Narrazioak
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Santiago Arizaga,Mikel
- Kategoria: NARRAZIOAK
- Bisitak: 25362
SANTIAGO ARIZAGA,Mikel "Amildegia zeharkatu,ezin" Mugalari. GARA 2006-2-29 8.or. Inoiz irakurriko ez duzula dakidan arren, ez zait erraza gertatzen zuri idaztea. Hala ere, egin behar dudala sentitzen dut, honek askatuko bainau, ziurrenik, barru-barruan daramadan pisu astun honetatik. Egian esan, benetako askatasuna hitz hauek irakurriko bazenitu lortuko nukeela iruditzen zait, baina badakizu, koldarra denak bizitza guztia pasatzen duela beldurrak jota, benetan bizi gabe...
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Orzaiz Galarza,Ion
- Kategoria: NARRAZIOAK
- Bisitak: 25505
ORZAIZ GALARZA,Ion " Binbilinbordarako bidea". Binbilinbordarako bidean ez dago ezer. Kasik. Harri koxkorrez egindako bidastia, larreak bi aldeetara eta norabidea markatzen duen gezi itxurako kartel txikia baino ez: “Binbilinborda, 4 Km”. Seinale-fabrikatik atera zuten egunetik bertatik, Pariserako bidea, edo Londresekoa, edo New Yorkekoa seinalatzearekin amestu zuen karteltxoak. Baina ez. “Binbilinborda bezalako herrixka ezdeusa eta zozoa tokatu behar”...
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Igartua Bengoa, Karmele
- Kategoria: NARRAZIOAK
- Bisitak: 26412
IGARTUA BENGOA,Karmele "56.eguna " 2005-12-24 “ – Aitta, ze egun zen hura, artua txiortuta, artua txiortuta baratxuriarekin, nahikoa egin genduan eguna? - A! nire semea, Gabon zuan hura, Gabon! “ Gure amak gabonetan, urtero kontatzen duen pasadizua da; lehen bere borondatez, orain guk eskatuta...
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Igartua Bengoa, Karmele
- Kategoria: NARRAZIOAK
- Bisitak: 26814
IGARTUA BENGOA,Karmele "Mari Anbotoko edo Txindokiari,mugetatik at, edozein egunetan " Mari,amets egin dut gaur berriz, eta, badakizu? zu zeunden bizi-bizirik gaurko ametsean. Eta, hain zinen han, non, zu ni nintzen edo... ni zinen zu. Lur koloreko adatsez irudikatu zaitut nigan, hegan egiten zuen gorputz oparo bezain arinean. Ez zeneraman soineko luzerik, ez neraman soinekorik, naturaz jantzita biluzik nintzen zure izatean...
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Igartua Bengoa, Karmele
- Kategoria: NARRAZIOAK
- Bisitak: 24928
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Gomez Sarasola,Itziar
- Kategoria: NARRAZIOAK
- Bisitak: 25164
GOMEZ SARASOLA, Itziar "Txakurrak guau guau" Txakurra nahi duela eta txakurra nahi duela. Haurrak txakurra lehenengo aldiz eskatzen duenean, pentsatzen dugu aurki ahaztuko duela, adin horretan guztiok eskatu genuela. Haurra handitzen ari da, ordea, eta txakurra eskatuz jarraitzen du...