Euskal Literaturara hurbiltzeko ikuspoegi funtzionala hobetsiz
Aita Luis Villasante euskaltzainburu ohiak jakintza-alor bat baino gehiago landu du urte luze emankorretan barrena: teologia, gramatika, soziolinguistika... eta baita euskal literatura ere. Euskal literaturaren ezaguerarako esku-liburu izan da Historia de la Literatura Vasca eta hamaika lan monografikotarako abapuntu eta langai-emaile.
Euskal literaturari buruzko ezaguera zabaldu duen liburu honi omenaldi xumea eskaini nahiz, literaturara hurbiltzerakoan ikuspegiak hartzen duen garrantza hartuko da mintzagai.
Erizpide-azalpena eginaz edo egin gabe edozein kritika-azterketetan edo literaturaren edozein histora planteatzerakoan, literaturari buruzko ikuspegi bat nahitaezkoa da, ez dago ihes egiterik, ez dogmatzat hartzerik hartutako ikuspegia. Beraz, egindako azterketa kritikoak edo historiak lekua eta zentzua irabazten dute beraientzat eraiki diren zutabeen barnean.
Zinez, gaa jorratzeko aukeratutako ikuspegia elementu erabakiorra da berbaldi orotan. Nolanahi ere, beharbada, pisu handiagoa hartzen du berbaldia eraikiko duten oinarriak emanda ez datozen esparru haietan, lehen-lehenik berbaldia den eraikuntza horren oinarriak ezarri eta eraiki behar dituzten jakintza-eremutan, literaturari buruzkoarena kasu. Eta ez bakarrik literaturaren gainean eratzen den ihardunean, baita literatur ihardunean bertan ere; ikusi besterik ez dago, esate baterako, ikuspuntuak hartzen duen garrantzia kontaketaren alorrean.
Oraindik argitaratu zaharra ez den liburu batean honela irakur zitekeen:
«que a veces las ideas tienen una cierta autodeterminación y que se desprenden del contenido histórico originario y siguen funcionando con contenidos a veces contradictorios con los del momento de origen»... Irakurri osorik: PDF