Narrazioak
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Martinez Iturria, Alexander
- Kategoria: NARRAZIOAK
- Bisitak: 2375
MARTINEZ ITURRIA Alexander " Hitzetan bizi" ZAZPIKA GARAren aldizkaria 861zk.24-25or. Igor doktoreak Vojnik erietxean egiten zuen lan, Ljubljanako ospitale nagusian. Bera zen psikologiaz arduratzen zen bosgarren pabiloiko zuzendaria. Bere zereginak lasaiak ziren 1995eko sutearen aurretik. Ezbeharrak portu ondoko auzo osoa kiskali zuela jakina den arren, gutxik dakite sua Villete izeneko eroetxean hasi zenik. Milaka gaixo desagertu ziren, hiriburuko kale ilunenetan eta Ljubljanako haurren amesgaiztoetan soilik agertuz. Sutearen ondorengo txikizioan bizirik aurkitu zituzten beste ehunka gaixo Vojnik ospitalera mugitu zituzten, Igor doktorearen pabiloira. Horrela ezagutu zuen Eduard...
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Babiano López de Sabando,Mikel
- Kategoria: NARRAZIOAK
- Bisitak: 2662
BABIANO LOPEZ DE SABANDO,Mikel "Gauekoak" ZAZPIKA GARAren aldizkaria 863zk.22-23or. Hemendik goitik gauza harrigarriak ikusten ditut. San Martin naiz eta Urretxuko elizako fatxadan topatuko nauzu. Kapa higatua dut soinean, eta mendez mende bildutako hamaika istorio harrizko buruan. Nire adinak ez du axola. Tira, ez zaitut niri buruzko kontuekin gogaitu nahi, irrikaz egongo zara-eta 1605eko abenduko gau hartan zer gertatu zen jakiteko. Ez dizut hutsik egingo! Jakizu, ordea, ordukoak behar bezala ulertzeko
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Iguaran Barandiaran, Oihana
- Kategoria: NARRAZIOAK
- Bisitak: 2456
IGUARAN BARANDIARAN, Oihana" Guraizea begi"ZAZPIKA GARAren aldizkaria 863zk.22-23or. Kanpai hots bakarraren oihartzuna: bederatzi eta erdiak. Oraindik ez da ageri. Arraroa da, astero-astero meza aurretik pasatzen da orraztera guretik. Zerbait gertatu ote zaio? Bai zera, agian gaur ez zuen orraztu nahiko; edo akaso, bere lagun Pilirenera joatea erabaki du behingoz, hona etorri beharrean. Okerragoa da horretan pentsatzen aritzea, beste lanik ez bagenu bezala…
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Ruiz Sarrias,Odei
- Kategoria: NARRAZIOAK
- Bisitak: 2574
RUIZ SARRIAS, Odei" 3,4 edo 5" ZAZPIKA GARAren aldizkaria 864zk.24-25or. Meatzetako hauts pozoitsuen artean pasatutako haurtzaroagatik zuten azala hain urratua, halere ez ziren gurasoen etsipen erlijiosoan abaildu, haren aurka oldartu ziren ameslarien era lañoan. «Ke gandorretan ezkutatu den ortzi urdina baino honatago kausitzen da paradisua», esan ohi zioten elkarri...
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Urkiza Lekue,Lauri
- Kategoria: NARRAZIOAK
- Bisitak: 2476
URKIZA LEKUE,Lauri " Sutan" ZAZPIKA GARAren aldizkaria 865zk.20-21or. Ze eternitate eta ze demonio! Orain –nahi eta nahi ez– popako zulotik bada ere, teknologia berriak sartuko dizkigute. Kontratuan jartzen ez zuen arren. Azkenaldi honetan nahasten joan dira kontuak. Konplikatu egin da merezimenduak lortzeko merituen neurria. Eternitatea eta enparauok... aspertuta naukate! Ez zidaten kontatu infernurako oposizioak gaindituta ere, gerora, zikloak aldatzen doazela, eta birziklatzen joan beharko nuenik. Inork ez zidan abisatu...
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Erasun Urtzelaieta,Arantxa
- Kategoria: NARRAZIOAK
- Bisitak: 2563
ERASUN URTZELAIETA,Arantxa " Arrakalak itzaletan" ZAZPIKA GARAren aldizkaria 866zk.20-21or.Berriz ere begiratu diot argazkiari, argi-itzalezko marren artetik ageri da zure aurpegia, irribarretsu gordegordeketan ari den haurraren tankeran, begiak erdi itxita, jostari. Betaurreko lila lauki luze horiek erabiltzen zenituen orduan, ederrago egiten zintuzten, begi politak ez zenituelako ei zen, zure ustez.