Narrazioak

Irudiak: Kristina Fernandez
Irudiak:Kristina Fernandez
Irudiak:Kristina Fernandez
Luma berrien eleak 10.zenb.
Luma berrien eleak 10Zenb.
Irudiak:Kristina Fernandez
ZAZPIKA GARAren aldizkaria
ZAZPIKA GARAren aldizkaria

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active

IRIONDO EGUREN, Asier" Kimikako irakaslea" Luma berrien eleak 2005, 3 zenb. 28 or.Bere eskela ikusi dut gaur. Hamabost urte dira bere berririk ez nuela. Institutuko laugarren mailan Kimikako eskolak eman zizkigun aste batean. Ikasle gutxi ginen gure gelan. Astelehen, asteazken eta ostiraletako lehenengo orduan izaten genuen Kimika. Haurdunaldi baten ordezkapena egitera etorri zitzaigun. Lehenengo eguneko lehenengo minututik lortu zuen gure arreta bereganatzea.

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive

INDAKOETXEA,Oihaneder " Hitzezko sekretuak" Luma berrien eleak 2005, 3 zenb. 29 or. Eta eskutitzak horrela kontatuko zion ahizpari: «Kaixo!: hementxe naukazu, ohi denez, zure mahaian ezarririk hitz batzuk idazteko prest. Hitzak: gaurkoan, besteetan bezain alaiak izango ez diren hitzak. Urrun zaituzte. Baina zu sentitu beharrak bultzatzen nau idaztera.

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive

ETXEBERRIA RAMIREZ, Isabel" Edo agian" Luma berrien eleak 2005, 3.zenb. 30-31 or. Egun hartan berriro gertatu zen. Herensugeen kontu hura, alegia. Baziren zazpi hilabete herensugeak eta dinosauroak entzuten zituela, goizero-goizero, pertsianaren kontra oldartzen, orroka. Iratzargailuak jo baino zertxobait lehenago izaten zen, eta hasia zen ordurako amorratzen, eguneroko bisita haiek, tontamentean, lo-ordu dexente ari zitzaizkiolako lapurtzen. 2.170 minutu, hain juxtu, egindako kalkuluen arabera eta zertxobait biribilduz, nahiz ez zen bera zehaztasun ezaren zalea. 2.170 minutu. 35 ordu.

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive

ALBISUA GOÑI,Iñaki" Amet"  Luma berrien eleak 2005, 3 zenb. 33 or. Mila bederatzirehun eta hogeita hamalauko ekanaren 28an izan zuen lehenbizikoz amets hura, hamar urte betetzen zituen egunean. Ametsean ume esku bat agertu zen behatzetan luma bat zuela. Haren aurrean nobela bat, nobela lodi bat, orri guztiak zuri zituela. Eskua poliki-poliki mugitzen hasi zen, marraz marra, letraz letra, hitzez hitz, lehen orriak betetzen, ehungarrenera iritsi arte. Hogei eta hogeita hamar urte bete zituenean ametsa errepikatu egin zen. Ia orri guztiak txuriz zituen nobela lodi bat eta gazte esku bat behatzetan zuela berrehun eta hiruehungarren orrira iritsi arte zerbait idazten.

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive

JAUREGI,Izaskun" Itsusi" Luma berrien eleak 2005,3 zenb. 42 or. Egunero jartzen da itsusi. Berak badaki. Eta badaki ikusten dugunok, edo behintzat berari arreta pixka bat jartzen diogunok, badakigula. Nahita itsusten dela. Propio zatartzen duela bere itxura. Eta aldi berean bere burua. Goizero margotzen ditu ezpainak zartatua dagoen ispilu txiki batean begiak iltzatzen dituen bitartean. Ezpainak ezezik inguruko mutur guztia pintatzen du, ia-ia sudur zuloak estaltzeraino. Eta gehienetan aurrealdeko hortzaren batean marka gorriren bat uzten du. Margotzen ari denean polit jarri nahian baino, ezpainak ezkutatu nahian dabilela dirudi. Eta lortzendu. Emaitza ikaragarria da.

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active

ARANGUREN,Josune" Habi-ohea" Luma berrien eleak 2005, 3 zenb. 43or.Ilun irakurri ninduzun azken gutunean, badakit. Gaur ere banator negar malkoz idatziriko papera eskuartean dudala. Gaur ere nire txanda da, entzun! Ez didazu hitz egin nahi, beraz, entzun. Ilun usaindu ninduzun utzi nizun azken argazkian, badakit: irribarre isila, begirada galdua, buru makurra, hezur estuak eta azal zimurra antzeman zenizkidan. Eta bihotza? Eskerrak, eskerrak hura ikusterik ez zenuen izan.

Kristina Fernandez Irudiak

kristina fernandez

BABESLEAK

Laguntzaileak:

orkli

 

Mesedez! Webgune honek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen. Informazio gehiago