Narrazioak

Irudiak: Kristina Fernandez
Irudiak:Kristina Fernandez
Irudiak:Kristina Fernandez
Luma berrien eleak 10.zenb.
Luma berrien eleak 10Zenb.
Irudiak:Kristina Fernandez
ZAZPIKA GARAren aldizkaria
ZAZPIKA GARAren aldizkaria
Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive

ZUBELDIA DE ESTEBAN, Leire "Ezpainetako karmina" Mugalari. GARA.2008-3-15 , 8.or. Iratzargailuak jo baino lehen esnatu da. Egonezinak itzartu arazi du, haur bat eguberri egunean bezala. Jaiki eta patxadaz gosaldu du lehenik: kafe beroa eta bi madalena. Gero dutxatu egin da. Patxada ederrean hori ere. Larruazala zimurtuta duela irten da dutxatik. Toailaz bildu du ilea eta beste toaila batez estali du gorputza. Bakarrik dago etxean, baina hotz egiten du... 

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive

ORZAIZ GALARZA,Ion "Rashid" Mugalari. GARA. 2008-3-1, 8or. Rashiden eskuak handiak ziren. Handiak eta marmola bezaingo gorrak, baina eztiki ferekatzen zituzten Aisharen masailak, begien aitzinetik erortzen zitzaizkion ile xerloak orraztuz. Noizean behin, atzamar puntak neskaren ahoan sartzera ausartzen zen eta honek ezpain mamitsuen umeltasuna mutilaren hatzetan sustraitu zedin uzten zuen. Batzuetan, mihia lagun, bere egiten zituen Rashiden hatz-markak, atzamarrak banan-banan miazkatuz...

 

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive

ORZAIZ GALARZA,Ion "Suizida koldarren kluba" Nabarra. 2008ko Martxoa 84.zka. 6-7or. «Kaixo, Iban dut izena eta nire buruaz beste egin nahi dut», nik.«Kaixo, Iban!», denek. Bai, hala izan zen. Modu patetiko horretan hasi zen nire harremana Ilunsenti elkartearekin. Izen horren atzean ez zen poesia irakurleen sozietaterik ezkutatzen, ezta kongregazio erlijioso integristarik ezta tupperware saltzaile ibiltarien elkargorik ere. Ilunsenti izenaren gibelean zera zegoen, suiziden elkarte bat. Suizida zalantzatien talde bat, zehatzago esanda. Bere buruaz beste egin nahi eta, beldurrak jota, ezin dutenen kongregazio sekretua. «Suizida Koldarren Kluba», esaten nion nik...

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive

ODRIOZOLA SUSTAETA, Iñaki " Lehenengo hortza" Mugalari.GARA 2008-2-16, 8. or. Lehenengo hortza erori zitzaionean, konturatu zen, ispilu aurrean, hortz gehiago zeuzkala. Ia denak zuri-zuriak. Halere, bat edo bi ilunagoak zituen. —Bi horiek laster eroriko zaizkizu, seme -esan zion amak. Baina berak ez zuen nahi horrelakorik. Bereak ziren, eta ez zituen galdu nahi...

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive

MAIA URROZ,Ainara 2007ko abenduan "Bizenta Mogel" 2007ko abenduan “Bizenta Mogel” ipuin lehiaketaren hirugarren saria eman zidaten Azkoitian, Ezkutitz baten bidaia ipuin laburrarekin Bazen behin, neskatila gazte xarmant eta lotsati bat. Ile horixkak eta begi marroixkek bere zintzotasuna salatzen zuten, hitzik egin gabe. Hamar urteko umea zen. Bere inguruan zegoen guztiaz jabetzen zen eta bere burutxoan dena sartzen zuen. Ez zitzaion, ordea, berak sentitzen zuena ahoz adieraztea gustatzen... 

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive

AZKARATE TORNER, Gorka "Oboea" Nabarra 2007ko Azaroa 8-9 or. Zortzi urte bete nituenean hartu nuen, lehenengo aldiz, oboe bat esku artean; ez nuen musika tresna hautatzeko aukerarik izan, gurasoek idatzi baitzuten nire izena oboe irakasle berriaren zerrendan. Oboea. Klasetara joaten hasi nintzen arte ez nuen oboeak zuen itxura ezagutzen, are gutxiago nolakoa zen tresna hark sortzen zuen soinua. Aho zabalik entzun nuen, miresmenez, lehen egunean irakasleak ikasle berrion aurrean jo zuen abestitxoa. Hura zen, beraz, oboea, hura, aurrerantzean joko nuen musika tresna.. 

Kristina Fernandez Irudiak

kristina fernandez

BABESLEAK

Laguntzaileak:

orkli

 

Mesedez! Webgune honek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen. Informazio gehiago