Narrazioak

Irudiak: Kristina Fernandez
Irudiak:Kristina Fernandez
Irudiak:Kristina Fernandez
Luma berrien eleak 10.zenb.
Luma berrien eleak 10Zenb.
Irudiak:Kristina Fernandez
ZAZPIKA GARAren aldizkaria
ZAZPIKA GARAren aldizkaria

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active

LOPETEGI SENPERENA,Anttoni "Inoiz berandu ez delako" L.Luma berrien eleak 2005,2. Zenb.18-19.or Kanpai-hots geldoek bankuetan eserita dagoen jendea altxarazi dute. Zerraldoa iritsi berria da; apaiza ate nagusira zuzendu da aldarerako bidea zerraldoarekin batera egiteko. Ez dakit Ferminek berak inoiz pentsatu ote zuen hainbeste jende bilduko zuenik...

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active

LOPETEGI SENPERENA,Anttoni "Erabakia" L.Luma berrien eleak. 2005,3.Zenb. 22-23 or. Jonen begiak ez dira hain txikiak. Itxura erromantikoa ematen dioten betaurrekoak gau-mahaian utzi ditu eta instant batean nabaritu dut berezkoa duen begirada beltz sarkor hori nire gorputzeko zuntz finenak zeharkatzen; batbatean, lotsa galduta bezala, ibilaldi geldoa une batez eten dute, begi-ninien iluntasunean desio eta grinek itoalditik askatu nahi dutela nabaritu dut; arnasaren hats beroa, nire lepo txokoan sentitu dut; begiak itxita ez dut erreala den ezer ikusten eta arrazoia erne egotetik ia lokartzera pasa da; bere besoek aurrena, eskuak gidari, nire gorputza inguratzen eta dastatzen hasi dira eta berehala ekin diogu dantzari: gozoa, geldoa, baina, etenik gabekoa...

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive

ODRIOZOLA LACARRA, Ainhoa"SMS-a paradisutik" Luma berrien eleak 2005, 2 zenb. 10-14or.Oinak amildegiaren ertz-ertzean jarrita, basamortuaren goritasuna osoki ikus zezakeen, zabal zeru marraraino. Bere basamortua zen hura, bere zerua, baina aldi berean arraroa, ezohiko zeru eta basamortua. Supituki, oinutsen azpian lurraren sostengua falta zuela eta ikaraz, amildegian behera zihoala ohartu zen, garrasika begi-ahoak zabalduz. Atzera egin nahian astinduta esnatu zen, eta buruarekin osteko harri tontorra jo. Kokoteko minak baino gehiago, ipurdia lurrean jesarrita sentitzeak lagundu zion ametsetik ateratzen. Eskuaz burua igurtziz, baretu gabe oraindik bihotz taupadak, Ngiyak izpia ikusi zuen. Tribuko gizonezkoek goian jarritako ohol eta harritzarren artetik, lotsagabe sartzea lortu zuen argi izpi bakar filigranazkoa.

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active

GARAITA ARZAK, Aritz"Sendaketa" Luma berrien eleak  2005, 2 zenb. 16-17 or. Sendaketa egiten ari nintzaiola hurbiletik ikusi nion gorputza. Aldaketen abiaduraz jabetu nintzen. Zauriak desestali eta kotoiez iodoa jartzen nion ateratako pustuletan. Egarriz bezala xurgatzen zuten likido horia. Oilaurren azpian ezkerreko bularralde lautua horizontalean gurutzatzen zion orbaina antzeman zitekeen, besaperaino; bestaldean bularraren memoria amorfoa zuen. Mahatsa eta mahaspasa zekarzkidan burura.

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active

URBIETA ARANZASTI,Arantza" Anatomiazko lezioa" Luma berrien eleak 2005, 21-22 or. Zazpi bat ordu, besterik ez. Everesteko oinarrizko kanpamendua gertu dugu. Gibelean utzi dut hoteleko logela. Lehenik eta behin, ibaia gurutzatu behar. Eta zubirik ez. Azken egunetako eguzkiak goialdeko elurrak urtu ditu eta orain ura korrika dator, Sikim ibaian behera, ziztu batean, justu-justu zirauten zubi kaxkarrak eta guzti eraitsiaz.

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active

AZKAGORTA RUIZ DE EGINO, Laida" Isilpeko poema" Luma berrien eleak 2005,2 zenb. 22-23 or.Ordu hartan irekitan zegoen leku bakarra zelako sartu nintzen taberna hartan. Argitzear zegoen; zeru morearen azpian, inguruko mendiak etzanda zeuden animalia izugarriak bailiren, lo; han urrunean piztear zeuden su garrez jabetu gabe. Hotz ikaragarria egiten zuen. Dardarka nabaritzen nuen gorputz osoa; ez dakit, ordea, hotzaren eraginez edo urduritasunez.

Kristina Fernandez Irudiak

kristina fernandez

BABESLEAK

Laguntzaileak:

orkli

 

Mesedez! Webgune honek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen. Informazio gehiago