaren amaiera ere kontatzen dute. Beraz, bi funtzioak betetzen dituzte. Familiaren istorioa kontatu eta bizitzaren zentzuaz argudiatu.
Bibiren bi semeen jaiotza ate ireki batal da?
Damasok ez du semerik nahi, Gabino fraide dago, eta adierazi nahi nuen Bibik nahi dituela eta badituela. Egia da bi haur horien bizimodua gara nezakeela, baina ez da laugarrenik egongo.