Narrazioak

Irudiak: Kristina Fernandez
Irudiak:Kristina Fernandez
Irudiak:Kristina Fernandez
Luma berrien eleak 10.zenb.
Luma berrien eleak 10Zenb.
Irudiak:Kristina Fernandez
ZAZPIKA GARAren aldizkaria
ZAZPIKA GARAren aldizkaria

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active

GARTZIARENA SAN POLICARPO,Mikel" Linterna eraman izan balu..."ZAZPIKA GARAren aldizkaria 868zk.36-37or.Linterna eraman izan balu… Aspaldi-aspaldian, hemendik oso urrun ez zegoen bailara nafar batean, hariztiz eta gaztainondoz jositako baso berde bezain lasaian, bizi zen Ibarra sendia. Beren baserria belaunaldiz belaunaldi jasoa zen. Herrian, hasieran; isolatuta, gero, inguruetako larre gozoenei eta zuhaiztiei etekina ateratzearren.

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active

ULAZIA AGIRRE,Ehari" Zoriontasun kimuak" ZAZPIKA GARAren aldizkaria 869zk.22-23or.Zoriontasun kimuak Ohetik jaiki eta leihoa zabaldu duenean euririk egin nahi ez zuela ikusi du, zerua estaltzen zuten laino beltzen mehatxuari muzin eginez. Bere aldarte makurra bezala, azken boladan triste dago eguraldia.

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active

MORENO MUJIKA,Deiane" Argazki artetik"ZAZPIKA GARAren aldizkaria 870zk.26-27or. Argazki artetik Atea zeharkatu baino lehen, betiko zalantza, aterkia hartu edo ez. Leihotik begiratu dut eta tantatxo batzuk besterik ez. Bai, ez… Ba ez, ez dut hartuko. Etxeko atetik hogei pauso aldendu orduko inguruko guztiak aterkiak zabaltzen hasi dira, tantatxoak tanta bihurtu dira eta korrika hasi naiz, ekaitzak harrapatuko ez ninduelakoan eta blai-blai eginda liburutegian sartzea erabaki dut, etsita, total, minutu bateko kontua izango delakoan.

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active

LOPEZ DE ARANA ARRIETA , Inaxio "Leihotik leihora"  Otsaileko lehenengo astean, neguko izotzaldirik latzenak izan genituen. Ilunabarra iritsita eta lanaldia bukatuta, inor gutxik uko egiten zion etxezuloko berotasun gozoari. Jende askorik ez zebilen kalean, ez, egun ilun eta hits haietan. Ni hiriaren erdialdean bizi nintzen, 35 metro koadroko apartamentu batean. Leku itxiei beldurra dietenentzat infernua izan zitekeen nire bizileku hura: txiki-txikia eta gainera, leiho bakar batek, nire logelakoak, ematen zuen kanpoaldera.

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active

BABIANO LOPEZ DE SABANDO, Mikel" Gizon baten ametsa" ZAZPIKA GARAren aldizkaria 817zk.  7K astekaria irakurtzen ari zara. Literatura atsegin duzu eta kontakizun laburrak maite dituzu. Aspalditik ezagutzen duzu fantasiaren txoko hau. Edo ez. Oraintxe deskubritu duzu, kasualitate hutsez, eta begiratu azkar bat ematea erabaki duzu, denbora duzulako, aspertuta zaudelako. Kontakizunak motza dirudi, di-da irakurtzen diren horietakoa, eta egongo da, akaso, kontu interesgarririkedo bertan. Akaso.

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active

MARTIN APEZETXEA,Ruth "Berbenetan,dantza"  7K ALDIZKARIA  Zenb: 816 , 22-23 or.Esango nuke txalapartarena dela sortu orduko bizitzan entzuten dugun lehen soinua; zeren eta, esango nuke, geure bihotzak ttakun-kun-ttakun erritmoan ikasten baitu taupadan. Eta, esan ere esango nuke, orduez geroztik, berbena bat den honetan, etengabe dantzan gabiltzala.

Kristina Fernandez Irudiak

kristina fernandez

BABESLEAK

Laguntzaileak:

orkli

 

Mesedez! Webgune honek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen. Informazio gehiago