• Idazle Eskola
  • Idazle Eskola 2021-2022
  • Ilunabar Literarioa Aretxabaletan
  • Idazle Eskola
  • Ilunabar Literarioa Aretxabaletan
  • Ilunabar Literarioa Ataunen 2008
  • Ilunabar Literarioa Senperen 2010
  • Idazle Eskola 2008
  • Oñatiko ibilbidea literarioa 2016
  • Luma berrien eleak
  • Luma berrien eleak
  • Luma berrien eleak
  • Idazle Eskola 2013-14
jon1a.gif  

2. ZEANURIKO ERROTEI BURUZKO

ONDORIO OROKORRAK

Ander Manterolak adierazten duenez, aurrerago aipatutako hemezortzi errotetatik lau ola izan ziren: Lanbreabe, Ibergutxi, Altziber eta Olabarri.

Jabetzari dagokionez, badirudi Zeanuriko errotek jabeak ziren etxeetatik hartzen zutela izena; horrela hiru dorretxek, —Akauri, Alkiber eta Axpe— eurengandik izena hartu zuten errota bat eduki zuten inguruan. Beste kasu batzuetan errotaren izenek eurengandik hurbil dauden sortetxearen izena islatzen dute; horrela gertatzen da Zulaibar, Intxaurbe, Atxitia, Landaburu, Ibarre, Ibargutxi eta Lanbreaberen kasuan.
 
Azpimarragarriak dira Erdiko errota eta Barrengo errotaren kasuak. Bi errota horiek ez dira etxe baten jabetza, Altzusteko kofradiako etxe talde batena baino. Altzusteko kofradi berean dagoen Goikoerrota, ordea, Barazarko sortetxearen jabetza da. Beretxikortako errekaren eskuineko aldean ezarrita dauden hiru errota hauek, 500 metroko tarte baten kokatzen dira.

Teknologia hidraulikoari dagokionez, ia Zeanuriko errota guztiek egitura berbera jarraitzen dute, eta honako atal hauetaz osatzen dira:

- Presa: ibaiko uraren maila altxatzen du.

- Konporta edo Ponportea: presaren tokirik altuenean kokatuta, desbideratutako errekako ura hartu    eta erregulatu egiten du.

- Kaltzea: presatik errotara ura eramaten duen ubidea da.
 
-Andapara: errota ondoan ura biltzeko dagoen depositua da.
 
-Andapara: errota ondoan ura biltzeko dagoen depositua da.
 
-Errotapea: errotarriak martxan jartzen dituzten gurpilak mugitzeko ura presioan ateratzen den tokia.
 
-Jarraian gurpilak jo ondoren ura berriro ibaira zuzentzen da.
 
Egitura hau zehatz-mehatz jarraitzen ez duen errota bakarra Errotabarrikoa da; presa eta andapararen artean ez du kaltzerik, konporta edo ponporte batez lotuta baitaude. Eta errotapetik ateratzen den ura kaltze baten bitartez bideratzen da Arratia ibaira.
 
Aipagarriak dira baita beste bi berezitasun ere: Goiko errotak presa bi ditu, bata, Altunetik datorren errekan, bestea, Bazarretik datorren errekan, eta kaltze batek bigarren presa horretatik lehenengo aipatutakora eramaten zuen ura. Bestalde, Ibarreko errotak andapara bi ditu, bata, presaren ondoan eta bestea, errotaren ondoan; bi andapare horiek kaltze baten bitartez daude lotuta.
 
botoia1

Kristina Fernandez Irudiak

kristina fernandez

BABESLEAK

Laguntzaileak:

orkli

 

Mesedez! Webgune honek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen. Informazio gehiago